1994.eko Uztailaren 20ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko uztailaren hogeigarrena. Goizeko hamarretan hasi du Gobernu Batzordeak ohizko bilera, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza eta Karmele Legorburu Irazu, zinegotziak, bildu dira.

    Gemma Arrillaga Albisu ez da bilera hasieran izan.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1.- Uztailaren 6ko bilkurako akta irakurtzea eta onartzea, hala balegokio.

    Aho batez onartu dute 1994ko uztailaren 6an egindako bilerako akta. Nolanahi ere, zuzenketa hauek egin behar dira:

    Bederatzigarren puntuan, "Antza-k ekarritako kontua (727.180 pta.) onartzea, "Lezo 12" inprimatzearena" dioen tokian, "Antza-k ekarritako kontua (737.180 pta.) onartzea, "Lezo 12" inprimatzearena" esan behar du.

    2.- Ura hartzeko lizentziak:

    1.- Fernando Suberbiola Gaviláni, Zubitxo 37ko lokal baterako.

    Zubitxo 37ko etxebehera, ezkerrekoa, ura eramateko lizentzia behar zuela eta Fernando Suberbiola Gavilánek egin zuen eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak, aho batez eskatutako lizentzia ematea erabaki du.

    Lizentzia jasotzeko, nolanahi ere, 6.700 pta. ordaindu behar ditu.

    2.- Excavaciones Astigarraga, S.L.ri, 103. poligonoko 9 eta 10. lokaletarako.

    103. poligonoko 9 eta 10. lokaletara ura eramateko lizentzia behar zuela eta Excavaciones Astigarraga, S.L.k egin zuen eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak, aho batez eskatutako lizentzia ematea erabaki du.

    Lizentzia jasotzeko, nolanahi ere, 6.700 pta. ordaindu behar du.

    3.- Antonio Etxebeste Zabaletari, Zubitxo 4rako.

    Zubitxo kaleko lokal batera (kristaldegi zaharrera) ura eramateko lizentzia behar zuela eta Antonio Etxebeste Zabaletak egin zuen eskabidea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak, ura lehendik ba duela kontuan harturik, Udal Aparejadoreak instalazioak noiztikan dauden eginak informatu dezan erabaki du, momentuz baimena emateko erabakia mahai gainean utziz.

    3.- Eskabidea, Carmen García de Andoinek egindakoa, Ongi Etorri tabernaren aurreko espaloian mahai eta sila batzuk jartzeko lizentzia eskatzeko.

    Ongi Etorri tabernaren aurreko espaloian mahai eta sila batzuk jartzeko lizentzia behar zuela eta Mª Carmen Garcia de Andoinek egin zuen eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak, aho batez, ekaina, uztaila eta abuztuan espaloian 18 m² okupatuz mahiak eta silak jartzeko baimena ematea erabaki du.

    Lizentzia jasotzeko, nolanahi ere, 56.700 pta. ordaindu behar du.

    Hurrengo puntua aztertzen hastekoak direnean Gemma Arrillaga Albisu etorri da.

    4.- Eskabidea, Bonifacio Garmendia Gaztelumendik egindakoa, 103. poligonoko lursail bat banantzeko lizentzia eskatzeko.

    Bonifacio Garmendia Gaztelumendik 103. poligonotik gora aldera dituen terrenoetatik 2.500 m2ko lursaila banantzeko egin duen eskaera eta Udal arkitektu aholkulariak horren aurka egindako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak, aho batez, eskatutako lizentzia ez ematea erabaki du, 1993ko uztailaren 1ean lursail berean eraikin bat egiteko baimena eman zitzaiolako eta Udal Arau Ordezkatzaileen eta ordenantzen arabera, eraikina jasoko duten lursailek gutxienez 10.000m2koak izan behar dutelako beti ere bere osotasunean mantenduz.

    5.- Proposamena, Musika-Eskolako prezio publikoak jaistea onartzea.

    Udal Osoko Batzarrak ekainaren 8an egindako bileran "Tomas Garbizu" Lezoko Udal Musika-Eskolako eta Kontserbatorioko prezioak aldatzea erabaki zuen, Ordenantza fiskaleko 12. artikulua honela aldatuz: "Urtean urteko bonifikazioak eman edota kuotak txikiagotzeko irizpideak Udaleko Gobernu Batzordeak jarriko ditu, eta baita bonifikazio eta kuotak txikitzeko epeak ere".

    Horretaz gain, ordenantzari honela dion beste artikulu hau erantsi zitzaion: "matrikula kobratzeko kudeaketa epea eta ordaintzeko moduak erabakitzeko irizpideak urtero jarriko ditu Gobernu Batzordeak".

    Aurreko aldaketak jendaurreko erakustaldian daude eta ez dute behin betiko onarpena jasoko epe hori amaitu bitartean.

    Behin betiko onarpen horri lotuta eta Euskara eta Kulturako ordezkariak proposaturik, Musika Akademiako Prezioen erredukzioen arautegia, akta honen I. eranskinean azaltzen dena, onartu da.

    Erredukzioak iraileko ordainketarekin batera aplikatuko dira.

    Era berean matrikula epea irailaren 1etik 16a bitartean zabaltzeko proposamena onartu da, ordainketa bi epetan egiteko aukera izango delarik.

    6.- Eskabidea, zaharrentzako egoitzan sartzeko (277 espedientea).

    Gaia mahai gainean gelditzen da.

    7.- Proposamena, Euskara batzordekoa, 1993-94ko trasmisio kanpaina finantzatzeari buruzkoa.

    Udal aurrekontuetako 1-05-03-227-461-00-13-00 partidaren gain 4.109.520 pezta ordaintzea erabaki da behin gastu partidan jasotako 4.277.520 peztei (AD 549-94) ikasleek ordaindutako 168.000 pezta kendu ondoren.

    8.- Dirulaguntza batzuk ematea onartzea:

    Puntu honetan zera argitu da, euskarazko deialdian (erdarazkoan bai) ez dela ageri Altamira Auzo Elkarteari eman nahi zaion dirulaguntza eta, deialdiaren beste akats batengatik, ez dela ageri Atzegi taldeari eman nahi zaiona. Batzordekide guztiak ados daude zuzenketa horiekin.

    Ondoren, Euskara eta Kulturako ordezkariak proposatuta, ondoko dirulaguntzak onartu dira:

    1.- Allerru futbol taldeari 500.000 pezta (AD -604)

    2.- Allerruko mendi sailari 200.000 pezta (AD- 605)

    3.- Udar C.L.ri 50.000 pezta (AD-606)

    4.- Gazte-Herri gazte taldeari 35.000 pezta (AD-607)

    5.- Gaintxurizketako jai batzordeari 500.000 pezta.

    6.- Altamirako Auzo Elkarteari 500.000 pezta.

    7.- Gizakia Helburuari 150.000 pezta (A 597-94

    8.- Atzegiri 50.000 pezta (A 597-94)

    Gaintxurizketako jai batzordeari eta Altamirako Auzo Elkarteari, jaiak bukatu eta hilabeteko epea eman zaie jaso duten dirulaguntzaren erabilpena justifikatzeko.

    Era berean dirulaguntza jasotzen duten erakunde eta elkarte guzti hauei gogoratzen zaie euskararen erabilpena ziurtatzea nahitanahiezkoa dela Udal diru laguntzak jasotzeko.

    9. - Kontu batzuk onartzea.

    1.- Kiroldegiko aurreproiektua egitearena.

    1-06-00-609-452 00-01-00 gastu partidaren gain Miguel Mª Lasa Olarra arkitektoak aurkeztutako faktura (4.698.176 pezta) onartu da (AD 596-94).

    Hala ere Alkateak argitu du ordaintzen diren lanak aurreko Udal Gobernuak agindutakoak direla eta lanak aurreproiektu fasean uztearen arrazoia lehendik Udalean zegoen proiektu bat berreskuratuz alperrikako gastu gehiagotan ez sartzearena dela esaten du.

    2.- Ur-hornidurarena, Añarbe mankomunitateak ekarritakoa.

    Añarbe mankomunitateak aurkeztutako faktura (1.199.620 pta.) aztertu eta kontuhartzaileak egindako informea begiratu ondoren (ADO 602), Gobernu Batzordeak, aho batez ontzat hartzea erabaki du.

    3.- Iberdrolak egindako lanak.

    Iberdrolak Alhondegira indarra sartzeko egin beharreko lanen faktura (723.227 pezta) aztertu eta kontuhartzaileak egindako informea begiratu ondoren (ADO-609), Gobernu Batzordeak, aho batez ontzat hartzea erabaki du.

    Aho batez premiazko hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:

    10. - Makarrastegi baserri inguruan Esteban Dorronsoro Abarizek betelana egiteko aurkeztutako eskaria.

    Esteban Dorronsoro Abarizek egin duen eskaria aztertu ondoren, eskatutako betelanak egiteko baimenik ez ematea erabaki da, bertan botako diren materiale edo ondakinen izaera kontrolatzea ezinezkoa baita.

    11. - Ipintza baserriko terrenoetan familia bakarreko etxebizitza eraikitzeko Jose Mª Arruti Galarzak aurkeztutako eskaria.

    Jose Mª Arruti Galarzak egindako baimen eskaera ikusirik.

    Udal arkitekto aholkulariak emandako txostena ikusirik.

    Kontuan izanik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza eta Arkitektura Departamentuko arduradunak aurtengo maiatzaren 18an Lurzolu Erregimenari eta Hiri Antolamenduari buruzko legearen testu bategineko 16. artikuluan aurrikusitako baimena ematen diola eskaerari.

    Udal ahalmena den einean, eskatutako Ipintza baserriko terrenoetan familia bakarreko etxebizitza eraikitzeko baimena ematea erabaki da, baldin eta ondorengo baldintza hauek betetzen ba dira:

    1.- Udal Arau Ordezkatzaileen 54. artikuluaren 2. eta 3. ataletan erabili behar diren materialei eta inguruaren tratamenduari buruz aipatzen dena errespetatu beharko da.

    2.- Ur zikinak jasotzeko planoetan aurrikusten den puntu horretan bertan egin beharko da putzu septikoa.

    3.- Eraikina egin behar den 21.116m2ko finka, egingo den eraikuntzari lotuta geratuko da eta hirigintzari dagokionez ezingo da banandu Lurzolu Erregimenari eta Hiri Antolamenduari buruzko legearen Testu Bategineko 258. artikuluak aurrikusten dituen ondorioetarako, Jabetza erregistroan sartzerakoan betekizun hau jaso beharko delarik.

    4.- Indarrean diren Udal Ordenantzen araberako zerga eta tasa ordaindu beharko dira obrak hasi aurretik.

    12. - Udaltzainen lan poltsen zerrenda behin-betiko onartzeko proposamena.

    Udaltzainen lan poltsarako langileak hautatzeko 1994ko otsailaren 10ean egin ziren probak gainditu ondoren osatu zen behin-behineko zerrenda behin-betiko izateko eskatzen ziren agiriak aurkezteko epea bukatu denez, Gobernu Batzordeak, Sarasola, Mitxelena eta Legorbururen aldeko botoekin eta Arrillagaren abstentzioarekin, jarraian ageri den zerrenda behin-betikoa egitea erabaki du:

    LEHENENGOA: Oskar Olaizola

    BIGARRENA: Iñake Karrera

    HIRUGARRENA: Andoni Pikabea

    LAUGARRENA: Jesus Mª Iñarra

    Ondoren aipatzen direnak, erreserban uztea eta lanean hasiko balira hiru hilabeteko epea ematea dokumentazio hori (B-2 gidabaimena) ekartzeko:

    BOSGARRENA: Oscar Amiano

    SEIGARRENA: Asier Irastorza

    13. - Ekainaren 22an egindako Gobernu Batzordean 29. poligonoko lurren banaketa zela eta 21. zb. duen akordioaren zuzenketa.

    Ekainaren 22an egindako Gobernu Batzordean hartutako akordioan ez ziren txosten teknikoak aipatzen zituen bi alderdi jaso. Akordioa zuzendu eta honela jarri behar da:

    1. Lezoko Udalak Errenteriako Udalarekin batera duen lursailak 705 m² ditu. Horietatik 439 m² Lezorenak dira eta 266 m² Errenteriarenak.

    2. 336,20 m2 banatzeko baimena ematea. Metro horiek denak eremu hauetatik ateratakoak dira:

    - Levaduras Danubio: 87,37 m².

    - Villa Sabi: 105,42 m².

    - Villa Pia: 39,6 m².

    - Villa Fermin: 103,81 m².

    14. - Ura kloratzeko dispositiboak erosi eta jartzeko dirulaguntzak.

    Udal Gobernu Batzorde honek erabaki du ura kloratzeko dispositiboak erosi eta jartzeko dirulaguntzak (martxoaren 29ko 33/1994 Foru Dekretua) jasotzeko eskaria egitea eta, era berean, konpromezu hau hartzea: dirulaguntzak jasoz gero, laguntza horiek estaltzen ez duten aurrekontuaren zatia Udalak beregain hartzea.

    Akordio honen berri Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetarako Zuzendaritza Nagusiari emango zaio.

    15. - Larunplast, S.L. enpresari sustengua emateko proposamena.

    "Larunplast, S.L." enpresaren bideragarritasuna frogatu denez gero, eta lanpostu berriak sortu eta oro har herriko inguru ekonomikoa bultzatzeko daukan ahalmena ikusita, Gobernu Batzordeak "Larunplast, S.L." enpresari bere laguntza eta sustengua berbaieztatu nahi dio.

    Aipatutako sustengua zertzeko, Udalak eskaini dizkio "Larunplast S.L." enpresari bere iharduerarako behar dituen egoitzak, baldintza ekonomiko berezietan, Udalak S.P.R.I. eta Gipuzkoako Diputazioarekin batera herrian garatu duen industrialdean, hain zuzen ere 38-59. pabiloian.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko hamabiak hamar gutxietan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna