1995.eko Otsailaren 9ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko otsailaren bederatzigarrena. Goizeko hamarrak eta hogeitan hasi du Gobernu Batzordeak bilera ohikoa, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza eta Karmele Legorburu Irazu, zinegotziak, bildu dira.

    Gemma Arrillaga Albisuk ez du bilerara etortzerik izan.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1. -1995eko urtarrilaren 26ko akta onartzea, hala belegokio.

    Aho batez onartu dute 1995eko urtarrilaren 26an egindako bilerako akta.

    HIRIGINTZAKO KONTUAK:

    2.- Obrak egiteko lizentziak:

    a) Joaquin Berridi Aramendi eskatutakoa, lokal bat (Gurutze Santua plaza) egokitu eta belardenda jartzeko (87/94 esp.).

    Gobernu Batzordeak, 1994ko maiatzaren 11n egin zuen bileran, lizentzia eman zion Joaquin Berridi Aramendiri belar eta abarrak saltzeko denda jartzeko lokal bat (Gurutze Santua plaza) egokitzeko; baina, egindako obraren likidazioa ekartzekotan.

    Likidazioa ekarri duenez, udaleko teknikariaren informea begiratu eta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea obraren aurrekontua, udalari aurkeztu diona.

    BI: Eraikuntza zerga kitatzea: 28.877 pta., lehen ordaindutakoa kenduta ateratzen dena.

    b) Salvador Otaño Arcelusek eskatutakoa, pabilioi bat (Jiulme eraikinekoa) egokitu eta ardandegi jartzeko (30/90 esp.).

    Aztertu ondoren Salvador Otaño Arcelusek eragin eta bideetan den iharduera-espedientea, ardandegia jartzeko 103. poligonoko Jiulmen. Era berean, udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Obra-lizentzia ematea pabilioi bat, Jiulme etxean dagoena, egokitu eta ardandegi izateko moduan jartzeko. Dena delarik ere, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan. Zuzenketa-neurrien fotokopiak ere bidali zaizkio.

    BI: Lanak bukatutakoan, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu, obra-lizentziarekin batera bidalitako orriak beteta ekarri eta ihardueren zergan alta eman izanaren agiria ekarri behar ditu.

    HIRU:Eraikuntza zerga 50.812,- pta. da.

    c) Enrique Elcano de la Fuentek eskatutakoa, etxea (Donibane, 1; 1.goa) eraberritzeko.

    Enrique Elcano de la Fuentek eskatutako obra lizentzia, etxea eraberritzako (Donibane, 1; 1.goa) ikusita eta arkitektu aholkulariak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Obra lizentzia ematea prekarioan Enrique Elcano de la Fuenteri, etxea (Donibane, 1; 1.goa) eraberritzeko. Lizentzia Lurzoruaren Legeko Testu Bateratuko 137. artikuluaren arabera emana da. Hala ere, lizentzia eman izanak ez dio espropiazio-balioa handitzerik ekarri behar etxeari.

    BI: Eraikuntza zerga 134.388,- pta. da.

    3.- Iharduerak irekitzeko lizentziak:

    a) Moldakor, S.A.k eskatu zuena industrialdeko 5-28 pabilioia irekitzeko plastikoentzako moldeak egiten aritzeko (15/92 esp.).

    Gobernu Batzordeak, 1994ko abenduaren 22an, Moldakor, S.L.ri 5-28 pabilioia irekitzeko lizentizarik ez ematea erabaki zuen, harik eta udalaren lizentziarik gabe jarri zuen garabiari, zubi itxurakoari, buruzko proiektua ekarri arte.

    Proiektua ekarri duenez, udaleko teknikariaren informea kontuan hartuta Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea 5-28 pabilioia irekitzeko, industrialdekoa, plastikoentzako moldeak egiten aritu dadin.

    BI: Legezkotzat hartzea pabilioietan jarritako garabia, zubi itxurakoa.

    HIRU:Eraikuntza zerga kitatzea: 79.255,- pta.

    b) Maritxu Garmendia Gaztelumendik eskatu zuena taberna-jatetxea irekitzeko 103. poligonoko 13. lursailean (244/91 esp.).

    Maritxu Garmendia Gaztelumendik, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen taberna-jatetxea irekitzeko: 103. poligonoa, 13. lursaila. Eskabidea eta udaleko teknikariak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea Maritxu Garmendiari taberna-jatetxea irekitzeko. Dena dela ere, dokumentu hauek ekartzekotan:

    1) Biltegian egiten duen solairuaren proiektu bisatua.

    2) Lehen aipatu dugun proiektuan, kanpoan jarri dituen gas instalazioak ere jaso behar dira.

    3) Proiektu bisatua aurkezteko epea: hilabete.

    4.- Proposamena, Lezoko hirialdeko estolda nagusia saneatzeko proiektua idaztea esleitzea.

    Gobernu Batzordeak, 1994ko maiatzaren 25ean egin zuen bileran, Lezoko kalealdeko azpiegiturak (ura, estolda, kaleko argiak, Iberdrola eta Telefónica) topografikoki jasotzea erabaki zuen. Lan hauek egin dira eta nahiz eta Kontuhartzaileak aurrekontuetan kontsignaziorik ez dagoela ohartarazi eta idazkariak kontratazio prozedura ez dela bete esan, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Saneamendu proiektua egitea.

    BI: Pedro Azkue eta Narciso Iglesias-ek ekarritako aurrekontua, 1994ko maiatzaren 25ean, errespetatzea eta aurrekontuari dagokion BEZa %16 izatea %15 izan beharrean. Aurrekontua 4.640.000 pezetakoa da BEZ barne dela.

    HIRU:Estolda nagusiaren aieka txikiren batzuk topografikoki jaso behar izanez gero, berriz, jaso aurretik esan eta behar den aurrekontua eskatuko da.

    LAU:Proiektua egin eta ekartzeko epea apirilaren azkenean bukatzen da.

    BOST:Gasto hau egiteko behar den dirua aurrekontuetan jasotzea.

    SEI:Eskumena ematea alkateari kontratua izenpetzeko.

    5.- Proposamena, Guipasa, S.A.ri esleitzea eskola berrietako patioa urbanizatzea.

    Eskola berriko patioa urbanizatzeko ekarri dituzten aurrekontuak (Agromanek eta Guipasa, S.L.k) aztertu ondoren eta kontuhartzailearen txostena ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Guipasa, S.A.ri esleitzea eskola berriko patioa urbanizatzeko lana. Aurrekontua: 3.674.880 pta., BEZ barne dela.

    Idazkariak ohartarazi du kontratazio-legediarik ez dela betetzen ari.

    6.- Proposamena, Ditrak ekarritako aurrekontua onartzea, herriko aieka batzutan semaforoak jartzeko.

    Aztertu ondoren Ditrak ekarri dituen aurrekontuak herriko aieka batzutan semaforoak jartzeko. Era berean, begiratu ondoren Foru Aldundiko Errepideetako Departamentuak bidalitako idatzia eta kontuan harturik herrian dauden semaforoak Ditrak jarriak direla eta mantenimentuaz arduratzen dela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ditrak ekarritako aurrekontua, 4.812.221,- pezeta, onartzea herriko aieka batzutan semaforoak jartzeko:

    1) Aralar kalearen eta Jaizkibel hiribidearen arteko bide-gurutzea.

    2) Kale Nagusiaren eta Jaizkibel hiribidearen arteko bide-gurutzea.

    BI: Foru Aldundiak ordainduko du (942.109 pta.) bi aieketako semaforoak jartzeko obra zibila.

    Idazkariak ohartarazi du kontratazio-legediarik ez dela betetzen ari.

    7.- Eskabidea, Jose Garmendia Lopetegik egina, 3. taxi-tokia eskuz aldatzeko lizentzia eskatzeko.

    Jose Garmendia Lopetegik taxi tokia, 3garrena, eskuz aldatzea eskatu du. Eskabidea aztertu ondoren Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Baimena ematea Jose Garmendia Lopetagiri Jorge Gutiérrez Zamora soldatapeko txofer hartzeko, hartara, hiru hilabete joandakoan, taxi tokia harentzat izateko lizentzia eskatu dezan.

    BI: Aurrekoa bete arte lizentziarik ez ematea taxi tokia eskuz aldatzeko.

    8.- Obra-lizentzia bat aldatzea: Jose Azpeitia Leguiñenari 1993ko otsailaren 3an eman zitzaiona UAD 3an etxeak egiteko.

    Jose Azpeitia Legiñenak, Kostalde S.A.ren izenean, UAD 3ko etxebizitzetako 2. blokean aldaketa batzuk egiteko baimen eskaera ikusirik, 1993ko otsailaren 3an emandakoa aldatuz.

    Udal arkitektu aholkulariak eskaerari buruz egindako txostena, aurkakoa, ikusi da, idazkariak berriz, adierazi du eskaerak ez duela indarrean dauden arau ordezkatzaileen baldintzak betetzen. Esandakoak entzun ondoren eta kontuan harturik eskaera baimentzearekin eraikuntza hobeto egokitzen dela merkatuaren beharretara eta eraikitako bolumena ez dela aldatzen, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Baimena ematea Jose Azpeitia Leguiñenari UAD 3an eraikitzen ari den etxebizitzen 2. blokean 1993ko otsailaren 3an baimendutako baino 4 etxebizitza gehiago eraikitzeko, beti ere orduan baimendutako bolumena aldatu gabe.

    GIZARTE ONGIZATEKO KONTUAK.

    9.- Proposamena, beharrizan larrietarako laguntza batzuk ematea.

    Gizarte Ongizateko ordezkariak aurkeztutako proposamena eta gizarte laguntzailearen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:ondoren azaltzen diren espedienteei Gizarte Beharrizan Larrietarako laguntzak ematea:

    Espedientea 002..................210.000 pzta.

    " 006.................. 72.000 pzta

    " 027.................. 70.000 pzta

    " 031..................132.000 pzta

    " 033..................213.000 pzta

    " 051..................410.000 pzta

    " 268..................210.000 pzta

    " 250..................210.000 pzta

    " 264..................156.600 pzta

    " 231..................230.000 pzta

    " 224..................134.284 pzta

    " 093.................. 25.200 pzta

    Guztia ... 2.073.084.- pzta

    BI: 304 espedienteari laguntza ez ematea.

    10.- Proposamena, Udalak jartzen dituen tasa batzuk ordaindu beharrik ez izateko baremo ekonomikoak eguneratzea.

    Gutxieneko soldata finkatzen duen 2548/94 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, aztertu ondoren, 1995eko Udal-Ordenantzak jarraituz, egoki da udalaren tasa batzuk (urarena, estolderiarena, zabor-bilketarena, hilerrikoa eta hirigintza lizentziena) ordaindu beharrik ez izateko baremo ekonomikoak eguneratzea. Horiek horrela, Gizarte Ongizateko ordezkariak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Udalaren tasa batzuk (urarena, estolderiarena, zabor-bilketarena, hilerrikoa eta hirigintza lizentziak) ez ordaintzeko Gizarte Ongizateko ordezkariak aurkeztutako baldintzak eta baremoak onartzea.

    BI: Baldintza eta baremo hauek, akta honi erantsita geldituko dira, lehenengo eraskin modura.

    Idazkariak ohartarazi du ez daudela idazkariak eta kontuhartzaileak egin beharreko txostenak.

    LANGILE KONTUAK.

    11.- Proposamena, 1995eko lan-egutegia, bulegoetakoa, onartzea.

    Gobernu Batzordeak 1995eko bulegoetako lan-egutegia onartzea erabaki du.

    Egutegia honela zehaztua gelditzen da:

    - Urtean 1663 ordu egin behar dira 220 egunetan banatuak, egunean zazpi ordu eta hogeita hamalau minutu eginez.

    - Bulegoko pertsonalak gutxienezko presentzia ziurtatu beharra dauka. Prezentzi hau 6 ordu t´erdikoa da: 8:00etatik 14:30etara.

    - Festa egunak eta zubiak: 14 festa egun eta bi zubi (urriak 13 eta abenduak 7).

    - Dena den, langile bakoitzak hilero ordu kopuru jakin bat bete beharko du (ikus 2. eranskina).

    Langile bakoitzak otsailaren 28rako egutegia normalizatu beharra dauka eta 308 ordu eta 34 minutu (urtarrila + otsaila) egin behar ditu, ez gehiago ezta gutxiago ere (baimenak eta ordu bereziak izan ezik).

    Era berean, Gobernu Batzordeak, langileen oporren egutegia lehen bait lehen zehaztea eskatu du.

    12.- Musika emateko irakasle baten ordezkoa hartzeko oinarriak onartzea.

    Musika emateko irakasle baten baja dela eta, ordezkapen hau eta izan daitezkeen gainontzekoetarako Musika Akademiako zuzendariak aurkeztu dituen oinarriak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Musika akademiako zuzendariak aurkeztutako oinarriak onartzea.

    BI: Oinarri hauei behar den publizitatea ematea, Udaletxeko tabloietan ipiniz eta INEM eta inguruko musika eskoletara bidaliz.

    HIRU:Froga gainditzen duten izangaiek horretarako eratua dagoen lan poltsaren zerrendetan sartzea.

    ALKATETZAKO KONTUAK.

    13.- Dekretu batzuk (6, 7, 16 eta 18) berrestea.

    Alkatearen 6, 7, 16 eta 18. dekretuak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak, dekretu horiek berrestea erabaki du.

    6. eta 7. dekretuaren bidez 110. poligonoan 6.270 m² banantzeko baimena ematen zaio Luciano Abrisqueta Gaytan de Ayalari eta 5.695 m² banantzeko, berriz, Jaime Jequier Navarrori.

    Alkatearen 16. dekretuaren bidez, etxez etxeko laguntzaile diren Josefa Lasarte Sansebastian (hiru hilabeterako) eta Aintzane Goienetxea (hilabeteko luzapena) kontratatzea erabaki da.

    Alkatearen 18. dekretuaren bidez Auñamendi 6. etxeko fatxada konpontzeko lizentzia eman da.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko 11:45etan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna