2004.eko Maiatzaren 24ekoa

Lezon, 2004ko maiatzaren 24ean, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Jesús Mª Martiarena Jaca, Aroia Goienetxea Egibar eta Aitor Ocerin Ibañez bertan direlarik.

Ez da bileran izan Iñake Urrestarazu Azurmendi, kanpoan baita.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2004ko maiatzaren 10ean egindako bilkurako akta onartzea.

2004ko maiatzaren 10ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

Alkateak, azken Tokiko Gobernu Batzarra ezkero diktaturiko dekretuen berri eman du. Bereziki 218. dekretua komentatu du alkateak. Dekretu horretan udalak erosi berria duen Donibane kalea 2ko lokala egokitzeko proiektuak onartu ditu eta obra-lanak egiteko baldintza plegua onartu du.

Tokiko Gobernu Batzarreko kideek ahobatez berretsi dute dekretu hori.

Jesus Mari Martiarenak dio Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu berri duela Lezoko Udalak tramitatutako 103 Poligonoan tarteko solairuak egitea arautzen duen hirigintza araua.

3.- Aholkularitza juridikoaren zerbitzuak adjudikatzeko proposamena.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko apirilaren 26an egindako bilkuran onartu zuen, aholkularitza juridikoak kontratatzeak suposatzen duen gastua.

Era berean erabaki zuen kontratazio espedientearen tramitazio arrunta deklaraztea, publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez adjudikatzeko.

Hiru eskainte eskatu eta aurkeztutako bakarra azterturik, Alkatetzak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lan hori Estudios Jurídicos Easo, S.L. enpresari adjudikatzea aholkularitza juridikoa zerbitzuaren aholkularitza eta asistentzia teknikoko kontratua.

BI: Kontrataturiko zerbitzuaren prezioa 30.000 ? urtean (AD-149).

HIRU: Akordio honen berri adjudikatzedunari eta udal zerbitzuei (kontuhartzailetza).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a)Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b)Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

4.- Aholkularitza tekniko urbanistikoaren zerbitzuak adjudikatzeko proposamena.

2004ko apirilaren 26an Lezoko Udaleko Toki Gobernu Batzarrak ondorengo akordioa hartu zuen:

BAT: Udaleko Arkitekto Aholkulariaren Zerbitzuak emateko kontratazioak suposatzen duen gastua onartzea.

BI: Kontratazio-espedientearen tramitazio arrunta deklaratzea.

HIRU: Publizitaterik gabeko negoziazio-prozeduraz kontratua adjudikatzea.

LAU: Kontratua arautuko duten klausula Administratibo Partikularren Plegua onartzea

BOST: Ondorengo enpresa hauei eskainteak eskatzea Javier Telleria Elorz, Arturo Rivas Martín eta Roberto Garcia Azpiri, arkitektoei.

SEI: Agindutako gainerako tramiteak betetzea harik eta kontratua formalizatu arte.

Aipatu teknikoei eskaintzak eskatu ondoren Roberto Garcia Aizpirik bakarrik aurkeztu du kontraturako proposamena.

Aurkezturiko dokumentazioa zuzena denez eta klausula Administratibo Partikularren Pleguarekin bat datorrenez, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Roberto Garcia Aizpiriri esleitzea Udal Arkitekto Aholkulariaren Zerbitzurako Aholkularitza eta Asistentzia kontratua klausula Administratibo Partikularren Pleguan xedaturiko baldintzetan.

BI: Roberto Garcia Aizpiriri Jakinaraztea 15 eguneko epean kontratua formaltzeko aurkeztu beharko duela Lezoko Udalera.

5.- Arau Ordezkatzaileen idazketarako kontratua eteteko espedienteari hasiera emateko proposamena.

Alkateak dio hobeto aztertu behar dela gaia eta proposatu du aztergaitik kentzea erabaki proposamen hau. Batzarkide guztiak ados egon dira proposamenarekin.

6.- Arau Ordezkatzaileen idazketa-ekipoaren kontratazioa arautuko duen baldintza-plegua onartzeko proposamena.

Aurreko gaiarekin gertatu bezala, Alkateak dio hobeto aztertu behar dela gaia eta proposatu du gaizerrendatik kentzea erabaki proposamen hau. Batzarkide guztiak ados egon dira proposamenarekin.

7.- S-3 sektorean Babes Ofizialeko 56 etxebizitza eraikitzeko, Construcciones Sukia, S.A.k aurkeztutako obratze-proiektua onartzeko proposamena.

2003ko abenduaren 9an eman zion Gobernu Batzordeak Construcciones Sukia, S.A.ri Babespen Ofizialeko 56 etxebizitza eraikitzeko S-3 Sektorean.

2004ko apirilaren 15ean aurkeztu zuten zegokion obratze proiektua.

Txosten teknikoa ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako obratze proiektua onartzea, Babes Ofizialeko 56 etxebizitza bi bloketan eraikitzeko, ?A? blokean 32 eta ?B? blokean 24 etxebizitza.

BI: Honen bidez adierazten zaio baimenduari, garajeak irekitzeko lizentzia eman baino lehenago, haien Jarduera Espedientea aurkeztu eta tramitatu beharko dela.

HIRU: Ebazpen honen aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Miguel Fuentes Lópezi, Miguel Fuentes Cerámicas, S.L. enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia emateko proposamena, Urune kaleko 21ean Sagasti Industrialdean kokaturiko pabilioian tarteko solairua handitzeko.

Miguel Fuentes Lópezek, Miguel Fuentes Cerámicas, S.L., enpresaren ordezkaritzan aurkeztutako proiektua azterturik, Sagasti industrialdeko Urune kaleko 21.eko pabilioiaren tarteko solairua handitzeko obra egiteko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, eta Hirigintzako Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Interesatuari ematea tarteko solairua handitzeko eskatutako obretarako lizentzia, betiere, eta baldintza gisa, proiektu horietan finkaturikoa bete beharko duelarik bai suteen kontrako Arautegiari dagokionez eta, era berean, 68/2000 Dekretuan finkaturiko irisgarritasunari buruzko arau teknikoak ere bete behar izango dituelarik.

BI: Eraikuntzaren gaineko zerga 3.775,57 euro da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Enrique Noain Cendoyari, Añarbeko Urak, S.A.eko lehendakaria den aldetik, obra lizentzia ematea, Darietako ur-biltegiaren berritze-lanak exekutatzeko.

Enrique Noain Cendoyak, ?Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak? erakundearen presidente gisa, obra lizentzia eskatu du, Darietako ur-depositua berritzeko lanak egiteko.

Udal teknikariak egindako txostena ikusirik, hau ateratzen da:

Proiektuan aurreikusitako obrak ondoren zehazten direnak dira:

  • Hodi nagusian 190 metrotako tramu bat jartzea, burdina urtuzko 300mm neurrikoa.
  • Hornidura-hodiak eta Altamira auzoan banaketa egiten duena berritzea, horrek burdina urtuzko 300mm neurriko 20m, 200mm-ko 60 m. eta 150mm-ko 150 m suposatzen duelarik.
  • Presio-gehigailua depositu barruko giltza-tokira aldatzea, beraz, 200mm-ko 80 m. hodi jartzea industrialdeko banaketarantz eta 100mm-ko 170 m. Joannes Etxeberri Ikastetxeko zerbitzurako.
  • Deposituko giltza-tokia handitzeko proiektua, lehen dagoena eraitsiz.
  • Deposituaren ezkerretako ontzia iragazkaizteko proiektua.
  • Lursaila egokitzeko proiektua sarbidea eginez eta depositua itxituraz inguratuz segurtasun-perimetroa jartzea.
  • OBREN AURREKONTUA:

Obra materiala egitea: 214.565,73?

Aurrekontua guztira: 296.186,52?

Hirigintza Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Enrique Noain Cendoyari, ?Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak? erakundearen presidente gisa, obra lizentzia ematea, Darietako ur-depositua berritzeko lanak egiteko.

BI: AÑARBEKO Urak S.A.ri jabari publikoa erabiltzeko baimena ematea, aipatu lanak egiteko eta depositua martxan edukitzeko nahitaezkoa duen heinean.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

10.- Ura, estolderia eta zabor-bilketaren gaineko udal tasen %75eko hobaria ukatzeko proposamena.

Ura, zaborra eta estolderia zergen hobaria izateko eskaera ukatu egin zitzaion Luis Lizarazu Saizarri. Egin duen erreklamazioa aztertuta eta udalak onartu dituen irizpideak aplikatuz, eta gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Berrestea Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko apirilaren 26an hartutako erabakia; hau da, Luis Lizarazu Saizarrek egindako hobaria eskaera ez onartzea. Arrazoia: trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga Erroldan alta emanik agertzen delako.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren zenbait salbuespen-eskaera onartzeko proposamena.

Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaerak aztertuta eta udalak onartu dituen irizpideak aplikatuz, eta gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Ondorengo eskaerak onartzea.Iratxe Susperregi Olaizola, Ramon Tolosa de la Fuente, Javier Minteguiaga Ruiz, Jose Mari Garmendia Urzelaieta, Jokin Urdangarin Vallina, Aurelio Gonzalez Fernandez.

BI: Ordainduak dituzten tasak itzultzea.

HIRU: Ukatzea Juan Jose Artola Berasartek egindako eskaera. Arrazoia: baldintzak ez ditu betetzen.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Gizarte Larrialdietarako Laguntza-eskaera onartzeko proposamena.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz, eta gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatua, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 2004rako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea honako espedienteei:

esp.zkia.

kontzeptua

Zenbatekoa

esp.854

1

1.600 ?

2

288 ?

esp.849

1

1.117,60 ?

GUZTIRA

?????3.005,60 ?

BI: Oharturik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak joan den otsaila geroztik agortuak daudela, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatu du udalak berak sustatutako laguntza programa bidez ordaintzea (A-401).

HIRU: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

· Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

· Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

· Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

· Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

· Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

· Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

LAU: Halaber, laguntzak emateko baldintzak oraindik betetzen direla konprobatuko du udalak, dagozkion bitartekoak erabiliz.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 310.xxxxari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instalatik 310.xxxxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna