1995.eko Urriaren 25ekoa

    Agiri mota

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko urriaren hogeita bosgarrena. Arratseko sei t'erdietan hasi du OSOKO BILKURAK, lehenengo deialdiari jarraiki, OHIZ KANPORAKO SAIOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkatea, lehendakari dela eta beste zinegotzi hauek bertan direla: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Gemma Arrillaga Albisu, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Mª Isabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda, Jesus Mª Martiarena Jaka, Mirari Recalde González eta Iñake Urrestarazu Azurmendi.

    Pello Garbizu Azkue, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris ez dira bilkuran izan. Azkeneko biek, aurrez adierazi dute etorriko ez zirena: jarrita dagoen orduan jarrita dagoelako bilkura eta oso dokumentu gutxi jaso dituztelako protesta egin nahi dutela esan dute.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1. - HASIERAKO ONARPENA EMATEA 1996RAKO UDAL-ORDENANTZA FISKALEI.

    Lehenbizi, Ogasun Batzordeak urriaren 19an onartu zuen diktamenaren berri eman du alkateak. Hala, diktamenak 1996rako ordenantza fiskaletako gauza batzuk aldatzea proposatzen duela esan du. Tasak urteko KPIaren arabera handitu direla esan du, %4,5 alegia, eta hasierako onarpena ematea proposatzen duela aldaketei (I. Eraskinean datoz aldaketak).

    I. Urrestarazuk, EAkoak, ez zuela Ogasun Batzordeko bileran izaterik izan esan du. Oso dokumentazio gutxi bidali dietela esan eta kritikatu du, zinegotzi bakoitzak berak ibili behar izan duela-eta datu eta abarren bila. Hala berean, ea aurten informe ekonomikorik zergatik ez den galdetu du.

    Alkateak erantzun dio iaz, 1994an, egindakoak nahikoa direla iruditu zaiola Ogasun Batzordeari eta haiei KPI erastea proposatu zuela.

    I. Urrestarazuk gogora ekarri nahi izan du iaz ere, 1994ko abenduaren 21an, alegazio bat sartu zutela (2.905 errejistro-zenbakia) 1995erako aldaketen gainean orduan aurkaritzako ziren zinegotziek. I. Urrestarazuren ustez, oraindik ez du indarrik galdu orduko alegazioak eta erabaki ere egin gabe dago alegazio hartan esaten zutena. Orduko gobernu taldeak, esan du EAko ordezkariak, behar adina denborarik ez zela eta atzera utzi zuen alegazioa, oso planteamentu berria zekarren alegazioa. Hargatik, garai egokia da berriz aztertzeko. Litekeena da, gainera, oraingo akordioari ere alegazio hura egitea.

    Beste alde batetik, alkateak esandakoa zuzendu eta ordenantza guztiak ez direla KPI adina igo erantzun dio, bat behintzat, Eraikuntza zerga, esate baterako, jaitsi egin dela eta.

    Era berean, I. Urrestarazuk dio errolda fiskalek hobetu gabe jarraitzen dutela, uraren erdia bidean galtzen dela, etab. Hark esan duenez, herritarrak ez dauka zertan ordaindurik kudeaketa akatsak dakarren kaltea. Horiengatik guztiengatik, aldaketaren kontrako botoa emango duela esan du.

    Alkateak erantzun dio hark ez zuela aurreko legegintzaldian aurkeztutako alegazioaren berririk. Ordenantza batzuen prezioak jaisteaz, berriz, arrazoiak laister ikusiko dituztela esan du, oraingoz ez duela ezer ere aurreratu nahi.

    Errolda fiskalak hobetzeari dagokionez, esan du 1996ko biztanleen errolda egiteko garaia errolda fiskalak zuzentzeko, egunean jartzeko eta abar egiteko aprobetxatuko ote duten aztertzen ari direla.

    Horiek horrela direla, botazioa egin eta onartu egin dute proposamena. Zortzi boto alde izan dira: alkatearena (Mikel Arrizabalaga Pikabea), H.B.eko zinegotzienak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Gemma Arrillaga Albisu, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Mª Isabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia eta Mª Carmen Viaña Balda) eta E.A.J.ko zinegotziarena (Jesus Mª Martiarena Jaka); eta bi kontra: E.A.ko zinegotzienak (Mirari Recalde González eta Iñake Urrestarazu Azurmendi). Hauxe da hartu duten ERABAKIA:

    BAT: Hasierako onarpena ematea ordenantza fiskalak aldatzeari. Ordenantza fiskalak I. Eraskinean datoz eta 1996ko urtarrilaren lehenengotik aurrera sartuko dira indarrean.

    BI: Hogeita hamar lanegun jendaurrera atera, interesatuek zer dioten entzun eta erreklamazioak nahiz oharrak aurkezteko aukera ematea. Ezeren erreklamazio edo oharrik izaten bada Udalak erabaki beharko du ontzat hartu ala ez. Hogeita hamar egunetan ez bada horrelakorik izaten, ordea, behin-betiko onartuta izango da erabakia eta eraskina (ordenantzak aldatuta dakartzana), beste erabakirik hartu beharrik gabe.

    2.- ONTZAT HARTZEA ALKATEAK ERABATEKO DEDIKAZIOA IZATEA ETA HARI DAGOKION ORDAINSARIA.

    Lehenbizi, Ogasun Batzordeak egindako diktamenaren berri eman du alkateak. Hauxe dio diktamenak:

    "Alkatearen proposamena aztertu dugu, goian esandako gaiari buruzkoa, eta hala, Ogasun Batzordeak, urriaren 19an egin duen bilkuran, Mikel Arrizabalagaren (H.B.) eta boto ponderatua alde dela eta J.Mª Martiarenarena astenituta, behean heldu den erabakia hartzea proposatu behar dio Osoko Bilkurari:

    Ontzat hartzea Mikel Arrizabalaga Pikabeak, karrerako funtzionario den aldetik (Bigarren Hezkuntzako Irakasleen sailekoa, "Koldo Mitxelena" istitutokoa), jasotzen zuen soldata, Nomina eta Gizarte Segurantzako buruak, Eusko Jaurlaritzakoak, bidali duen ziurtagiriaren araberakoa.

    Lehen dauzkan hirurtekoak Eusko Jaurlaritzatik jasoko dituenez, Udalari ez dagokio horienik kitatzerik".

    Alkateak, alabaina, gauza bat argitu nahi izan du: erabateko dedikazioa eta ordainsaria jasotzen hastea 1995eko urriaren lehenengotik aurrera izango direla.

    Hurrena I. Urrestarazuk hitz egin du. Hark esan du bidali dieten dokumentazioak ez duela zinegotzien lanik samurtzen, ezta gutxiagorik ere, oso informazio gutxi dakarrela eta. Hala berean, proposamena ez dela egokia esan du: zenbat kobratu behar duen ez du jartzen zehatz, beraz, espedientea begiratuta, alkateak jasoko duena ez dagokio Arcepafeko mailari, inori ere,...

    Horiek horrela direla, botazioa egin eta onartu egin dute Ogasun Batzordeak egindako diktamena, alkatearen erabateko dedikazioari eta ordainsariari buruzkoa. Sei boto alde izan dira: H.B.eko zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Gemma Arrillaga Albisu, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Mª Isabel Unzain Zapiain Agustina Pontesta Garmendia eta Mª Carmen Viaña Balda); bi astenitu egin dira: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea) eta E.A.J.ko zinegotzia (Jesus Mª Martiarena Jaka); eta beste bi kontra: E.A.ko zinegotziak (Mirari Recalde González eta Iñake Urrestarazu Azurmendi).

    Berari zuzenean dagokion kontua delako ez duela botorik eman esan du alkateak. J.Mª Martiarenak, berriz, Udalaren kontutik kobratu behar badu alkateak kobratu behar duela gehien esan du, erantzunkizunez hala tokatzen zaiola eta.

    AKTAREN BUKAERA.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak, arratseko zazpiak hamar gutxian (18:50), buru eman dio bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.

    I. ERASKINA:

    TASAK ALDATZEA 1996RAKO.

    1) Urez hornitzearen gaineko tasa.

    TARIFAK

    5. artikulua.- Tarifa hauen arabera izango da tasa:

    a) Etxe eta dendetarako (seihilabetekoa):

    - Gutxienekoa 60 m³ 27 pta/m³

    - 60-100 m³ bitartean 39 pta/m³

    - 100 m³ baino gehiago 61 pta/m³

    b) Industria, taberna eta arraindegiak (seihilabetekoa):

    - 0-60 m³ bitartean 40 pta/m³

    - 60-150 m³ bitartean 63 pta/m³

    - 150 m³ baino gehiago 103 pta/m³

    c) Udalaren sareari lotzeko

    eskubidea. Etxe eta dendentzako: 7.352

    d) Udalaren sareari lotzeko

    eskubidea. Industria, taberna eta

    arraindegientzako: 12.070

    2) Zaborra biltzearen gaineko tasa.

    8. artikulua.- Tarifa hauen arabera izango da tasa:

    a) Etxebizitza eta egoitzetako zaborra biltzea 3.934

    b) Merkataritza, oro har, establezimenduetako

    zaborra biltzea (tabernak barne) 6.965

    c) Hotel, pentsio, jatetxe, kafetegi,

    dantzatoki, autozerbitzu, kontsumo

    kooperatiba eta ekonomatu, eta ardo edo

    fruta sueltoan saltzen duten biltegietako

    zaborra biltzea 15.362

    d) Hiru langile edo gutxiago dituzten

    industria eta lantegietako zaborra

    biltzea 10.889

    e) Hiru langile baino gehiagoko industria

    eta lantegietako zaborra biltzea 21.726

    3) Hilerriko tasa.

    5. artikulua.- Tarifa hauen arabera izango da tasa:

    a) Gorpuak eta gorpuzkinak toki batetik

    bestera eramatea 664

    b) Hilobiak ixtea eta/edo gurutzeak jartzea 8.360

    4) Establezimenduren bat irekitzeko lizentzia.

    5. artikulua.- Tarifa hauen arabera izango da tasa:

    1) Edari, olio eta pentsu-biltegiek 55.160

    2) Artile-dendak, mertzeriak, tintoreriak 27.578

    3) Boutiqueak, arropa-dendak 55.160

    4) Zapategiak, drogeriak eta jostailu-dendak 55.160

    5) Liburu, egunkari eta aldizkari-dendak 34.480

    6) Oinetako-konponketakoak 13.799

    7) Luxuzko artikuluak saltzekoak (kirol eta

    opari-dendak, lurrindegiak, argazki-dendak

    eta bideo-klubak) 55.160

    8) Etxerako tresnak saltzekoak (elektrizitate

    eta elektrgailu-dendak, burdindegiak,

    brikolaia, altzari, paper pintatuak

    saltzekoak, saneamendu dendak 55.160

    9) Ileapaindegiak, edertze-saloiak 55.160

    10) Era guztietako agentziak, jestoriak,

    administrazio-bulegoak, teknikoak nahiz

    negoziotarakoak 103.439

    11) Arraultze, fruta, janari eta dietetika-

    produktuak saltzekoak nahiz

    kafe-dasteketakoak 55.160

    12) Gozotegiak eta txokolateriak 55.160

    13) Harategiak eta arraindegiak 55.160

    14) Okindegiak 55.160

    15) Supermerkatuak 108.884

    16) Hotelak 145.189

    17) Ostatuak eta pentsioak 58.164

    18) Jatetxeak 108.884

    19) Taberna, kafetegi, sagardotegi, erretegi

    eta garajeak 87.120

    20) Gasolindegiak 494.919

    21) Banku eta aurrezki-kutxak 494.919

    22) Zine eta antzokiak 164.988

    23) Festa-aretoak eta bingoak 329.969

    24) Klinikak eta ospitaleak 123.731

    25) Botikak eta estankoak 123.731

    26) Erloju- eta bitxi-dendak 123.731

    27) Iharduera industrialak, azaleraren arabera:

    - 300 m² edo gutxiagokoak 91.080

    - 300 m² 600 m² bitartekoak 190.572

    - 600 m² 1.200 m² bitartekoak 397.031

    - 1.200 m² baino gehiagokoak 619.366

    28) Gainerakoak 72.600

    5) Hirigintzarako lizentzien gaineko tasa.

    5. artikulua.- Tarifa hauen arabera izango da tasa:

    a) Aurrekontua <= 5.000.000,- pezeta 5.000

    b) Aurrekontua > 5.000.000,- pezeta 50.000

    - IGOKA espedientea tramitatzea 200 pezeta/m²

    Beste zenbait tasa.

    a) Ziurtagiria egitea 2.774

    b) Informea egitea, terrenoaren ezaugarriez,

    edo eraikitzeari buruzko kontsultari

    erantzutea 6.913

    c) Hirigintzari buruzko dokumentuak tramitatzea:

    - Arau ordezkatzaileak aldatzea 275.854

    - Plan bereziak 137.924

    - Plan partzialak 131.985

    - Xehetasun azterketak 68.970

    - Urbanizazio proiektuak 137.924

    - Iharduketa proiektuak 137.924

    - Birsailkatze edo kooperazio

    proiektuak 110.352

    - Konpentsazio proiektuak 110.352 - Desjabetze proiektuak 110.352

    - Beste batzuk 68.970

    - Faxa bidaltzea, E.A.E.tik atera gabe, folioko 110

    - Fotokopiak ateratzea, folioko:

    DIN A4 26

    DIN A3 52

    - Planoak fotokopiatzea, orriko 130

    - Lursailak bereizteko baimenak eta

    beste batzuk ematea 2.734

    Ordaindu beharrik eza: Nola elkarteek eta hala Udalean ordezkatuta dauden alderdi politikoek ez daukate fotokopiarenik ordaindu beharrik, baldin eta, beti ere, gizartearen intereserako erabiliz gero fotokopiagailua.

    6) Autotaxien eta gainerako akura-ibilgailuen lizentziaren gaineko tasa.

    4. artikulua.- Tarifa hauen arabera izango da tasa:

    a) Taxientzako lizentziak 172.415

    b) Turismoentzako lizentziak 172.415

    c) Zerbitzu berezientzeko lizentziak 172.415

    - Lizentziak eskuz aldatzea, baimena dutenak

    eta indarrean daudenak izanez gero, plaza bat

    edo bestea izan berdin diolarik 310.344

    - Ibilgailua aldatzea, lizentzia izanez gero,

    plaza bat edo bestea izan berdin diolarik 11.038

    - Ibilgailuak aztertzea, derrigorrezkoa (urtean

    behin) edo nork berak eskatuz gero 4.483

    - Gidatzeko baimenak ematea 4.483

    UDALAREN ZERGAK ALDATZEA 1996RAKO

    1) Eraikuntza, istalazio eta obren gaineko zerga.

    ERASKINA

    TARIFA

    Eraikuntza eta obra mota. Zerga (%)

    - Babes ofizialeko etxebizitzak (kuota berezia) %2

    2) Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren kuotak erabakiteko alderdirik behienak.

    POTENTZIA ETA IBILGAILU MOTA KUOTA (PTA.)

    a) Turismoak

    8 Hp fiskal baino gutxiagokoak 2.745

    8tik 12 Hp fiskal bitartekoak 7.405

    12tik 16 Hp fiskal bitartekoak 15.605

    16 Hp fiskal baino gehiagokoak 32.802

    b) Autobusak

    21 plaza baino gutxiagokoak 18.080

    21 plazatatik 50 bitartekoa 25.760

    50 plaza baino gehiagokoak 32.175

    c) Kamioiak

    1.000 kg baino gutxiago eramateko modukoak 9.190

    1.000tik 2.999 kg bitartean eramateko modukoak 18.080

    2.999tik 9.999 kg bitartean eramateko modukoak 25.760

    9.999 kg baino gehiago eramateko modukoak 32.175

    d) Traktoreak

    16 Hp fiskal baino gutxiagoak 3.840

    16tik 25 Hp fiskal bitartekoak 6.035

    25 Hp fiskal baino gehiagokoak 18.080

    e) Trakzio mekanikodun ibilgailuek garraiatutako

    erremolkeak eta erdierremolkeak:

    1.000 kg baino gutxiago eramateko modukoak 3.840

    1.000tik 2.999 kg bitartean eramateko modukoak 6.035

    2.999 kg baino gehiago eramateko modukoak 18.080

    f) Beste zenbait ibilgailu

    Ziklomotoreak 960

    Motozikletak, 125 c.c. bitartekoak 960

    Motozikletak, 125 c.c.tik 250 bitartekoak 1.645

    Motozikletak, 250 c.c.tik 500 bitartekoak 5.545

    Motozikletak, 500 c.c.tik 1.000 bitartekoak 11.088

    Motozikletak, 1.000 c.c. baino gehiagokoak 22.176

    Eguna