1999.eko Maiatzaren 17ekoa

    Agiri mota
    Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko maiatzaren hamazazpigarrena, 19:00 orduetan bildu da, Udaletxeko biltzar areto nagusian UDALBATZA OSOA bere EZ OHIKO BILKURA egiteko, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean eta zinegotzi hauek bertan direla: Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jesús Mª Martiarena Jaka, Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi.

    Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris eta Pello Garbizu Azkue ez dira bilkurara etorri.

    Xabier Loiola Aristi aritu da idazkari gisa eta Patxi Apalategi Mendizabal itzultzaile gisa.

    1.- DIKTAMENA, ASERRADEROS DE LEZO AIEKAKO ARLOKO PLANAREN (PLAN PARTZIALA) ONARPENEAN EMANDAKO BALDINTZAK JASOTZEN DITUEN DOKUMENTUAREN ONARPENERAKO.

    Alkateak jarri du udalbatzaren onarpenerako hirigintza batzordearen diktamena, eta honela dio hitzez hitz:

    “Teknikari aholkulariak informatu du Lezoko Zerrategietako Plan Partzialaren dokumentazio aldatuari buruz eta esan du, Diputatuen Kontseiluak 1998ko irailaren 8an Plan partziala behin-betiko onartzeko akordioan eskatutako baldintza betetzen duela.

    Testua bozketara eramanik, Mikel Arrizabalaga eta Jesus Mª Martiarenak alde bozkatu dute. Jose Mª Botok ez du iritzirik azaldu. Beraz, gaia diktaminaturik geratu da eta Udalbatza osoari eskatzen zaio haren onarpena.”

    Diktamena bozkaturik, aldeko zortzi boto eta bi abstentzio eman dira, beraz, udalbatza osatzen duten kideen gehiengo absolutoaz onartu da diktamena. Aldeko botoak: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka, eta bi abstentzioak: Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi.

    2.- DIKTAMENA, ASERRADEROS DE LEZO AIEKAKO URBANIZAZIO PROIEKTUAREN HASIERAKO ONARPENERAKO.

    Alkateak jarri du udalbatzaren onarpenerako hirigintza batzordearen diktamena, eta honela dio hitzez hitz:

    “Teknikari aholkulariak egindako txostenaren berri eman da, eta hartan adierazten du, aurkeztutako urbanizazio proiektuak betetzen dituela legez ezarritako eta teknikoki beharrezko baldintzak, eta jakinarazten du komenigarria litzatekeela ondorengo hau eskatzea:

    Sektorearen ekialdeko bidean kokatutako espaloian zuhaizti zerrenda bat landatzea, hiru aparkalekuren espazio bakoitzeko zihaitz bat, espaloitik kanpo kokaturik edota, harrilubeta bat edo beste edozein eragozpen fisiko dagoen gunean espaloian bertan kokatuz. Landaketa hori eskatzearen helburua, lurzoru ez-urbanizagarritik begiraturik Sektore Industrialaren bista-inpaktua nolabait ere murriztea da.

    Zuhaitzen altura, aldatzerakoan 2-3 metrokoa izango da eta lodiera 17 zentimetrokoa eta, gehienbat, neguan hostoa galtzen dutenetakoak izango dira.

    110 poligonoaren ondoko oinezkoen pasabidea mantendu egingo da, aparkalekuen bukaeran beste bat jarriko da eta beste hirugarren bat bi ibilgailu-bideak lotzen dituen oinezkoentzako bidearen aurrez aurre.

    Oztopo arkitektonikoak kentzeko Araudia, martxoaren 23ko 59/1981 Dekretua, betetzen dela egiaztatzen duen fitxa egin beharko da.

    Puntu hau bozketara eramanik, Mikel Arrizabalaga eta Jesus Mª Martiarenak alde bozkatu dute. Jose Mª Botok ez du iritzirik azaldu. Beraz, gaia diktaminaturik geratu da eta Udalbatza osoari eskatzen zaio akordio hauek har ditzan:

    1.- Lezoko Zerrategietako sektore industrialaren urbanizazio proiektua, Talambot S.A.k sustatu, J.M. Alberdi, J.A. Chavarri, Pedro M. Azkue eta Narciso Iglesiasek idatzi eta 1999ko martxoaren 3an bisatua hastapenez onartzea.

    2.- Proiektua hamabost egunez publikoaren ezagupidetarako ipintzea, Probintziako Aldizkari Ofizialean eta Prentsan iragarpenak argitaratuz

    3.- Proiektuaren behin-betiko onarpena baldintza hauek betetzeari lotzea: akordio honetako azalpen-partean jasotako baldintza teknikoak, 1997ko maiatzaren 15ean onartutako hitzarmen urbanistikoan jasotako kopuruen ordainketa efektiboa eta sektoreko konpentsazio-proiektuaren behin-betiko onarpena.”

    Diktamena bozkaturik, aldeko zortzi boto eta bi abstentzio eman dira. Aldeko botoak: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka, eta bi abstentzioak: Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi.

    3.- DIKTAMENA, 103 ETA 110 POLIGONOETARAKO SARRERA-ERROTONDA PROIEKTUAREN HASIERAKO ONARPENERAKO.

    Alkateak jarri du udalbatzaren onarpenerako hirigintza batzordearen diktamena, eta honela dio hitzez hitz:

    “Proiektuari buruzko txosten teknikoaren berri eman da. Hartan jasotzen da ezen, 1998ko irailaren 8an, Diputatuen Kontseiluak onartu zuela Lezoko Zerrategietako Sektorearen Plan Partziala eta baldintza gisa ezarri zuela Poligonoa garatzeko GI-2638 errepidean sarrerarako glorieta bat egin beharra.

    Sarbidearen hobekuntza-proiektua J.M. Alberdi, J.A. Chavarri, Pedro M. Azkue eta Narciso Iglesiasek idatzi dute eta 1999ko apirilaren 16.ean bisatu zen.

    Mikel Arrizabalaga eta Jesus Mª Martiarenak alde bozkatuz onartu egin da proiektua. Jose Mª Botok ez du iritzirik azaldu. Beraz, gaia diktaminaturik geratu da eta Udalbatza osoari eskatzen zaio ondorengo akordio hauen onarpena.

    1.- Talambot S.A.k sustatu, J.M. Alberdi, J.A. Chavarri, Pedro M. Azkue eta Narciso Iglesiasek idatzi eta 1999ko apirilaren 16.ean bisatu zen Lezoko 103 eta 110 poligonoetarako Sarbidearen hobekuntza-proiektua onartzea.

    2.- Proiektua hilabetez publikoaren ezagupidetarako ipintzea, Probintziako Aldizkari Ofizialean eta Prentsan iragarpenak argitaratuz. Denboraldi horretan proiektuaren onarpena eskatuko zaio Foru Diputazioko organismo eskudunari. Alegaziorik aurkeztuko ez balitz, behin-betiko onartutzat emango da.”

    Diktamena bozkaturik, aldeko zortzi boto eta bi abstentzio eman dira. Aldeko botoak: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka, eta bi abstentzioak: Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi.

    4.- PROPOSAMENA, ALTAMIRAN IGERILEKUAK EGITEKO ADJUDIKAZIORAKO.

    Obra-batzordeak quorum faltaz ezin diktaminatu izan zuen proposamena jarri du alkateak udalbatzaren onarpenerako eta, beraz, udalbatzak aldez aurretik gaiaren premiazkotasuna onartu beharko du.

    Proposamenak honela dio hitzez hitz:

    “Altamiran igerileku estalgabeak eta aldagelak, garbigela osagarriak eta Auzo Elkartearen aretoaren birmoldaketa eraikitzeko obren kontratua adjudikatzea Construcciones Adolfo Sobrino S.A. - Construcciones Lain S.A.ri guztira 102.106.085,- pta kopuruan, lau hilabeteko epean bukatzeko eta Baldintza Administratibo Berezien Agirian ezarritako gainerako baldintzei loturik eta, halaber, kontratistaren proposamenean jasotako zehazpenei loturik.”

    Gaiaren premiazkotasuna bozkaturik, aldeko zortzi boto eta bi abstentzio eman dira. Aldeko botoak: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka, eta bi abstentzioak: Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi.

    Proposamenaren premiazkotasuna onarturik, aldeko zazpi botoz eta hiru abstentziorekin onartu da. Aldeko botoa eman dutenak: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Agustina Pontesta Garmendia, eta hiru abstentzioak: Jesus Mª Martiarena Jaka, Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi.

    Jesus Mari Martiarenak azaldu du ezen, proiektua eta baldintzak onartzean seinalatu zuen bezala, igerileku estalia eraikitzearen aldekoa dela.

    5.- PROPOSAMENA, KIROL EKIPAMENDUTARAKO 4. SISTEMA OROKORREKO 4. LURZATIAREN BALORAZIOA FINKATZEN HARTUTAKO ERABAKIAREN AURKA AURKEZTUTAKO ADMINISTRAZIO-AUZIBIDEKO ERREKURTSOAN AGERTZEKO.

    Alkateak beste gai bat aurkeztu du hirigintza batzordean diktaminatu gabea zeren, hartarako deia egin ondoren eta hura burutu ondoren sortu baita eta hurrengo bilkura arte ezin baita itxoin: zehazki, udalbatzari aurkeztu dio Josefa Elena Echeveste Martiarenak jarritako administrazioarekiko auzian aurkezteko proposamena, Nahitaezko Desjabetzerako Gipuzkoako Lurralde Epaimahaiak Kirol Ekipamendutarako 4’ Sistema Orokorraren Garapenerako Plan Bereziko 4. partzelaren balio justuaren espedientean balio justua finkatzean hartutako erabakiaren kontra jarritako auzi-prozesuan aurkezteko.

    Lurren jabeek planeamenduaren aldakuntzari eta afektaturiko ondasunen zerrendari jarritako errekurtsoetan egin zen bezala, alkateak proposatu du kasu haietarako izendaturiko abokatu eta prokuradoreei ahalmena ematea, oraingoan ere udalaren ordezkari gisa iharduteko. Aipatutako kasuetarako auzitarako ahalmena emateko hartutako udalbatza-akordioak 1996ko uztailaren 9koa eta 1997ko abenduaren 10ekoa dira. Notaritzako ahalmena 1996ko uztailaren hamaikakoa da eta Pasaiako notaritzan emana 1430 zenbakiaz. Izendatutako letraduak eta abokatuak hauek dira: Joseba Belaustegi Cuesta, Jaione Karrikiri Garaño, Aitor Garin Santamaria, Iñigo Santxo Uriarte, Agurtzane Goiriena Lekue eta Jose Antonio Lozano Murga izendatzea legelari; eta Yolanda Kortajarena Martinez, Jose Manuel Dorremochea Aranburu eta Jose Luis Martin Jaureguibeitia prokuradore.

    Proposamenaren premiazkotasuna planteaturik, aldeko zortzi botoz eta bi abstentziorekin onartu da. Aldeko botoa eman dutenak: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka, eta bi abstentzioak: Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi.

    Gaiaren premiazkotasuna onarturik, aldeko zortzi botoz eta bi abstentziorekin, akordio hauek hartu dira:

    BAT: Nahitaezko Desjabetzerako Gipuzkoako Lurralde Epaimahaiak Kirol Ekipamendutarako 4’ Sistema Orokorraren Garapenerako Plan Bereziko 4. partzelaren balio justuaren espedientean balio justua finkatzean hartutako erabakiaren kontra Josefa Elena Echeveste Martiarenak jarritako administrazioarekiko auzi-prozesuan aurkeztea.

    BI: Benito Corvo Roman notarioaren aurrean 1996ko uztailaren 11n emandako auzitarako ahalmen orokorrean, zenbakia 1430, izendatutako letradu eta abokatuei ahalmena ematea, hartaz baliatuz Lezoko udal hau errekurtso horretan ordezka eta defenda dezaten.

    AKTAREN AMAIERA.

    Eta beste aztergairik ez dagoenez, 19:15 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna