Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko abuztuaren hirugarrena. Goizeko hamarrak eta laurdenetan hasi du Gobernu Batzordeak ohizko bilera, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza eta Gemma Arrillaga Albisu, zinegotziak, bildu dira.
Karmele Legorburu Irazuk ez du bilerara etortzerik izan.
Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.
1.- Uztailaren 20an egindako bilkurako akta irakurri eta onartzea, hala balegokio.
Aho batez onartu dute 1994ko uztailaren 20an egindako bilerako akta.
2.- Fermin Ibarguren Garmendiak, etxeko fatxada (Antonio Pildain, 6) zaharberritzeko egindako lizentzia eskaera.
Fermin Ibarguren Garmendiak egin zuen eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Alkateak proposaturik, Gobernu Batzordeak ZERA ERABAKI DU:
Etxeko fatxada, bi aldeak, (Antonio Pildain, 6) zaharberritzeko hala nola aldamioak jartzeko lizentzia ematea. Dena dela, baldintza hauek betetzekotan:
- Obrak ahalik eta segurtasun-neurri handienak hartuta egin behar dira, automobilei eta oinezkoei minik ez emateko moduan.
- Aldamioak ere segurtasun-neurri handienak hartuta jarri behar dira.
- Obrak egiteko, nolanahi ere, bi hilabeteko epea du, jakinarazpena jaso eta handik aurrerakoa.
- Lizentzia jasotzeko, berriz, 31.040,- pezta ordaindu behar du.
3. - Jose Espasandinek, kafe dastaleku-gozotegian (Zubitxo, 27) obrak egiteko baimen eskaera.
Jose Espasandinen eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Alkateak proposaturik, Gobernu Batzordeak ZERA ERABAKI DU:
Jose Espasandini lizentzia ematea kafe dastaleku-gozotegia jartzeko (Zubitxo, 27) proiektuko memoriaren eranskinean zehazten dituen aldaketak egiteko. Hala ere bete egin beharko ditu Osakidetzak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Obra Hidrauliko eta Ingurugiroko Departamentuak jarritako neurri-zuzentzaileak.
Obrak amaitu ondoren, ihardueraren irekidura baimena eskatu beharko du, horrekin batera, iharduera ekonomikoen gaineko zergako alta eta obra guztien amaieraren ziurtagiri bisatua, aurkeztu beharko ditu. Azken horretan adierazi beharko da egindako lanek bete egiten dituztela Osakidetzak eta Diputazioak ezarritako neurri-zuzentzaileak.
Lizentzia jasotzeko, berriz, 21.000,- pezta ordaindu behar du.
4. - Juan Sebastian Pinilla Mironesek, taberna-jatetxearen (Zubitxo 17) titularitate aldaketa egiteko eskaera.
Zubitxo taberna-jatetxearen (Zubitxo, 17) titularitatea aldatzeko lizentzia behar zuela eta Juan Sebastian Pinilla Mironesek egin zuen eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Alkateak proposaturik, Gobernu Batzordeak ZERA ERABAKI DU:
Eskabidea egin duenari lizentzia ematea Zubitxo taberna-jatetxearen (Zubitxo, 17) titularitatea aldatzeko.
5. - Jose Mari Arruti Galarzak, Abendaño baserri ondoko partzela batean ur-hartzea egiteko eskaria.
Abendaño baserri ondoko lursailean ur-hartzea egiteko lizentzia behar zuela eta Joxe Mari Arruti Galartzak egin zuen eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, nik, Alkateak proposaturik, Gobernu Batzordeak ZERA ERABAKI DU:
Eskabidea egin duenari lizentzia ematea Abendaño baserri ondoko lursailean ur-hartzea egiteko.
Lizentzia jasotzeko, nolanahi ere, 6.700 pta. ordaindu behar du.
6. - Eskabidea, zaharrentzako egoitzan sartzeko (277 espedientea).
Gizarte Ongizateko Delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak ZERA ERABAKI DU:
3. Adineko egoitzan sartzeko eskaera (277 espedientea) onartzea.
Lezoko Udalak subsidiarioki hartzen du egoitzan sartzeak dakarren gastua ordaintzeko konpromezua. Dena den, eskatzaileak eta senitartekoek diru sarrerak dituztenez, horiek agortu bitartean beraiek egingo dira gastu guztien kargu. Azken konpromezu hau idatziz gauzatu beharko da.
7. - Lorategi ikastaroetan asistentzia emateko lantegi bat zuzenean hartzeko ekonomi eta administrazio alorreko baldintzei buruzko Orria, batetik, eta teknika alorreko baldintzei buruzko Orria, bestetik, onartzea.
Lezoko udalak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak lankidetza-itunea egin zuten Gizarte Garantiako programa bat, lorategi eta baratzako lanik beharrenekoenak ikasteko eskolak, alegia, aurrera ateratzeko. Gobernu Batzordeak, ekainaren 22an egin zuen bileran, goian esandako eskolak emateko tailerra sortzea erabaki zuen.
Ikastaroak, iraileko lehen egunetarako martxan ipini behar direnez, kontratazioa urgentziaz tramitatzea egokia ikusi da.
Guzti horiek horrela, Gobernu Batzordeak, kontuhartzaileak eta idazkariak egindako txostenak ikusi ondoren, eta Gizarte Ongizateko Delegatuak proposatuta, ZERA ERABAKI DU:
LEHENA: Lorategi eta baratza ikastaroetan asistentzia emateko lantegi bat zuzenean hartzeko Ekonomi eta Administrazio alorreko baldintzei buruzko Orria, batetik, eta Teknika alorreko baldintzei buruzko Orria, bestetik, onartzea.
BIGARRENA: Zuzeneko kontratazioa urgentziaz tramitatzea.
HIRUGARRENA: Gai hauetan espezializatuak dauden hiru enpresari lizitazioan parte hartzeko zuzeneko gonbidapena egitea eta egunkarietan lizitazio honen berri ematea.
LAUGARRENA: Proposamenak aurkezteko epea abuztuaren 22ko, eguerdiko ordu batetan (13:00etan) bukatuko da.
8. - Lezoko Udalak, "plastikoa eraldatzeko operadore" ikastaroa emateko, lokala uztearen eta zerbitzu ematearen hitzarmenak onartzeko proposamena.
Lezoko Industrialdeak utzita, udalak duen pabilioi batean (Gaintxurizketa bideko industrialdea, 10. pabilioia) "plastikoa eraldatzeko operadore" ikastaroa emateko, "Teknilan Handling" enpresarekin sinatuko diren hitzarmenak lokala uztearena eta zerbitzu ematearena hain zuzen ere, onartzeko, Gizarte Ongizateko Delegatuak egindako proposamena azterturik.
Kontuhartzaileak egindako txostenean dioena ikusirik eta Idazkariak Batzordean egindako azalpenak kontuan harturik, Gobernu Batzordeak aipatu hitzarmenak onartzea erabaki du, ondoko aldeketekin:
- Lokala uztearen hitzarmenean:
- Hitzarmenaren data, sinatzearen egunekoa izango da, nahiz eta bere eragina ekainaren 2tik izan.
- Bigarren klausulan, iraupenari dagokiona, prorrogagarri izaera ezabatu egiten da. Ondorioz honela geldituko da: "Pabilioia, urte betez utziko da, 1994ko ekainaren 1etik, 1995eko maiatzaren 31ra".
- Zortzigarren klausula, Udal zergen ordainketari dagokiona, honela geratu da: "Argia eta ura, berriz, Udalak ordainduko ditu. Baita ere, enpresak ikastaroak emateagatik ordaintzen duen iharduera ekonomikoen gaineko zerga subentzionatuko du eta ez komertzio ihardueragatik edo beste ihardueragatik ordaintzen dituenak".
- Zerbitzu ematearen hitzarmenean:
- Hitzarmenaren data, sinatzearen egunekoa izango da, nahiz eta bere eragina ekainaren 2tik izan.
- Laugarren klausulan eskola orduak zehaztuko dira. Honela idatziko da: "Eskola-orduetan, goizeko zortziretatik arratsaldeko ordubiak arte (8:00etatik, 14:00etara), eskola emateak eta prestatzeak dakarren...".
- Bostgarren klausulan, euskarazko testuan, makinen alokairua "hilean 600.000 pezta" dela esan ordez, "guztira 600.000 pezta" direla esan behar du.
- Bederatzigarren klausula, lokala uztearen zortzigarren klausula bezala geratuko da idatzita.
- Bigarren eranskinetik hirugarrenera, Udalarenak diren konpresorea, puente grua eta materiala, pasako dira.
Guzti hauek kontuan izanik, Gobernu Batzordeak ZERA ERABAKI DU:
LEHENA: Gizarte Ongizatetik proposaturik, "Teknilan Handling" enpresarekin egin beharreko hitzarmenak goian aipatutako aldaketekin onartzea.
BIGARRENA: Alkatea ahaltzea hitzarmen horiek sinatzeko.
9. - Kontuen onartzea:
- 4. S.0. Kirol ekipamenduaren Plan Berezia egiteagatiko minuta onartzea.
Gobernu Batzordeak, Luciano Paguegi eta beste batzuk 4. S.O.ko Kirol ekipamenduaren Plan Berezia egiteagatik aurkeztutako 669.260 peztako faktura (AD 622) onartu du.
10. - Dirulaguntza batzuk ematea onartzea:
- Gizarte Ongizatetik:
- DYAri: 100.000 pezta. (Ongizateko partidatik).
- Kultura eta Euskara :
- Jaizkibel Azpi auzo elkarteari: 80.306 pezta. (AD 633).
- Ibilaldiari: 30.000 pezta. (AD 632)
- Kilometroak-i: 30.000 pezta. (AD 632)
- Araba Euskaraz-i: 30.000 pezta. (AD 632)
- Nafarroa Oinez-i: 50.000 pezta. (AD 632)
- Herri Urrats-i: 50.000 pezta. (AD 632)
- EKBri: 25.000 pezta. (AD 632)
- Alkatetzarenak:
Deialdian Zabarre Taldea esaten bazen ere, Ekologi Taldearentzat da.
- Ekologi Taldeari : 31.500 pezta.(AD 637)
11. - 107. Alkatearen Dekretua berrestea.
Alkatearen 107. Dekretua, langile batzuk hartzeari buruzkoa, aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak Dekretua berrestea erabaki du.
Hala, bada, 107. Dekretu honen bidez, zera erabaki da:
- Peoi kualifikatuak diren Xabier Fernández Garmendia eta Rafael Núñez Alcantara, uztailaren 28tik abuztuaren 8ra brigadarekin batera lan egiteko kontratatzea.
- Andoni Pikabea Lertxundiren zerbitzuak kontratatzea, abuztu osorako, Jose Manuel Alonso Martinen ordezkapena egiteko, berau euskerazko ikastaro bat egiten ari bait da.
Aho batez premiazko hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:
12. - Zenbait kontratazio egiteko proposamenak.
1. - Zerbitzuen beharrengatik Udaltzain bat.
Lan egutegiaren ondorioz Udaltzaingoan sortzen diren beharrengatik, abuztuaren 8tik 28ra bitartean, Udaltzainen lanpoltsatik Iñake Carrera Sarasola kontratatzea erabaki da.
2. - Peoi ehortzailearen ordezkapena.
Peoi heortzailearen oporrak direla eta, peoien lanpoltsatik, Antonio Pozo Roso, abuztuaren 4tik irailaren 3ra bitarte kontratatzea erabaki da.
3. - Peoi kualifikatuen kontratuen luzapena.
Aiton Bordan pintaketa lanak bukatu arte, peoi kualifikatuak diren Angel Meneses Olarreaga eta Mikel Elizalde Sagardiaren kontratuak abuztuaren 12a bitarte luzatzea erabaki da.
Era berean, peoi kualifikatuak diren Rafael Nuñez Alcantara eta Xabier Fernández Garmendiaren kontratuak hilabete batez luzatzea (irailak 8a arte) erabaki da.
4. - Kulturako administrari laguntzailea.
Udal eta Musika Akademiko bulegotan aritu den Edurne Osa Marin, irailaren batetik aurrera behin-behineko funtzionari izendatzea erabaki da, Udal plantila organikoan aurrikusita dagoen Kulturako Administrari laguntzailearen lanpostua bete arte.
Lanpostua jornada erdikoa da.
Idazkariak, erabakiaren zuzentasuna aztertzeko aukerarik ez duela izan esan du.
Aktaren bukaera.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko hamabietan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.