2001.eko Otsailaren 15ekoa

    Lezon, 2001eko otsailaren 15ean, goizeko 9:50 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 2001eko otsailaren 1ean egindako bilkurako akta onartzea.

    2001eko otsailaren 1ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Gobernu Batzordeak alkatearen 18. dekretua berretsi du. Dekretu horren bidez, Lurdes Rada Alberdi bitarteko funtzionario izendatua izan da hizkuntza dinamizatzaile lanetan aritzeko 2001eko otsailaren 1etik hasita eta Itziar Garcia Louridori kontratua luzatu zaio 2001eko maiatzaren 3a bitarte famili hezitzaile lanetan aritzeko.

    Alkatearen 35. dekretua ere berretsi du. Dekretu horren bidez, Orratx! Kultur Elkarteari 1.000.000,- pta ematen zaizkio aurrerapen modura ludoteka proiektuaren prestakuntza lanak egin ahal izateko.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.-Lezoko Zerrategietako Sektore Industrialaren izena aldatzea.

    Lezoko Zerrategietako Sektore Industrileko urbazizazio lanak behin amaiturik, eta alkatearen proposamena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Lezoko Zerrategietako Sektore Industrialaren izena aldatzea.

    Poligonoaren izena IPINTZA INDUSTRIALDEA da eta bertan kale bakarra dago, hots, TXATXAMENDI KALEA.

    BI: Pabilioi industrialen zenbakiak heldu diren hauek izango dira:

    -Bikoitiak: 2tik 34ra (biak barne)

    -Bakoitiak: 1etik 57ra (biak barne).

    4.- Zerbitzu-alokairuaren kontratua berritzea Joakin Arrieta Sistiagari kanposantuko lan osagarriak egiteko.

    Puntu hau mahai gainean geratu da zerbitzua aztertzeko asmoz.

    5.- Aurrekontuen onarpena: Udalaren pabilioi berrirako apalak eta goragailua erosteko.

    Mahai gainean geratu da aurrekontu gehiagoren zain.

    6.- Ana Isabel Castillo Caminerori obra lizentzia ematea pabilioia eta jatetxea eraikitzeko (Ipintza Industrialdea).

    Ana Isabel Castillo Caminerok eskabidea aurkeztu zuen Txatxamendi kaleko (Ipintza-Industrialdea) 12.ean, pabilioia eta jatetxea eraikitzeko lizentzia eskatzeko eta, harekin batera Jose Luis Cacharro arkitektoak idatzitako oinarrizko proiektua ekarri.

    Teknikari aholkulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Ana Isabel Castillo Caminerori obra lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 12.ean (Ipintza Industrialdea) pabilioia eta jatetxea eraikitzeko betiere baldintza hauek betetzekotan:

    1.- Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen espedientean ezarritako neurri zuzentzaileak hartzea. Espediente hori tramitatzeko, ordea, proiektu teknikoaren hiru ale bisatu ekartzeko bi hilabete ditu.

    2.- Fatxadaen tratamenduan ezin izango dira bistako hormigoi blokeak erabili; zarpeatu talotxatu eta margotu edo edonolako monogeruza

    3.- Udalari dagokion irabazteko ustiapena kontzeptuagatik 1.275.150 pta. ordaindu beharko du. Hori kalkulatzeko Foru Dekretuan jasotako irizpide eta arau teknikoak aplikatu dira, hain zuzen ere, salmenta-balioa 120.000 pta/m2 eta eraikuntza-balioa 48.000 pta/m2

    4.- Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 1.103.929,- pta da.

    5.- Alabaina, obrei ekin aurrez, Udal honetan ondorengo dokumentazio hau aurkeztu behar du:

    -Osasun eta Segurtasun Estudioa.

    -Zuinketa planoa, bisatua, egiaztatzeko.

    6.- Teilatuaren egitura burutzean, eraikinaren azterketa egingo du udalak, haren profila eta alturak egiaztatuz, onarturiko proiektuko planoen arabera.

    7.- Pabilioiaren eraikuntza burutu ondoren, lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu behar du eta dokumentazio hau ekarri:

    - Obra bukaeraren ziurtapena.

    - Obra berria adierazteko eskritura.

    - Fatxaden argazkiak.

    - Kontribuziorako Foru Ogasunaren inprimakiak: U-4, U-4/II eta U-5.

    8.- Plano bisatu bat aurkeztu beharko du; bertan, materialak eta kontainerrak jartzeko, kamioiak sartzeko eta lanak antolatzeko bide publikoaren okupazio-espazioa zein izango den adierazi, kasuan kasu egingo den itxitura zehaztuz.

    9.- Aldamioak indarrean dagoen araudiaren arabera eginak eta ipiniak beharko dira.

    10.- Obra-hondakinak hodi itxi baten bidez hustuko dira kontainerrera, ibilgailu eta oinezkoei eragozpenik egin gabe.

    11.- Obraren mugako toki guztiak txukun eta babesturik egongo dira.

    12.- Obrak lanegunetan egingo dira eta lanei ekiteko ordua 8:00ak izango da eta 20:00 orduetarako bukatu egin beharko da.

    7.- Lezoko Zerrategietako Sektore Industrialeko C eremuko urbanizazio lanen proiektuaren testu bategina onartzea eta Jose Mª Echarri Barberiari, Echemar S.L. eta Jose Mª Irazustaren ordezkari gisa urbanizazio lanei ekiteko lizentzia ematea.

    Jose Mª Echarri Barberíak, Echemar S.L.ren ordezkari gisa eta Jose Mª Irazusta Ceberiok Echemar S.L.ko letratuak, 2000ko abenduaren 28an aurkeztu zuten Lezoko Zerrategietako industri eremuko C eremuan urbanizazio lanen proiektuaren testu bateginaren bi kopia.

    Testu bateratu horretan, Gobernu Batzordeak 2000ko irailaren 21ean emandako lizentzian ezarritako baldintza guztiak biltzen dira, planoak osatu eta exekuzio-aurrekontua gehitu, orain 82.272.449,- pta. delarik. Hortaz, aurrekontuaren gehitzea, hasierako proiektuan aurkeztutakoarekin alderatuta, 10.434.293,- pta da.

    Teknikari aholkulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Onartzea Lezoko Zerrategietako Sektore Industraleko C eremuko urbanizazio lanen proiektuaren testu bategina.

    BI:Jose Mª Ecaharri Barberíari, Echemar S.L.ren ordezkari gisa, eta Jose Mª Irazusta Ceberiori, Echemar S.L.ko letratua, lizentzia ematea Lezoko Zerrategietako sektore industrialeko C urbanizazio lanei ekiteko.

    HIRU: Eraikuntzen gaineko zerga likidatzea. Guztira, 521.715,- pta.

    LAU: Partzela osorako ezarritako erabilerarekin hasi aurretik, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen espedientea tramitatzeko proiektuaren 3 ale bisatu aurkeztu behar dituzte.

    8.- Angel Plaza Rodriguezek aurkeztu duen jarduera espedientearen aldeko txostena,

    Angel Plaza Rodriguezek, Plegados Metálicos, S.A.ren ordezkari gisa, aurkeztu dutn jarduera espdientea azterturik, Txatxamendi kaleko 18-20.ean (Ipintza Industrialdea) pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan eraikuntzako material gisa erabiltzeko txapa galvanizatu prelakatuak, eraldatze eta moldatze lanean aritzeko eta udal teknikariak emandako txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeari honako hau erabaki du:

    BAT: Angel Plaza Rodriguezek, Plegados Metálicos, S.A.ren ordezkari gisa aurkeztu duen jarduera espedientearen aldeko txostena ematea, Txatxamendi kaleko 18-20.ean (Ipintza Industrialdea), pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan eraikuntzako material gisa erabiltzeko txapa galvanizatu prelakatuak, eraldatze eta moldatze ihardueran lan egiteko xedez.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    GIZARTE ONGIZATEA

    9.- Etxez etxeko laguntza eskaera.

    Etxez etxeko laguntza jasotzeko Joakina Lopetegi Aiestaranek egin duen eskaera eta gizarte langileak egindako txostena ikusirik, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak honako hau erabakia du:

    BAT:Etxez-etxeko zerbitzua ematea Joakina Lopetegi Aiestarani ondorengo baldintzetan:

    1. Zerbitzua atentzio pertsonala egiteko izango da astean bost orduz, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

    2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hileko, 5.398,- pta. da.

    BI: Zerbitzu hori itxaronzerrendan geratuko da.

    10.- Larrialdiko laguntza eskaerak.

    Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatuta Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT:Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea ondoren agertzen diren espedienteei.

    569 a............148.430,-pta

    421 ............ 510.000,-pta

    566 a............496.000,-pta

    Guztira: .......1.154.430,-pta (A-72)

    KULTURA

    11.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamenak:

    Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamenak ikusirik Gobernu Batzordeak hemen heldu diren dirulaguntzak ematea erabakia du:

    150.000 pezeta Allerru Pilota Taldeari, Josetxo Etxandi oroitaldirako, (AD-1155).

    6.850 pezeta Hezikuntza Guraso Elkarteari Gabonetako ekitaldietako gastuen likidazio gisa, (AD-1234/2000).

    7.955 pezeta Ekaitz Atseden Taldeari Gabonak 2000 ekitaldietako gastuen likidazio gisa, (AD-1233/2000).

    LANGILEEN GAIAK

    12.- Zenbait departamentutako lan egutegiak onartzeko proposamena.

    Udal honetako departamentuek eta langileek 2001. urterako aurkeztu dituzten lan egutegiak ikusirik, eta Gobernu Batzordeak 2000/12/21ean eginiko bilkuran hartutako erabakian oinarrituta, non 2001eko lan egutegia hala nola bulegoetako egutegia onartu baitzen, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langile hauentzat 2001. urterako lan egutegia onartzea:

    -Udaltzainak eta udaltzainburua.

    -Kale-garbiketa.

    -Udal brigada.

    -Etxez etxeko laguntza.

    -Biblioteka.

    -Kirol Instalazioetako zuzendaria.

    BI: Oporren egutegia otsaila amaitu baino lehen aurkeztu behar da.

    GALDE ESKEAK.

    Ez da galde eskerik izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 12:25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.234 eta 225.239 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna