Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko azaroaren zazpia, arratsaldeko zazpiak eta bost. Udalbatzak ohiko bilera izan du Udaletxeko Biltzar Aretoan. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate-lehendakaria, Josu Mirena Pontesta Garmendia, Gemma Arrillaga Albisu, Karmele Legorburu Irazu, Mikel Mitxelena Iza, Jose Luis Agirretxe Mitxelena eta Jose Antonio Dozagarat Andueza zinegotziak bildu dira.
Ez dira bileran izan José Varela Pampín, Marcial Zabaleta Salaberria, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Pello Garbizu Azkue eta José Mª Boto Sancho.
Jesus Mª Martiarena Jaka da bilerara etorri ezina azaldu duen bakarra.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- 1994KO URRIAREN 13AN EGINDAKO OHIKO BILERAREN AKTA ONARTZEA HALA BALEGOKIO.
Euskarazko aktaren 2. orrialdeko 2. lerroaldian eta erdarazko aktaren orrialde berdineko 4. lerroaldian, galde eskeak hasi aurretik, G. Arrillagak aldegin zuela esan ordez K. Legorburuk aldegin zuela esan behar du.
Euskarazko aktaren 5. orrialdeko azken lerroaldian eta erdarazko aktaren 6. orrialdeko 7. lerroaldian J.M. Botok liburutegian sortuko den lanpostuari "liburutegiko arduraduna" deitu ordez "liburutegiko laguntzailea" deitzea proposatu zuela jaso behar da.
Euskarazko aktaren 7. orrialdeko azken lerroaldian administrari laguntzaileen taldeak "C" ordez "D" izan behar du.
Zuzenketa horiek egin ondoren akta onartu egin da.
2.- PROPOSAMENA, UDALAREN AURREKONTUKO INBERTSIO BATZUK FINANTZIATZEKO KREDITU-OPERAZIOA, EPE LUZERAKOA, ONARTZEA, 62.500.000 PEZETA OROTARA.
Aurrekontuetan aurrikusitako kredituaren zati bat bezala aurkeztu du alkateak Euskadiko Kutxarekin egitea proposatzen den kreditu-eragiketa. Alkateak dio arriskuak entitate bakar batekin ez edukitzeko planteatzen duela kreditu hau Euskadiko Kutxarekin hitzartzea.
Hazienda Batzordeak urriaren 20an egindako bileran emandako diktamenaren arabera eta bileran diren zazpi zinegotziek, A. Sarasola, K. Legorburu, G. Arrillaga, J.M. Pontesta, M. Mitxelena, J.L. Aguirretxe (Herri Batasunakoak) eta J.A. Dozagarat (independientea), hau da, Korporazioaren legezko kopuruaren gehiengo osoak, alde botatu duelarik, ondorengo erabakia hartu da:
BAT. 1.- HIRUROGEI TA BI MILOI BOSTEHUN MILA (62.500.000,-) pezetako mailegu bat hitzartzea Euskadiko Kutxarekin. Maileguaren ezaugarririk nagusienak hauxek dira: Interes aldakorra (MIBOR + %1); amortizatzeko epea HAMABOST (15) urte, gabeziako BIak (2,-) barne hartuz. Kontratu-proiektua akordio honen ERANSKINean doa.
2.- Mailegu horren helburua 1994ko Aurrekontuetan jasotako inbertsioak, osorik edo zati bat, finantzatzea izango da.
3.- Hitzartatuko mailegua itzultzeko bermetan, Aurrekontuetako diru-sarreren printzipalaz gain, egungo eta etorkizuneko ondasun eta eskubide guztien zati orokor eta subsidiarioekin batera, ondoko hauek ematen dira:
Lezoko Udalaren hartzekodun bezela, aipatu maileguagatik, horren interes, komisio, gastu eta horri zor zaion beste guztiagatik, bereziki afektatzen eta zergatzen dira Udal Finantzaketarako Foru Fondoa (Zerga Kontzertatuak) sortzen dituzten diru-sarrerak.
BI. Aitor Sarasola Salaberriari, Korporazioko lehendakaria, edo hura ordezkatzen duenari ematea aginpidea interes tipoen gehieneko eta gutxienekoak negoziatzeko eta operazioa formalizatzeko behar diren dokumentu publiko eta pribatu guztiak izenpetu ditzan Korporazioaren izenean.
HIRU Akordio hau, eta horretarako egin den espedientea, jendaurrera aterata egongo da 15 egun, araudiak hala ezartzen baitu.
LAU. Espedientea Gipuzkoako Foru-Diputaziora bidaliko da, aurretiaz lortu behar den baimena eskuratzeko.
3.- PROPOSAMENA, LEZOKO ANTOLAKETARAKO ARAU ORDEZKATZAILEETAKO 1. SISTEMA OROKORRA (ESKOLETAKO EREMUA KENDUTA) ALDATZEKO ESPEDIENTEARI (10. ZKIA.) BEHIN BEHINEKO ONARPENA EMATEA.
Hirigintza Batzordeak urriaren 17 eta 24an egindako bileretan proposatutako diktamena azaldu du alkateak. Diktamenak honela dio hitzez hitz:
"Udalak, 1994ko maiatzaren 16an egin zuen osoko bilkuran, hasierako onespena ematea erabaki zuen Lezoko Arau Ordezkatzaileetako 1. Sistema Orokorreko Alderdi bat Aldatzeari.
Egunkarietan eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean hilabete argitaratu ondoren, alegazio batzuk izan dira aldatze horren gainean. Udaleko teknikariek eta alderdia aldatzeko dokumentua egin zuten teknikariek, egin dituzte beren informeak alegazioei buruz.
Hala, Mikel Sarasua Bergara, Xabier Pikabea Lertxundi eta Joseba Pikabea Lertxundik egindako alegazioei (Zubitxo erreka erabat ez tapatzeari eta aurkeztutako dokumentua osorik aldatzea) ez dagokie aintzakotzat hartzerik. Izan ere, Zubitxo erreka ez du Itsasertzari buruzko Legeak harrapatzen eta ez dago beste aukerarik kiroldegiko bidea eta aparkalekua egiteko.
J.M. Boto Sancho, P. Garbizu Azkue, I. Urrestarazu Azurmendi, J. Varela Pampín eta M. Zabaleta Salaberriak egindako alegazioaren bigarren atalari ere ez dagokio aintzakotzat hartzerik, aparkalekua kiroldegiaren azpian egitearen gainekoari. Izan ere, aparkalekuak ez dio eragiten eskolatik kiroldegira joateko oinezkoentzako bideari eta, inkestak erakusten duenez, badago eskaerarik aski aparkalekua egiteko. Errekaren lehendabiziko zatia ez tapatzeko egin zuten alegazioari, aurreneko atalari, aintzakotzat hartzea dagokio.
Josu Pikabea Lertxundik eta Joseba Pikabea Lertxundik egindako alegazioei ere aintzakotzat hartzea dagokie. Alegaizoak: alde batetik, mintegiari orain dagoen eran eustea, proiektua aldatu eta eskolaren atzeko bidea egokitzea, hau da, aparkalekuak kendu eta automobilak ibiltzea galaraztea (estualdietan-eta ibiltzea libre izango batude ere); eta, bestetik, zuhaitzak birlandatzea, beste espezie batzuk landatzea, lur-begetalaren sakonera, e.a.; eta, azkenik, aieka berdeak garbiago mugatu eta urbanizatutakoetatik gehiago bereiztea.
Idazkariak ere, Antolaketa, Ihardunbide eta Errejimen Juridikoari buruzko Araudiko 173. artikuluak ezartzen duenari jarraiki, bere informea egin zuen.
Hala, Lurzoruaren Legeari buruzko Testu Batetaratuko 114.2 artikulua eta Planeamendurako Araudiko 130 eta 131. artikuluak begiratu ondoren, Hirigintza Batzordeak, aho batez, osoko bilkurak behean datorren erabakia hartzeko proposatzea erabaki du.
BAT. Behin-behingoz onartzea 1. Sistema Orokorreko Arau Ordezkatzaileetako Alderdi bat Aldatzea, Miguel Mª Lasa eta Eduardo Satostegi arkitektuek egina. Josu Pikabea Lertxundik, Joseba Pikabea Lertxundik eta J.M. Boto Sancho, P. Garbizu Azkue, I. Urrestarazu Azurmendi, J. Varela Pampín eta M. Zabaleta Salaberriak egindako alegazioak aintzakotzat hartzea: lehenengo apartatua azkeneko hauen alegazioarena, osorik bigarrengoaren alegazioa eta zati bat aurrenekoarena -lehen azaldu bezala-. Alegazioak, beraz, aldaketan sartuta gelditzen dira.
BI. Mikel Sarasu Bergara, Xabier Pikabea Lertxundi, Joseba Pikabea Lertxundi, J.M. Boto Sancho, P. Garbizu Azkue, I. Urrestarazu Azurmendi, J. Varela Pampín eta M. Zabaleta Salaberriak egindako alegazioen atal batzuk, aintzakotzat hartutakoak ez besteak, ez hartzea aintzakotzat.
HIRU. Espedientea Gipuzkoako Furu Aldundira bidali eta behin-betiko onartzea eskatzea. Onartzea, zuzenketa hauek egin eta gero, edozein moduz ere:
1.- Zubitxo errekaren bidea berreskuratzea, orain S.G. 1ean agerian dagoen tokitik hasi eta BAT, BI, HIRU etxeetako bihurgunera bitartean.
2.- Lehendabiziko puntuarekin bat datorrenez, zonifikazio azalera ere aldatzea, aieka berdeak eta urbanizatuak ondo bereizita.
3.- S.G. 1ean gelditzen den gainerako erreka zatia kanalizatzea jasotzea behintzat."
Erabaki proposamenaren hirugarren puntuari, espedientean egin beharreko zuzenketak jasotzen dituena, laugarren zuzenketa bat gehitu behar zaiola dio alkateak. Inguruan den hazitokia mantentzea erabaki denez hazitokia eta eskola zaharraren arteko bidea estuagoa izango dela.
Bileran diren zazpi zinegotziek, A. Sarasola, K. Legorburu, G. Arrillaga, J. M. Pontesta, M. Mitxelena, J.L. Aguirretxe (Herri Batasunakoak) eta J.A. Dozagarat (independientea), hau da, Korporazioaren legezko kopuruaren gehiengo osoak, alde botatu duelarik, ondorengo erabakia hartu da:
BAT. Behin-behingoz onartzea 1. Sistema Orokorreko Arau Ordezkatzaileetako Alderdi bat Aldatzea, Miguel Mª Lasa Olarrak eta Eduardo Satostegi Munduatek egina. Josu Pikabea Lertxundik, Joseba Pikabea Lertxundik eta J.M. Boto Sancho, P. Garbizu Azkue, I. Urrestarazu Azurmendi, J. Varela Pampín eta M. Zabaleta Salaberriak egindako alegazioak aintzakotzat hartzea: lehendabiziko apartatua azkeneko hauen alegazioarena, osorik bigarrengoaren alegazioa eta zati bat aurrenekoarena -lehen azaldu dugun moduan-. Alegazio hauek, beraz, aldaketan sartuta gelditzen dira.
BI. Mikel Sarasu Bergara, Xabier Pikabea Lertxundi, Joseba Pikabea Lertxundi, J.M. Boto Sancho, P. Garbizu Azkue, I. Urrestarazu Azurmendi, J. Varela Pampín eta M. Zabaleta Salaberriak egindako alegazioen atal batzuk, aintzakotzat hartutakoak ez besteak, ez hartzea aintzakotzat.
HIRU Espedientea Gipuzkoako Furu Aldundira bidali eta behin-betiko onartzea eskatzea. Onartzea, zuzenketa hauek egin eta gero, edozein moduz ere:
1.- Zubitxo errekaren bidea berreskuratzea, orain S.G. 1ean agerian dagoen tokitik hasi eta BAT, BI, HIRU etxeetako bihurgunera bitartean.
2.- Lehendabiziko puntuarekin bat datorrenez, zonifikazio azalera ere aldatzea, aieka berdeak eta urbanizatuak ondo bereizita.
3.- S.G. 1ean gelditzen den gainerako erreka zatia kanalizatzea jasotzea behintzat.
4.- Inguruan den hazitokia mantentzea erabakitzen denez hazitokia eta eskola zaharraren arteko bidea estuagoa izango da.
4.- PROPOSAMENA, LEZOKO TRAFIKO LEGEHAUSTEENGATIKO ZEHAPENAK, MOTORDUN IBILGAILUEN ZIRKULAZIOA ETA BIDE SEGURTASUNA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA OROKORRAREN HASIERAKO ONARPENA.
M. Mitxelenak, Barne Batzordeko lehendakariak, ordenantza hau prozesu luze baten ondorio dela dio; maiatza aldean Barne Batzordean, beste batzuekin batera, aurkeztu ondoren, gutxienik beste bi Barne Batzordetan ikusia baitago.
Ordenantza beharra aipatu du, gero eta ibilgailu gehiago dagoenez Udaltzaingoak egunero izaten dituen trafiko arazoei konponbidea emateko tresna beharra alegia.
Korporazioa osatzen duten gainontzeko alderdi politikoek iradokizunik aurkeztu ez dutenez eta ez batzordeetara eta ezta osoko bilkura honetara ere azaldu ez direnez, batzordeak diktaminatutakoa bere horretan onartzea proposatu du M. Mitxelenak.
Proposamena aztertuta, Osoko Bilkuran diren zazpi zinegotziek, A. Sarasola, K. Legorburu, G. Arrillaga, J.M. Pontesta, M. Mitxelena, J.L. Aguirretxe (Herri Batasunakoak) eta J.A. Dozagarat (independientea), alde botatu dutelarik, ondorengo erabakia hartu da:
BAT. Hasierako onespena ematea Lezoko trafiko legehausteengatiko zehapenak, motordun ibilgailuen zirkulazioa eta bide segurtasuna arautzen dituen ordenantza orokorrari.
BI. Jendeaurrean edukitzea hogeita hamar egun, nahi duenak erreklamazioak eta oharrak egiteko. Inork ere ez badu erreklamaziorik egiten, ordea, behin-betiko onartutzat hartuko da.
Alkateak dio bai ordenantza honetan eta bai ondoren tratatuko diren beste bietan euskarazko testua egokitzen ari direla, ulergarriagoa izan dadin. Ondorioz, gaur hasierako onarpena ematen zaion euskarazko ordenantza aldatu egingo da itxuran edukiak ikutu gabe.
5.- PROPOSAMENA, IBILGAILUAK IBILGETU ETA BIDE PUBLIKOTIK KENTZEA ARAUTZEN DUEN ZIRKULAZIO ORDENANTZARI HASIERAKO ONARPENA EMATEA.
Aurreko gaiari buruz esandakoak esan ditu berriz M. Mitxelenak, hau da, prozedura luzea eman duten ordenantzak direla, beste talde politikoek inolako iradokizunik ez dutela aurkeztu, e.a.. Hori esan ondoren barne batzordearen diktamena onartzea proposatu dio osoko bilkurari.
Proposamena aztertu ondoren, udal osoko bilkuran diren zazpi zinegotziek, A. Sarasola, K. Legorburu, G. Arrillaga, J.M. Pontesta, M. Mitxelena, J.L. Aguirretxe (Herri Batasunakoak) eta J.A. Dozagarat (independientea), alde botatu dutelarik, ondorengo erabakia hartu da:
BAT. Hasierako onespena ematea ibilgailuak ibilgetu eta bide publikotik kentzea arautzen duen zirkulazio ordenantzari.
BI. Jendeaurrean edukitzea hogeita hamar egun, nahi duenak erreklamazioak eta oharrak egiteko. Inork ere ez badu erreklamaziorik egiten, ordea, behin-betiko onartutzat hartuko da.
6.- PROPOSAMENA, GIPUZKOAKO TRAFIKO BURUAK EMANDAKO MATRIKULA PLAKARIK EZ DARAMATEN IBILGAILU ZIKLOMOTOREEI BURUZKO UDAL ORDENANTZARI HASIERAKO ONARPENA EMATEA.
M. Mitxelenak esan du segurtasun neurri bezala komenigarria dela, trafikoko matrikula ez daramatenez, ziklomotoreei identifikazio plaka ipintzea. Onartu du zerbait atzeratu direla ordenantzaren prestaketan eta inguruko herrietan onartua egoteak zenbait arazo ekarri dizkiela matrikularik gabeko Lezoko ziklomotore jabeei beste herri horietan zehar ibili direnean.
Barne Batzordeak proposatu bezala, osoko bilkuran diren zazpi zinegotziek, A. Sarasola, K. Legorburu, G. Arrillaga, J.M. Pontesta, M. Mitxelena, J.L. Aguirretxe (Herri Batasunakoak) eta J.A. Dozagarat (independientea), alde botatu dutelarik ondorengo erabakia hartu da:
BAT. Hasierako onespena ematea Gipuzkoako Trafiko Burutzak emandako matrikula plakarik ez daramaten ibilgailu ziklomotoreei buruzko udal ordenantzari.
BI. Jendeaurrean edukitzea hogeita hamar egun, nahi duenak erreklamazioak eta oharrak egiteko. Inork ere ez badu erreklamaziorik egiten, ordea, behin-betiko onartutzat hartuko da.
7.- PROPOSAMENA, 1995KO UDAL ORDENANTZA FISKALEI HASIERAKO ONARPENA EMATEA.
Alkateak azaldu du nola Hazienda Batzordean urriaren 20an aurkeztu eta 27an diktaminatu egin ziren 1995. urterako
proposatzen diren udal ordenantza fiskalak.
Osoko Bilkuraren deildiarekin zinegotziei bidalitako diktamenean aurkitu dituen hiru akats zuzendu ditu alkateak:
- Lehena: c) tarifa barruan dauden "barra eta taberna" negozioak b) tarifa barruan sartu behar direla dio.
- Bigarrena: eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan Babes Ofizialeko Etxebizitza eraikitzeagatik honako hau esan behar du:
" Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzea, aldibaterako kalifikazioa egikeran indarrean dagoen modulo ponderatu ezarrigarria 0,9tik 1,1ra arteko koefizienteekin, berauek barne direla, biderkatzearen emaitza izanik goitik jota berauen prezioa .................................... % 2a
Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzea, aldibaterako kalifikazioa egikeran indarrean dagoen modulo ponderatu ezarrigarria 1,2tik 1,4ra arteko koefizienteekin, berauek barne direla, biderkatzearen emaitza izanik goitik jota berauen prezioa .................................... % 3a"
- hirugarrena: udal jabari publikoaren okupazioaren gaineko prezio publikoen ordenantzaren d) epigrafearen bigarren tarifan "Goiko Plaza" esan ordez "Urdaburu Plaza" esan behar du.
Alkateak dio proposatzen den aldaketarako kontsumorakoen prezio-indizearen (IPC) igoera, %5 inguru, hartu dela irizpide bezala, ez delako herritarren gaineko presio fiskala handiagotu nahi. Hala ere, irizpide hori, uraren kontsumo industrialaren gaineko tasaren igoerarekin hausten da. Proposatutako igoera %10a izatearen arrazoia da, Añarbek, saneamendu gastuak direla eta, % 30a igo duela eta hori berdintzeko ez da nahi etxeko ur-kontsumoaren gainekoa gehiegi igo.
Alkateak aipatu du, era berean, iharduera ekonomikoaren gaineko zergan poligono industrialetarako 1,3 indize zuzentzailea aplikatuko dela.
Hazienda Batzordearen diktamena ikusirik, alkateak proposatutako zuzenketak barne, osoko bilkuran diren zazpi zinegotziek, A. Sarasola, K. Legorburu, G. Arrillaga, J.M. Pontesta, M. Mitxelena, J.L. Aguirretxe (Herri Batasunakoak) eta J.A. Dozagarat (independientea), hau da, Korporazioaren legezko kopuruaren gehiengo osoak, alde botatu duelarik, ondorengo erabakia hartu da:
BAT. Honekin batera doazen (I Eranskina) zerga, tasa eta prezio publikoak arautzeko ordenantzaei eta haien eranskinei egindako aldaketei hasierako onespena ematea, eta aldaketa 1995ko urtarrilaren 1etik aurrera sartzea indarrean.
BI. Aldaketak hogeita hamar lanegunez jendaurrean izatea, nahi duenari erreklamazioak edo sujerentziak egiteko audientzia emateko. Erreklamazio edo sujerentzia horien gainean udalbatzak izango du erabakia. Hogeita hamar egun horiek inork erreklamazio edo alegaziorik egin gabe pasatuz gero, zerga, tasa eta prezio publikoak aldatzeko ordenantzei eta haien eranskinei buruzko erabakia behin betikoa izango da, beste erabakirik hartu beharrik gabe.
8.- PROPOSAMENA, IHARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGAREN KUDEAKETA FORU ALDUNDIAREN ESKUETAN UZTEKO HITZARMENA ONARTZEA.
Ekonomi Ihardueren gaineko Zergaren Testu Bateratua onartzen duen apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Araugilearen Lehenengo Xedapen Iragankorrak xedatzen du 1992ko urtarrilaren 1etik aurrera eskatu behar dela zerga.
Apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Araugilearen 15. artikuluak, iharduera burutzen den udalerriko Udalari ematen dizkio Ekonomi Ihardueren gaineko Zergaren kudeaketa, likidazio, ikuskatzailetza eta zergabilketarako eskumenak, borondatezko epealdian nahiz premiamenduzko bidean. Dena den, aipatu Foru Dekretu Araugilearen Bigarren Xedapen Gehigarriak aukera ematen die Udalei eskumena horiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku uzteko.
Ekonomi Ihardueren gaineko Zergan Udalari dagozkion eskumenak kudeatzeak, Udalaren esku ez dauden bitarteko tekniko batzuk eduki beharra ekarriko luke, edota udalaren esku egonda ere, neurrigabeko kostua zergaren kudeaketan; horregatik, Hazienda Batzordeak urriaren 27an egindako proposamenari jarraituz, osoko bilkuran diren zazpi zinegotziek, A. Sarasola, K. Legorburu, G. Arrillaga, J.M. Pontesta, M. Mitxelena, J.L. Agirretxe (Herri Batasunakoak) eta J.A. Dozagarat (independientea), alde botatu dutelarik, hau erabaki da,
BAT. Ekonomi Ihardueren gaineko Zergaren Testu Bateratua onartzen duen apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Araugileak iharduera burutzen den udalerriko Udalari Zergaren kudeaketa, likidazio, ikuskatzailetza eta zergabilketarako ematen dizkion eskumenak, erabaki honi erasten zaion hitzarmenean xedatzen denaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku uztea, eta Udaleko alkate-lehendakariari hitzarmena sinatzeko ahalmena ematea.
BI. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Departamentuari, egiaztagiri bidez, Erabakiaren berri ematea eta Udaleko alkate-lehendakariak sinaturiko hitzarmena, era bikoiztuan, bidaltzea.
9.- PROPOSAMENA, ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGAREN KUDEAKETA FORU ALDUNDIAREN ESKUETAN UZTEKO HITZARMENA ONARTZEA.
Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araueko Lehenengo Xedapen Iragankorrak xedatzen du 1990eko urtarrilaren 1etik aurrera eskatu behar zerga.
Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araueko 19. artikuluak zergapetutako ondasunak kokatzen diren udalerriko Udalari ematen dizkio kudeaketa, likidazio, ikuskatzailetza eta zergabilketarako eskumenak ematen dizkio, borondatezko epealdian nahiz premiamenduzko bidean. Dena den, aipatu Foru Arauaren Bigarren Zedapen Gehigarriak aukera ematen die Udalei eskumen horiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku uzteko.
Ondasun Higiezinen gaineko Zergan Udalari dagozkion eskumenak kudeatzeak, Udalaren esku ez dauden bitarteko tekniko batzuk eduki beharra ekarriko luke, edota udalaren esku egonda ere, neurrigabeko kostua zergaren kudeaketan; horregatik, Hazienda Batzordeak urriaren 27 eginiko proposamenari jarraituz, osoko bilkuran diren zazpi zinegotziek, A. Sarasola, K. Legorburu, G. Arrillaga, J.M. Pontesta, M. Mitxelena, J.L. Agirretxe (Herri Batasunakoak) eta J.A. Dozagarat (independientea), alde botatu dutelarik, hau erabaki da:
BAT. Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak zergapetutako ondasunak kokatzen diren udalerriko Udalari Zergaren kudeaketa, likidazio, ikuskatzailetza eta zergabilketarako ematen dizkion eskumenak, erabaki honi erasten zaion hitzarmenean zedatzen denaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku uztea, eta Udaleko alkatelendakariari hitzarmena sinatzeko ahalmena ematea.
BI. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Departamentuari, egiaztagiri bidez, Erabakiaren berri ematea eta Udaleko alkate-lehendakariak sinaturiko hitzarmena, era bikoiztuan, bidaltzea.
10.- GALDERAK ETA ESKAERAK.
1.- Alkateak, udal aurrekontuen kapituluz-kapituluko exekuzioaren egoerari buruzko informazioa eman du, Udalen Aurrekontuei buruzko 4/1991 Foru Arauaren 64. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Informazio hori zinegotzi guztien eskura udal idazkaritza eta kontuhartzailetzan egongo dela dio.
2.- M. Mitxelenak, P. Garbizuk aurreko osoko bilkura batean Sasfal zela eta Udalak eratzekoa zuen fondoari buruz egin zuen galderari erantzun nahi dio, nahiz eta P. Garbizu bilkura honetan ez egon. 1994rako lan hitzarmena sinatu zenean udalak fondoa eratzeko konpromezua hartu zuen, baldin eta Gizarte Segurantzari Sasfali baino gutxiago ordaintzen bazitzaion. Kontuhartzaileak emandako datuen arabera, hori ez da horrela gertatzen ari, beraz udalak ez du fondorik eratu behar. Dena den, kontuhartzailetzan dauden datuak ikustera gonbidatu du P. Garbizu.
Aktaren bukaera.
Iluntzeko zortziak hamar gutxitan, aztertu beharreko gaiak aztertu ondoren, alkate-lehendakariak saioa bukatutzat eman du. Nik, idazkari naizen aldetik, akta hau jaso, nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna, eta sendetsi egiten dut.
I ERANSKINA.
HAZIENDA BATZORDEAREN DIKTAMENA
27-10-94
EXPEDIENTEA: Tasak, zergak eta prezio publikoak aldatzeko Alkatearen proposamena.
Udal batzarrari akordio hau hartzea eskatzen zaio:
TASAK ALDATZEKO ALKATETZAREN PROPOSAMENA.
1) Udal Kanposantuaren Tasaren arautzilea.
5. Artikulua.- Zerga-kuotak.
b) Hilobiak itxi eta/edo hilarriak ipintzea.... 8.000
2) Establezimenduren irekidura-lizentziaren gaineko tasa.
5. Artikulua.- Tributu-kuota.
a) Edari, olio eta pentsu biltegiek ............. 52.785
b) Artile, mertzeri, tintoreriak ................ 26.390
c) Boutique, arropa prestatuen salmenta ......... 52.785
d) Zapateriak, drogeriak, jostailu-dendak ....... 52.785
e) Liburu-dendak, aldizkari eta errebistak ...... 32.995
f) Oinetako-konponketa .......................... 13.205
g) Luxuzko erabilpenetarako artikuluen salmenta
(kirola, opari-artikuluak, perfumeria,
fotografiak eta bideo-klubak) ................ 52.785
h) Etxebizitza egokitzeko artikuluen salmenta
(elektrizitate, elektrotresnak, ferreteria,
brikolaia, altzariak, paper pintatuak eta
saneamendua) ................................. 52.785
i) Ileapaindegiak, apainduria-saloiak ........... 52.785
j) Klase guztitako agentziak, gestoriak, bulego
administratiboak, teknikoak edo negozioak .... 98.985
k) Arraultze, fruitu, janari eta dieta-
produkturen eta kafe dasteketa eta
salmenta dendak .............................. 52.785
l) Pasteleriak eta txokolateriak ............... 52.785
m) Harategiak eta arrandegiak .................. 52.785
n) Okindegiak .................................. 52.785
ñ) Supermerkatuak .............................. 98.985
o) Hotelak ..................................... 131.990
p) Ostatuak eta pentsioak ...................... 52.785
q) Jatetxeak ................................... 98.985
r) Taberna, kafetegi, sagardotegi, erretegi eta
garajeak ..................................... 79.200
s) Gasolindegiak ............................... 395.935
t) Banku eta aurrezki-kutxa establezimenduak ... 395.935
u) Zine eta antzokiak .......................... 131.990
v) Festa-aretoak eta bingoak ................... 263.975
w) Klinikak eta ospitaleak ..................... 98.985
x) Farmaziak eta estankoak ..................... 98.985
y) Erloju eta bitxi dendak ..................... 98.985
z) Iharduera industrialak azaleraren arauera:
- 300 m/2 arte, bera barne .................. 79.200
- 300 m/2 - 600 m/2 bitartekoak ............. 158.810
- 600 m/2 - 1.200 m/2 bitartekoak ........... 317.625
- 1.200 m/2 baino gehiagokoak ............... 476.435
ab) Beste zenbait establezimenduk ............... 66.000
3) Zaborra bilketa zerbitzua ematearen gaineko tasa.
8. Artikulua.-
a) Etxebizitza eta egoitzatako zaborrabiltze
zerbitzuarengatik 3.765
b) Orohar merkatal establezimenduetako
zaborra biltzearen zerbitzuagatik
(barrak eta tabernak barne) 6.665
c) Hotelak, pentsioak, jatetxeak, kafetegiak,
dantzatoikiak, auzerbitzuak, kontsumo
kooperatibak eta ekonomatuak, ardo edo
fruituen handizkako biltegiak, 14.700
d) Hiru langiletarainoko industria eta
lantegietako zaborrabilketaren zerbitzua 10.420
e) Hiru langile baino gehiagoko industria
eta lantegietako zaborrabilketa zerbitzua 20.790
Bonifikazioa:
Zerbitzu murriztuetan tarifaren %70 aplikatuko da.
4) Ur horniduraren udal zerbitzua ematearen gaineko tasa.
TARIFAK
5. Artikulua.- Tasaren ordainerazpena ondorengo tarifa honetara egokituko da:
a) Etxeko erabilpenak eta komertzioak (seihilabeteroko tasa):
- Gutxienekoa 60 m/3 26 pta/m3
- 60-100 m/3 bitartean 37 pta/m3
- 100 m/3 baino gehiago 58 pta/m3
b) Erabilpen industrialak, tabernak eta arranderiak (seihilabeteroko tasa):
- 0-60 m/3 bitartean 38 pta/m3
- 60-150 m/3 bitartean 60/pta/m3
- 150 m/3 baino gehiago 99/pta/m3
c) Udal sarearekin loturaren gaineko
eskubidea etxe eta komertziorako: 7.035
d) Udal sarearekin lotuararen gaineko
eskubidea industriak, tabernak eta
arranderientzat: 11.550
5) Lizentzia Urbanistikoen gaineko tasa.
5. Artikulua. Zerga-Kuota.
a) Aurrekontua <= 5.000.000,-pezta ............ 3.990
b) Aurrekontua > 5.000.000,-pezta ............. 39.585
- IGOKA espedienteak tramitatzeagatik 100 pezta/m2.
- Lehen erabilera baimena: obra zergaren kuotaren %5a.
Babes ofizialeko etxebizitzetan %50aren bonifikazioa.
- Partikularren ekimenez tramitatzen diren plan urbanistikoen prentza eta aldizkari ofizialetako iragarkien kostea bere gain izango da.
- Babes ofizialeko Etxebizitzen lizentzi tasak %50ean bonifikatzen dira.
Beste zenbait Tasa.
a) Interesatuak bere aldetik eskaturikemango
den zerbitzu ziurtapen bakoitzarengatik 2.655
b) Terrenoaren izakerari buruz edo
eraikuntza ondorioetarako kontsultaz
emango den txosten bakoitzarengatik 6.615
c) Interesatuak eskaturikdokumentu
urbanistikoak tramitatzea:
- Arau subsidiarioen aldakuntza 263.975
- Plan bereziak 131.985
- Plan Partzialak 131.985
- Zehazpen Estudioak 66.000
- Urbanizazio proiektuak 131.985
- Iharduketa programak 131.985
- Birsailkatze edo kooperazio
proiektuak 105.600
- Kompentsazio proiektuak 105.600
- Desjabetze proiektuak 105.600
- Beste 66.000
- Fax, E.A.E.n barruan, folio bakoitzeko 105
- Folio bakoitzeko fotokopiak:
DINA 4 26
DINA 3 52
- Planoen fotokopiak, horri bakoitzeko 130
- Segregazioko administrari baimena eta besteak 2.625
6) Autotaxien eta gainerako akura-ibilgailuen lizentziaren gaineko tasa.
4. Artikulua.- Zerga-kuota.
1. Zerga-kuota, zerbitzuaren edo ihardueraren izakeraren arauera seinalaturiko kopuru finko batez erabakiko da, ondorengo tarifa honi jarraiki:
a) Autotaxien lizentziak ............... 164.990
b) Auto-turismoen lizentziak ........... 164.990
c) Zerbitzu bereziren lizentziak ....... 164.990
- Plaza-bereizkuntzarik gabe eman eta
indarrean dauden lizentzien transmisioa 296.980
- Plaza-bereizkuntzarik gabe, iada
emandako lizentzia batek babesturiko
ibilgailu baten aldakuntza ............. 10.563
- Ibilgailuen urteroko berrikuspen
arrunta edo partek eskaturiko apartekoa 4.290
- Gidatzeko baimenak ematea 4.290
PREZIO PUBLIKOAK ALDATZEKO ALKATETZAREN PROPOSAMENA
1) Udal Jabari Publikoaren Okupazioaren gaineko Prezio Publikoa.
ERANSKINA
A epigrafea: itxiturak, zurkaitzak, merkantziak, eraikuntza-materialeak, zatarriak.
1. Industriako edo merkataritzako materiale
edo produktuak, m/2 edo zatiki bakoitzeko ....... 400
2. Eraikuntza-materialeak, m/2 edo zatiki eta
egun bakoitzeko ................................. 84
3. Kontainerrak, unitate eta egun bakoitzeko .... 550
4. Bide publikoan oin hartutako aldamio finkotan
ipinitako esi edo itxiturak, m/2 edo zatiki eta
hilabete edo zatiki bakoitzeko .................. 330
5. Itxiturarik gabeko aldamio dilingoak, m/2 edo
zatiki eta hilabete edo zatiki bakoitzeko ....... 205
B Epigrafea: Finka barnera espaloian zehar ibilgailuen sarrera, eta bide publikoan hauen aparkamendurako erreserba:
1. Lokaletara sarrera independientea,
bide publikoaren erreserba.eskubidearekin,
3 metrotako modulo bakoitzeko (urteko) 8.925
2. Moduloaz gain metro lineal edo
zatiki bakoitzeko 1.495
3. Espaloian zehar ibilgailuen sarrera,
ibilgailu bakoitzeko 2.550
C Epigrafea: Eskaparateak, beirategiak, laginteriak, atalaurre-apainduriak, eskaparateen itxiturak eta instalazio osagarriak edo haien ordezkatzaileak.
1. m/2 edo zatiki bakoitzeko eta urteko ......... 365
D Epigrafea: ferietako eta herriko jaietako postuak, kaleko industriak eta kalez-kalekoak.
Lehen Tarifa.- Feriak.
1. Helburu komertzial edo industrialetara xedaturiko lurren okupaziorako lizentziak, m/2 edo zatiki bakoitzeko eta (eguneko) .... 2.- Tonbola, zozketa, salmenta laster eta antzekotara xedaturikolurren okupaziorako lizentziak, m/2 edo zatiki bakoitzeko eta hileko ..................................... 3.- Zabu, aparatu hegalari, zalgurditxo, zaldi-maldiko, autotxoke, eta orohar edozein moldetako mugimendu-aparatutarako xedaturiko lurren okupaziorako lizentziak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko eta eguneko ........... 4.- Ikuskizunetara xedaturiko lurren okupaziorako lizentziak, m/2 edo zatiki bakoitzeko eta eguneko ...................... 5.- Otamen, hamburgesa, txokolate, freskagarri, edari... salmentarako kamioiez edo ibilgailuz lurrak okupatzeko lizentziak, m/2 edo zatiki bakoitzeko eta eguneko ....... 6.- Zirkuak instalatzeko xedaturiko lurren okupaziorako lizentziak, m/2 edo zatiki bakoitzeko eta eguneko ...................... 7.- Jostailu, bisuteria, zeramika eta antzekoren salmentarako etxolak edo postuak jartzera xedaturiko lurren okupaziorako lizentziak, m/2 edo zatiki bakoitzeko eta eguneko ..................................... 8.- Kalez-kale besoka goxokiak, loreak, globoak, makilgoxoak, txutxeriak, helatuak eta antzekoak saltzeko lizentziak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko eta eguneko ... 9.- Aurreko epigrafeetan espezifikatu gabeko artikuluren erakusketa edo salmentara xedaturiko lurren okupaziorako lizentziak, m/2 edo zatiki bakoitzeko eta eguneko ....... |
|
665 2.650 2.650 68 1.190 26 765 470 660 |
Bigarren Tarifa.- Urdaburu Plazako eta Tomas Garbizuko merkatu txikiak.
Urteko kuota
- 9 metrotako modulo handia 44.495
- 6 metrotako modulo normala 29.700
- 3 metrotako modulo txikia 14.860
Hileroko kuota
- 9 metrotako modulo handia 4.460
- 6 metrotako modulo normala 2.965
- 3 metrotako modulo txikia 1.495
E Epigrafea: Zoruan edo espaloietan arroilak edo lubakiak irekitzea edo beste edozein indusketa.
1.- Metro bateko zabalera arteko arroilak edo lubakiak irekitzea, metro lineal edo zatiki bakoitzeko eta hilabete edo zatiki bakoitzeko 2.- Probetxamendua zeharkatuz denean ........ 3.- Probetxamenduak hilabete baino gehiagoko iraupena duenean, metro lineala eta hilabetea edo zatikia ................................. 4.- Baldin eta probetxamenduak Udalak emandako epea gainditzen badu, aurreko kuota horiek beren 400%-ra altxaturik geratuko dira......................................... |
|
147 290 2.780 420% |
F Epigrafea: Jabari publikoko ondasunen lurzoruaren eta lurpearen erabilpen pribatibo eta probetxamendu berezia.
1.- Kableak, hoditeriak, karrilak, banaketa eta erregistro kaxak eta antzeko elementuak, metro lineal edo zatiki eta hilabete edo zatiki bakoitzeko .......................... 2.- Kioskoak, urteko eta m/2 edo zatiki bakoitzeko: - Aralar Kalea ........................ - Goiko Plaza ......................... - Beste Kaleak ........................ - Titularitate aldaketa edo lizentziaren eskualdatzea ........... 3.- Ondasun edo zerbitzuren salmenta automatikorako aparatuak, txanponez eraginak, m/2 edo zatiki eta hilabete edo zatiki bakoitzeko ................................. 4.- Helburu komertziala edo entzekoa duten iragarkiak, hurrengo zenbakian sartutakoak salbu, m/2 edo zatiki eta urte edo zatiki bakoitzeko ................................. 5.- Aurreko zenbakiko iragarkiak euskaraz, m/2 edo zatiki eta urte edo zatiki bakoitzeko 6.- Aurreko zenbakiko iragarkiak elebitan (euskaraz eta gazteleraz), m/2 edo zatiki eta urte edo zatiki bakoitzeko .................. 7.- Mahaiak, aulkiak, zoladurak, loreontziak, goardasolak edo antzeko instalazioak, m/2 edo zatiki eta hileko .......................... |
|
1.310 1.050 735 2.650 131.985 1.785 1.310 920 1.130 130 |
ZERGAK ALDATZEKO ALKATETZAREN PROPOSAMENA
1) Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga.
4. Artikulua.-
6º) Lurzoru eta lurralde antolaketari buruzko legearen textu birmoldatuko 136.1 artikuluak (E.D. ekainaren 26ko 1/1992) aipatzen dituen behin behineko izakeraz egin beharreko obrak
ERANSKINA
TARIFA
Eraikuntza edo obra mota Karga tipoa %
- 100.000,-pezta bainon gutxiagoko aurrekontuak salbuetsia
- Eraikuntza berriak, industriak .............. 4,5
- Babes ofizialeko etxeei kuota bereziak:
" Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzea, aldibaterako kalifikazioa egikeran indarrean dagoen modulo ponderatu ezarrigarria 0,9tik 1,1ra arteko koefizienteekin, berauek barne direla, biderkatzearen emaitza izanik goitik jota berauen prezioa.....................................% 2a
Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzea, aldibaterako kalifikazioa egikeran indarrean dagoen modulo ponderatu ezarrigarria 1,2tik 1,4ra arteko koefizienteekin, berauek barne direla, biderkatzearen emaitza izanik goitik jota berauen prezioa.....................................% 3a"
- Kasko historikoan egiten diren rehabilitazio obreetan %2a aplikatuko da.
2) Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak erabakiteko elementu esentzialak eraentzen dituena.
IBILGAILUEN POTENTZIA ETA MOTA KUOTA/PEZTA
a) Turismoak
8 Hp fiskal baino gutxiago 2.625
8tik 12 Hp fiskal arte 7.085
12tik 16 Hp fiskal arte 14.935
16 Hp fiskal baino gehiago 32.802
b) Autobusak
21 plaza baino gutxiago 17.300
21 plazatatik 50 arte 24.650
50 plaza baino gehiago 30.790
c) Kamioiak
1.000 kg baino gutxiago karga deusgai 8.795
1.000tik 2.999 kg arte karga deusgai 17.300
2.999 baino gehiago 9.999 baino gutxi-
ago kg karga deusgai 24.650
9.999 kg baino gehiago karga deusgai 30.790
d) Traktoreak
16 Hp fiskal baino gutxiago 3.675
16tik 25 Hp fiskal arte 5.775
25 Hp fiskal baino gehiago 17.300
e) Trakzio mekanikodun ibilgailuek garrai-
atutako atoi eta erdiatoiak
1.000 kg baino gutxiago karga deusgai 3.675
1.000tik 2.999 kilo arte karga deusgai 5.775
2.999 kg baino gehiago karga deusgai 17.300
f) Beste zenbait ibilgailu
Ziklomotoreak 920
Motozikletak 125 c.c. arte 920
Motozikletak 125tik 250 c.c. arte 1.575
Motozikletak 250tik 500 c.c. arte 5.544
Motozikletak 500dik 1.000 c.c. arte 11.088
Motozikletak 1.000 c.c. baino gehiago 22.176
3) Ondasun onibarren gaineko Zergaren kuotak erabakitzeko elementu esentzialak eraentzen dituena.
ERANSKINA
a) Hiritar izakerako Ondasun Onibarren gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tipoa, 0,462% da.
b) Landatar izakerako Ondasun Onibarren gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tipoa, 0,60% da.
4) Hiritar izakerako lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga.
ERANSKINA
1. PORTZENTAIEN TAULA
ALDIA URTEKO PORTZENTAIA
A) Urtebetetik 5 urtetara ........ 3,1
B) 10 urterarte .................. 2,8
C) 15 urterarte .................. 2,7
D) 20 urterarte .................. 2,7
UDALEAN IHARDUEERA-EKONOMIKOEI BURUZKO ZERGA ORDAINARAZTEKO AGINPIDE ZENBAIT ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA.
1. ERASKINA
Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefiziente bakarra: 1,3.
2. ERANSKINA
Udalerriko bide publikoen sailkapena.
KATEGORIA INDIZEA
Bakarra 1
Pol. industrialak 1,15
3. ERANSKINA
Ekainaren 26ko 11/1993 Foru Arauaren - Inbertsioari Lagundu eta Iharduera Ekonomikoak Bizkortzeko Presazko Neurri Fiskalei buruzkoa dena- 14. artikuluak ematen duen babesa izan et aldi batean Elkarteei buruzko Zergarik ordaindu beharrik ez duen elkarteak, badau bidea, 1995eko alditik aurrera, %50eko bonifikazioa jasotzeko Iharduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kuotan.
Bonifikazioa, egitekotan ere, kuota aldatu eta gero egin behar da. Eta aldatu, edozein moduz ere, aldatzea badagokio ladatu behar da, Iharduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bateratuko -1/1993 Foru Dekretu Arautzailea, apirlaren 20koa, bide zela onartua- 11. eta 12. artikuluetan adierazitako koefizientea eta egoeraren indizea aplikatuta.
Kuotari bonifikazioa jasotzea egokitzen bazaio, bonifikazioa aplikatu eta gero gelditu den kuotari erantsi behar zaio Foru Errekargoa, Iharduera Ekonomikoen gaineko Testu Bateratuko 8. artikuluak ezartzen duen errekargoa.
Udalaren kuota txikienei bonifikazioa ematea edo es ematea Udalari berari dagokio, hala jartzen baitu uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren, Hazienda Lokalak Arautzen dituenaren, 9. artikuluak.
IBILGAILUAK ERRETIRATZE ETA MUGIEZINTZEA:
A) Ibilgailuak erretiratzeagatik:
1.- Bizikletak ............................. 500,-pezta.
2.- Motozikletak, trizikloak,
motokarroak et molde horretako
gainerako ibilgailuak,
bakoitzarengatik ....................... 1.000,-pezta.
3.- Turismo-automobilak, furgonetak,
kamionetak eta molde horretako
gainerako ibilgailuak, 1.000
kilotara arteko tonelaiadunak,
ibilgailu bakoitzeko .................. 2.000,-pezta.
4.- Kamioiak, traktoreak, atoiak,
kamionetak, furgonetak eta molde
horretako gainerako ibilgailuak,
1.000 kilo baino gehiagoko tonelaiadunak,
ibilgailu bakoitzeko .................. 4.000,-pezta.
5.- Aurreko lau zenbakietan aipatzen diren lanbideak hasi besterik egin ez direnean, ibilgailua erretiratzea gauzatu ez delarik gidariak edo pertzona baimenduak bertaratu eta komeniko neurriak hartu dituelako, 1, 2 eta 3 apartatuetan aipatzen diren kuota tarifatuak %50 murriztuko dira.
6. artikuloko B) apartatua horrela geratzen da:
Erretiratutako ibilgailuen gordailutza eta zaintzarengatik, A) tarifa ibilgailuen gordailutza eta zaintzari dagozkien kuotekin osatuko da baldin eta hura erretiratu zenetik 48 ordu iragan ondoren haren gidariek edo jabeek jaso ez badute.
Kuotak izango dira zerbitzuaren kontratazioak suposatzen duen kantitate berdina.