1994.eko Otsailaren 16ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko otsailaren hamaseigarrena, goizeko hamarrak. Gobernu Batzordea Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian bildu da, ohizko saioa egiteko. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Karmele Legorburu Irazu, Mikel Mitxelena Iza eta Gemma Arrillaga Albisu, zinegotziak, bildu dira.

    Idazkaritza Miren Bruño Azpirozek egin du, behin-behingo funtzionaria.

    Saioari hasiera eman eta idazkariak legez jarritako gehiengoa badela ikusi ondoren, zerrendako gaiak aztertzen hasi dira.

    1.- 1994ko otsailaren 2an egindako bilkurako akta irakurri eta onartzea, hala balegokio.

    1994ko otsailaren 2an egindako bilkurako akta aho batez onartu dute.

    2.- Proposamena, txerrikia eta izozkiak saltzen aritzeko lokal -Zubitxo, 25- egokitzeko hasitako iharduera-espedientea tramitatzea ontzat hartzeko informea egitea.

    Bonifacio Arzadun Irazustak fruta, txerrikia eta izozkiak saltzen aritzeko lokal bat -Zubitxo, 25- egokitzeko eskatuta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea aztertu eta Udaleko teknikariak egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:

    - Bonifacio Arzadun Irazustak eskatuta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea ontzat hartzearen aldeko informea egitea.

    - Espedientea bukatutakoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidrauliko eta Ingurugiroko Departamentuari bidaltzea behar diren neurri-zuzentzaileak jar ditzan.

    3.- Proposamena, honako obratarako lizentziak emateko:

    a) Lokal bat -Arretxene, 5- botika jartzeko lanetarako lizentzia.

    Inmaculada Laboa Urtxipiak lokal bat -Arretxene, 5- botikatarako egokitzeko eskatuta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea aztertu eta Udaleko teknikariak egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:

    - Esandako tokian eta esandako pertsonak eskatuta, iharduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko espedientea egiten hastea, 1961eko azaroaren 30eko Araudiak eta harrez gerokoek diotenaren arabera.

    - Lokala egokitzeko lanak egiten hasteko behin-behingo lizentzia ematea. Nolanahi ere, Osakidetzak eta Obra Hidrauliko eta Ingurugiroko Departamentuak jarritako neurri-zuzentzaileak betetzekotan eta eskaparatea egurrez egitekotan.

    - Eraikuntza-zerga 59.271 pezeta da.

    b) Lokal bat -Jaizkibel hiribidea, 23- ogia eta gozokiak saltzeko moduan jartzeko lanak egiteko lizentzia.

    Susana Alkain Arévalok lokal bat -Jaizkibel hiribidea, 23- ogia eta gozokiak saltzeko egokitzeko eskatuta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea aztertu eta Udaleko teknikariak egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:

    - Lokala egokitzeko lanak egiten hasteko lizentzia ematea. Nolanahi ere, Osakidetzak eta Obra Hidrauliko eta Ingurugiroko Departamentuak jarritako neurri-zuzentzaileak betetzekotan. Neurrien kopia lizentziarekin batera doa.

    - Lanak butakutakoan, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du.

    - Eraikuntza-zerga 4.542 pezeta da.

    4.- Eskabidea, Susana Alkain Arévalok egina, ogia eta gozokiak saltzeko lokal bat -Jaizkibel hiribidea, 23- irekitzeko behin-behingo lizentzia eman zekion.

    Gai honi buruzko erabakia goiko puntuan hartu zuten. Beraz, aztertukizun gelditu zen.

    5.- Eskabidea, Luciano Abrisketak egina, pabilioi bat -110. poligonoa, P-5 lursaila- zati ttikiagotan banatzeko lizentzia eman zekion.

    Gai hau ere aztertukizun geratu da.

    6.- Proposamena, "Ibi iraunkorra" dioten seinaleak jartzeko eskabideak erabakitzeko:

    a) Jose Azpeitia Leguiñenak (Azguin, S.A.ren izenean), 29. poligona edo Alkoholera zaharrean.

    Jose Azpeitia Leguiñenak "Azguin, S.A."ren izenean 29. poligonoa edo Alkoholera zaharra esaten zaionean "Ibi iraunkorra" dioen seinalea jartzeko lizentzia eskatzeko egin zuen eskabidea aztertu eta Udaleko teknikariak egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:

    - Lizentzia ematea Jose Azpeitia Leguiñenari, "Azguin, S.A."ren izenean, Alkoholera zaharreko terrazako estalpean dagoen aparkalekuko bidean "Ibi iraunkorra" dioen 12. seinalea jar dezan.

    - Lizentzia jasotzeko ....... pezeta ordaindu behar ditu.

    b) Juan Luis Olaizola Huizik, Arretxenea kaleko 1.goan.

    Juan Luis Olaizola Huizik egin zuen eskabidea aztertu eta Udaleko teknikariak egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:

    - Lizentzia ematea Juan Luis Olaizola Huiziri Arretxenea kaleko 1.goan "Ibi iraunkorra" dioten bi seinale (11. zenbakia izango dute) jar ditzan.

    - Lizentzia jasotzeko ....... pezeta ordaindu behar ditu.

    7.- Eskabidea, Jose Azpeitia Leguiñenak egina, Juantene baserriko lurretatik 1350 m2 banantzeko lizentzia eman zekion.

    Jose Azpeitia Leguiñenak Juantene baserriko lurretatik 1350 m2 banantzeko lizentzia eskatzeko egin zuen eskabidea aztertu eta Udaleko teknikariak nahiz Idazkariak egindako informea kontrakoa dela ikusirik, Udalbatzak, aho batez, lizentzia ematea erabaki du, lizentziarekin batera doazen planuen arabera.

    8.- Eskabidea, Dolores Guzmán Muñozek egina, "Uztarri" tabernako -Kale Nagusia, 14- insonorizazioa berriz azter zedin.

    Gai hau ere aztertukizun gelditu da.

    9.- Proposamena, Gizarte Ongizateko Ordezkariak egina, pertsona elbarrien trakzio mekanikozko ibilgailuei zergarik ez jartzeko 94ko epea irekitzeko.

    Gizarte Ongizateko Ordezkariak pertsona elbarrien trakzio mekanikozko ibilgailuei 1994an zergarik ez jartzeko 94ko epea irekitzeko egindako proposamena eta Gizarte Laguntzailearen informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:

    - Udalaren zergarik gabe uztea erabakitzen den egunaz geroztik hilabeteko epea jartzea nahi duenak bere eskabideak egin ditzan.

    Eskabideak Udaletxeko Gizarte Ongizateko bulegoan utzi behar dira, Gizarte Laguntzailearen informean adierazitako agiriekin batera.

    10.- Eskabidea, Angel Mujika Puellesek "Promociones Gorosta, S.A."ren izenean egina, ur zikinaren hoditeria -5. poligonoa, Zubitxo kalea- hobetzeko lanak egiteko lizentzia eman zekion.

    Angel Mujika Puellesek "Promociones Gorosta, S.A."ren izenean ur zikinaren hoditeria -5. poligonoa, Zubitxo kalea- hobetzeko lanak egiteko lizentzia eskatzeko egin zuen eskabidea aztertu eta Udaleko teknikariak egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:

    - Lizentzia ematea Angel Mujika Puellesi, "Promociones Gorosta, S.A.ren izenean, ur zikinaren hoditeria -5. poligonoa, Zubitxo kalea- hobetzeko lanak egin ditzan.

    - Lan horiek 5. poligonoko urbanizazio proiektuak ezarritako eraikuntza-xehetasunen arabera egin behar dituela jakinaraztea.

    - Era berean, planuko 1, 2, 3 eta 4. arketen zatia arketa horietan ur zikinik ez gelditzeko moduan zuzendu behar dituela jakinaraztea.

    11.- Proposamena, Gizarte Ongizateko Ordezkariak egina, Udaleko tasa batzuk gabe uzteko ekonomi-baremoak eguneratu daitezen.

    Gizarte Ongizateko Ordezkariak Udaleko tasa batzuk gabe uzteko ekonomi-baremoak eguneratzeko egindako proposamena aztertu ondoren, Udalbatzak, tasa batzuk arautzen dituzten baremo-ekonomikoak eguneratzea erabaki du: urarena, alkantariletakoa, zaborrak bitzearena, hilerrikoa eta udal-lizentziena. Baremoak akta honen atzean doaz (I. Eranskina) eta 1994ko udal-ordenantzek diotenaren arabera izango dira.

    12.- Proposamena, Herri Eskolako eta Joannes Etxeberri eskolako kalefazioei begiratzea esleitzeko.

    Herri Eskolako eta Joannes Etxeberri eskolako kalefazioei begiratzeko hiru lantegik egin dituzten eskaintzak, Gizarte Ongizateko Ordezkariak aurkeztu dituenak, aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, "Calefacciones Orio"ri esleitzea erabaki du Herri Eskolako eta Joannes Etxeberri eskolako kalefazioei (94ko urtarriletik abendura) begiratzea. Lantegi horrek 290.016 pezetako aurrekontua ekarri du, BEZ ere barru duena.

    13.- Proposamena, Joakin Arrietarekin egindako hitzarmena berritzea onartzeko.

    Joakin Arrieta Sistiagarekin egindako hitzarmena berritzea onartzeko proposamena aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, 1994ko abenduaren 31ra arte luzatzea eta aurtengo eta iazko IPCa igotzea erabaki du.

    Idazkariak erabakia legeaz beste alderakoa dela adierazi die, Kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    14.- Proposamena, IBMko informatika ekipoa begiratzeko hitzarmena berritzea onartzeko.

    Gai hau aztertukizun gelditu da.

    15.- Proposamena, 1, 2, 3/94 minutak onartzeko. Minutak 444/88 eta 380/99 (INABONOS) administrazioarekiko auzietan, 1512(90 eta 1707/90 (Hdros. Aranburu-Expropiación S.G.1) espedienteak, aldeztu izanagatik José Mª Abad Urruzola legelariak badalitakoak dira, 2.278.475 pta. guztitara.

    1, 2, 3/94 minutak, 444/88 eta 380/99 (INABONOS) administrazioarekiko auzietan, 1512(90 eta 1707/90 (Hdros. Aranburu-Expropiación S.G.1) espedienteak, aldeztu izanagatik José Mª Abad Urruzola legelariak badalitakoak, 2.278.475 pta. direnak guztitara, onartzeko proposamena aztertu eta Kontuhartzailearen informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, ordaintzea erabaki du.

    16.- Proposamena, Alkatearen 27. dekretua berresteko.

    Alonso eta Egia udaltzainak euskarako ikastaroa egiten ari diren bitartean Iñake Carrera eta Andoni Pikabea udaltzainetarako hartzeko Alkateak egin zuen 27. dekretua ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, dekretua berrestea erabaki du.

    Premia handikotzat hartu eta gero, aho batez onartu dutena, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte.

    17.- Eskabidea, Miren Garmendia Urzalaietak egina, lokal bat -Gillermo Lazongoa, 8 eta 10- kotxeak gordetzeko moduan jartzeko lanak egiteko lizentzia eman zekion.

    Miren Garmendiak eskatuta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea aztertu eta Udaleko teknikariaren informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, lizentzia ematea erabaki du Miren Garmendiari, lokal bat -Gillermo Lazongoa, 8 eta 10- kotxeak gordetzeko moduan jartzeko lanak egin ditzan. Era berean, Osakidetzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako neurri-zuzentzaileak (fotokopiak bidaliko zaizkio) bete beharko dituela jakinaraztea.

    Lanak bukatutakoan, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar dio Udalari eta, halaber, lizentzia fiskalaren alta eta lanak bukatu izanaren ziurtagiria ekarri. Ziurtagiriak, lanen zuzendari teknikoaren Elkarte Ofizialak ikuskatua eta Osakidetzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako neurri-zuzentzaileak bete dituztela dioena izan behar du.

    Idazkariak erabakia legeaz beste alderakoa dela adierazi die, Arau Ordezkatzaileek ez baitute jartzen lokal horiek garajetarako erabiltzerik dagoenik.

    18.- Udalaren alondiga berregokitzeko zuzendaritza emateko proposamena.

    Udalaren alondiga berregokitzeko zuzendaritza emateko Alkateak egindako proposamena ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, Felix Aizpurua Arzallusi ematea erabaki du zuzendaritza.

    19.- Mª Jose Agirregabiria Salegirekiko hitzarmena luzatzeko proposamena.

    M. Mitxelenak egindako proposamena ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, Mª Jose Agirregabiria Salegirekiko hitzarmena apirilaren 15era arte luzatzea erabaki du, Udalaren lan-poltsak eta lanbide hastapenerako tailerra (plastikoa inyektatzea) kudeatu ditzan.

    Idazkariak erabakia legeaz beste alderakoa dela adierazi die, Kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko hamaikak ea bostetan, buru eman dio saioari. Eta akta hau jaso dut, nirekin batera, behin-behingo idazkaria, saoian esku hartu duten zinegotzi guztiek izenpetu dutena. Idazkari naizen aldetik, jasotako guztiaren sendespena ematen dut.

    Eguna