Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko urtarrilaren hogeita bostgarrena. Eguerdiko ordubata eta bostetan hasi du OSOKO BILKURAk bilera EZ OHIKO ETA PREMIAZKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate-lehendakaria, Josu Mirena Pontesta Garmendia, Gemma Arrillaga Albisu, Karmele Legorburu Irazu, Mikel Mitxelena Iza, Jose Luis Agirretxe Mitxelena eta Jose Antonio Dozagarat Andueza, zinegotziak, bildu dira.
Marcial Zabaleta Salaberria, Jesus Mª Martiarena Jaca, Pello Garbizu Azkue, Jose Mª Boto Sancho, Jose Varela Pampin eta Iñake Urrestarazu Azurmendi ez dira bileran izan.
Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.
0. - SAIOAREN PREMIAZKOTASUNA BERRESTEA.
Alkateak azalpenak eman ditu deialdia premiaz egin izanari buruz, zera adieraziz, Lezoko Udalak behin behingoz onartutako 4. Sistema Orokorreko (Lopene) Arau Ordezkatzaileak aldatzeko dokumentuak Foru Aldundiaren esku daudela joan den abuztuaren 2az geroztik, Aldundiak baitu behin betiko onarpena emateko ahalmena. Aldundiak erabakia otsailaren 2a baino lehen hartu behar du eta, Aldundiak jakitera eman duenez, aldaketaren behin betiko onarpena epe horren barruan nahi bada dokumentazioan zenbait zuzenketa edo argipen egin beharra dagoela. Alkatearen esanetan zuzenketa edo argipen horiek onartzea eta Aldundira lehenbaitlehen bidaltzea da osoko bilkura premiatasunez deitu izanaren arrazoia. Legeak agintzen duen bezala, berak ikusi duen premiatasuna zinegotziek onartzea eskatu du.
Bertan diren zazpi zinegotziek, hau da, Aitor Sarasola Salaberria, Josu Mirena Pontesta Garmendia, Gemma Arrillaga Albisu, Karmele Legorburu Irazu, Mikel Mitxelena Iza, Jose Luis Agirretxe Mitxelena eta Jose Antonio Dozagarat Anduezak, alde botatu dute premiatasuna berretsiz.
1. - 4. SISTEMA OROKORREKO LUR JABEEKIN GUNE LIBREEN SISTEMA OROKORREI BURUZ SINATU BEHARREKO HITZARMENA ONARTZEA.
Udalak, uztailaren 22an egin zuen bilkuran, Lezoko Arau Ordezkatzaileetako 4. Sistema Orokorreko elementu batzuk aldatzea erabaki zuen, behin-behingoz. Aldaketa Luciano Paguegui Bilbaok, arkitektuak, idatzia da.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza departamentuak, hura baita aldaketa behin-betiko onartzeko aginpidea duena, dokumentazioa aztertu eta bazirela gorabehera batzuk adierazi zion Lezoko alkateari. Hala, gorabeherak otsailaren 2a baino lehen argitu ezean, Diputatuen Kontseiluak orduan baitu gauza erabakitzeko azken epea, ez dago behin-betiko onartzerik.
Hirigintza departamentuaren esanetan, behar bezala justifikatu gabe dago lurra hiri-lur izatea eta beste aieka bat ere falta da Gune Libreko Sistema Orokortzat hartutakoa, lehen baino etxebizitza gehiago izango delako orain.
Oraingo planeamenduak 4. Sistema Orokorreko lurrak hiri-lurtzat dauzka, baina Kirol-Ekipamenduetarako Sistema Orokorrak dituen beharrak eta etxebizitzatarakoak dituenak ez dira igoalak. Hargatik, berariaz erakutsi behar da espedientean lurrak etxebizitzatarako hiri-lurrak bete behar dituen baldintzak betetzen dituena.
Gune Libreei buruzko Sistema Orokorra dela eta, berriz, derrigor izendatu behar ziren 1.330 m² Gune Libre, lehen baino etxebizitza gehiago izango direlako. Udalak onartu zuen dokumentuan bazetorren horren balorazioa eta baita zenbat metro behar ziren ere. Han, Kirol-Ekipamenduetarako Sistema Orokorrean, 4 S.O.ean, kokatu eta nahikoa zela jotzen zen, baina ez zuen berariaz jartzen testuan eta planoan. Hortaz, xehetasun hori zuzendu eta Gune Libreei buruzko Sistema Orokor bat izendatu beharra dago.
Bigarrengo aldaketa horrek espedientea berriz ere jendaurrera atera beharra ekarriko luke, 4. Sistema Orokorreko lurren jabeen eskubideei erasaten dielako. Jendaurrera atera beharrik ez legoke, ordea, Udalak eta jabeek hitzarmena egin eta jabeek Gune Libretarako Sistema Orokorrak behar dituen metroak Udalari emanez gero. Hitzarmena lortu egin da.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza departamentuak hala iradoki duenez, eta lehen esandako gabeziak zuzendu eta dokumentua hasieran jarritako epean behin-betiko onartzeko bidea izan dadin, aldaketa dokumentuaren eranskin osagarria (ikus 1. eranskina) eta hitzarmena (ikus 2. eranskina) onartzea proposatzen da. Eranskin osagarria Luciano Paguegui Bilbaok egina da, aurreneko dokumentua egin zuenak berak, eta orain proposatutako 30. Poligonoa hiri-lur izatea justifikatzen du, Gune Libreetako Sistema Orokorraren aipamen zuzena eginaz ere. Hitzarmena, berriz, Udalak eta poligono lurren jabeek, bi aldeek, onartutakoa da; hala, jabeek 1.330 m² eman dizkiote Udalari, doan eta batere lorrik gabe, Gune Libretarako Sistema Orokorra egiteko behar dena.
Alkate jaunak argitzen ditu zinegotziei banatutako hitzarmen zirriborroan egindako hiru zuzenketa: lehenengoa Servinfor, S.L. enpresaren izenean arituko dena ez da Cirilo Conde García izango Celestino Echeveste Arbide baizik. Bigarren aldaketa, 2. orrialdeko 2. adierazpenaren 2. lerroaldiaren azken esaldi zatia kendu egin behar da, "eta ez delako nahikoa 4. Sistema Orokorreko lurren kalifikazioa aldatu beharrean beste batzuen kalifikazioa aldatzea" esaten duena. Eta hirugarrena, hitzarmenaren 5. orrialdeko lehenego baldintzan "hirugarren eta laugarren puntuetan adierazitako lursailak 665 m² ditu batak eta 665 m² besteak doan.." jartzen duen tokian "hirugarren eta laugarren puntuetan adierazitako lursailetatik 665 m² batak eta 665 m² besteak doan eta..." jarri behar du.
Alkateak gogoratzen du aldaketa urbanistiko honen xedea indarrean dauden arauak aurrikusten ez dituzten babes ofizialeko etxeak eraikitzea dela, Aldundiaren on eritsiarekin egindakoa.
Horiek guztiak horrela direla, Udalaren Osoko Bilkurak, bertan diren zazpi zinegotzien aldeko botuekin, hau da, legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, erabaki hau hartu du:
BAT: Onartzea Gregorio Felix Salaverria Lopeteguirekin eta Servinfor, S.L.rekin egin beharreko hirigintza-hitzarmena eta aginpidea ematea alkateari hitzarmena izenpetzeko. Gregorio Felix Salaverria eta Servinfor, S.L. orain proposatutako 30. Poligonoko, lehen 4. Sistema Orokorra zeneko, lurren jabe dira eta, hitzarmena bitarteko dela, 1.330 m² emango diote Udalari, Gune Libretarako Sistema Orokor izendatzeko behar adina.
BI: Aurrekoaren ondorioz onartzea Lezoko Arau Ordezkatzaileetako 4. Sistema Orokorreko elementu batzuk aldatzeko espedientearen eranskin osagarria, Luciano Paguegui Bilbaok, arkitektuak, egina dena, Gune Libreetako Sistema Orokorraren aipamen zuzena egiten duena eta bide batez proposatutako 30. Poligonoa hiri-lur dela erakusten duena.
AKTAREN BUKAERA.
Aztertzeko beste gaiarik ez dagoenez, alkate-lehendakariak, eguerdiko ordubata eta hogeitan, buru eman dio bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta hau jaso eta nere sedespena ematen dut, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu duguna.