Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko uztailaren seigarrena. Goizeko hamaikak eta erdietan hasi du Gobernu Batzordeak ohizko bilera, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza, Karmele Legorburu Irazu eta Gemma Arrillaga Albisu, zinegotziak, bildu dira.
Pedro Etxarri Ollokiegik egin du idazkaritza.
1.- 1994ko ekainaren 22an egindako bilkurako akta irakurri eta onartzea, hala balegokio.
Gehiengo osoz onartu dute 1994ko ekainaren 22an egindako bilerako akta; A. Sarasola, K. Legorburu eta M. Mitxelena alde izan dira, eta G. Arrillaga, bilera hartan izan ez zelako, astenitu egin da. Nolanahi ere, zuzenketa hauek egin behar dira:
Seigarren puntuan, "eta, halaber, bi zaintzaileren zerbitzua" dioen tokian, "haurrak zaintzeko bi pertsona ere sartuta daude" esan behar du.
Euskarazko aktako hamaseigarren puntuan, bigarren apartatuan, "6 ordu" jarri beharrean "7 ordu" jarri behar du, eta "7 ordu" jartzen duen tokian "6 ordu".
Euskarazko aktako hemezortzigarren puntuan, berriz, proposamenak dioena jartzea falta da.
Hemezortzigarren puntuko 3. apartatuan ere, "uztailaren 1etik 17ra" jartzen du, eta "uztailaren 1etik 19ra" jarri behar du.
2.- Proposamena, lokala egokitu (Arretxenea, 5) eta botika jartzeko obra lizentzia ematea Inmaculada Laboa Urtxipiari.
Inmaculada Laboa Urtxipiak eraginda bideetan den iharduera-espedientea, Arretxenea kaleko 5.ean botika jartzeari buruzkoa, aztertu eta Udaleko teknikariak egindako informea begiratu ondoren, Udalbatzak, aho batez, behin-betiko obra lizentzia ematea erabaki du Inmaculada Laboa Urtxipiari, esandako lokala egokitu dezan. Nolanahi ere den, Osakidetzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro departamentuak jarritako zuzenketa-neurriak (lizentziarekin batera bidali zaizkio) bete egin behar ditu.
Lanak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu eta ikus-onetsitako ziurtagiria ekarri behar du. Ziurtagiriak, berariaz adierazi behar du Osakidetzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro departamentuak jarritako zuzenketa-neurriak bete dituztela.
Iharduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izana eta proiektuaren beste ale bat ere ekarri egin behar ditu.
3.- Proposamena, Maritxu-Eneko lurretan propanoa gordetzeko depositua egiteko aldeko irizpena ematea (espedientea Dolores Lopetegi Ayestaranek eragin zuen).
Dolores Lopetegi Ayestaranek eraginda bideetan den iharduera-espedientea, propanoa gordetzeko depositua egiteari buruzkoa, aztertu eta Udaleko teknikariak egindako informea begiratu ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:
Aldeko irizpena egitea Dolores Lopetegi Ayestaranek eraginda bideetan den iharduera-espedientearentzat.
Espediente osoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro departamentuari bidaltzea, jarri behar diren zuzenketa-neurriak jarri ditzan.
4.- Eskabidea, Alberto Irasuegi Lopetegik egina, Saizar baserriko lurretan txabola egiteari buruzkoa.
Alberto Irasuegi Lopetegik egin zuen eskabidea, Saizar baserriko lurretan oilaskoak hazteko txabola egiteko lizentzia eskatzeari buruzkoa, aztertu eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabakia beste baterako uztea erabaki du, eskatzaileak proiektu teknikoa ekartzen duenerako.
5.- Euskara batzordearen proposamena, 93-94 ikasturtean euskara ikasten aritu diren herritarrei dirulaguntzak ematea.
Euskara batzordearen proposamena, 93-94 ikasturtean euskara ikasten aritu diren herritarrei dirulaguntzak emateari buruzkoa, aztertu eta kontuhartzailearen informea begiratu ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:
- Dirulaguntzak, Euskara batzordeak jarritako baremoen arabera ematea.
- 93-94 ikasturteko dirulaguntzak uztailean ordaintzea, eta urrian 1994ko udako ikastaroeteakoak.
- Dirulaguntzak eskatzeko azkeneko egunak izendatzea: uztailaren 15a, 93-94 ikasturtekoak eskatzeko; eta urriaren 7a, 94ko udako ikastaroetarako.
- Herrian bandoa eginez eta egunkarietan ere iragarkiak jarriz erabakiaren berri ematea.
6.- Euskara batzordearen proposamena, U.E.U.ra (Udako Euskal Unibertsitatea) joan nahi duten herritarrei dirulaguntzak ematea.
Euskara batzordearen proposamena, U.E.U.ra (Udako Euskal Unibertsitatea) joan nahi duten herritarrei -harik eta Aurrekontuan izendatutako dirua agortzen ez den arte- dirulaguntzak emateari buruzkoa, aztertu eta kontuhartzailearen informea begiratu ondoren, Udalbatzak, aho batez, proposamena onartzea erabaki du.
7.- Euskara batzordearen proposamena, 1993-94 trasmisio-kanpaina ordaintzea.
Erabakikizun gelditu da.
8.- Kontuak eta aurrekontuak.
Emilio Belintxonek Allerru futbol-taldea 1994ko ekainaren 4an Debara eraman eta ekarri egiteagatik aurkeztu zuen kontua (58.300 pta.) aztertu eta kontuhartzaileak egindako informea begiratu ondoren, Udalbatzak, aho batez, ontzat hartzea erabaki du kontua.
Bestetik, Clegas, S.L.k, Auri, S.L.k eta Klegas-ek (Ithurbide, S.R.L.) alondegian aire egokitua jartzeko ekarri zituzten aurrekontuak aztertu eta kontuhartzaileak egindako informea begiratu ondoren, Udalbatzak, aho batez, Klegas-ek (Ithurbide, S.R.L.) ekarritakoa, 2.642.969 pta., onartzea erabaki du.
Aho batez premiazko hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:
9.- Proposamena, kontu eta dirulaguntza batzuk onartzea.
Euskara eta Kultura batzordeko ordezkariak eta Alkateak egindako proposamena, kontu eta dirulaguntza batzuk onartzeari buruzkoa, aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hauek hartu ditu:
- Antza-k ekarritako kontua (727.180 pta.) onartzea, "Lezo 12" aldizkaria inprimatzearena.
- Tiñelu elkarteari 100.000 pta.ko dirulaguntza ematea, uztailean Lezon izango den segalari-proba antolatzeak sortutako gastuak ordaintzen laguntzeko.
- Euskal Fondoari 538.600 pta.ko dirulaguntza ematea, Eniplas lantegiko teknikariek Euskadin egin zuten egonaldiari aurre egiteko.
Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, Kontuhartzailetzak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.
10.- Proposamena, Angel Meneses Olarreaga eta Mikel Elizalde Sargardiarekiko, kualifikaziodun peoiak, kontratuak luzatzea.
Udalaren lantaldean dagoen beharra ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, Angel Meneses Olarreaga eta Mikel Elizalde Sargardiarekiko, kualifikaziodun peoiak, kontratuak luzatzea erabaki du, 1994ko uztailaren 6tik abuztuaren 5era aurrenekoarekikoa eta uztailaren 7tik abuztuaren 6ra bigarrenarekikoa.
Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, Kontuhartzailetzak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.
Aktaren bukaera.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko hamabiak hamar gutxian, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.