Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hamahiruko martxoaren hogeitamaikan, hamaika orduak eta hogeita hamar minutuetan bildu da, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, Udal Plenoa, egun honetarako deitutako batzarraldi berezia ospatzeko xedez, lehen deiari erantzunez, Iñake Urrestarazu Azurmendi Alkate A.ren lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Josu Mirena Pontesta Garmendia J., Aitor Sarasola Salaberria J., Gemma Arrillaga Albisu A., Karmele Legorburu Irazu A., Jose M. Boto Sancho J., Jesus Martiarena Jaka J., Jose Antonio Dozagarat Andueza J., Martzial Zabaleta Salaberria J. eta Jose Varela Pampin J. Parte hartu dute ere, Jose Luis Agirretxe Mitxelena J.k eta Mikel Mitxelena Iza J.k.
Ez dago bertan Pello Garbizu Azkue J.
Idazkari gisa, Miren Bruño Azpiroz A. behin behineko funtzionaria aritu da.
Lehendakaritzak batzarraldia ireki eta publiko deklaraturik eta honi hasiera eman ahal izateko beharrezkoa den quoruma badagoela Idazkaritzak egiaztatu ondoren, Aztergai Zerrendan sartutako gaiak tratatzeari ekin zaio.
0. - Zinegotzi bezala, Jose Luis Agirretxe Mitxelena eta Mikel Mitxelena Iza J.en kargu hartzea.
Alkatetzak proposamena aurkeztu ondoren, Idazkariari hitza eman dio, honek aditzera eman du, Hauteskunde-Junta Zentralak igorritako ziurtagiriak egiaztatuak izan direla, alegia, Julian Mendizabal eta Lander Ziganda Etxekolonea J.ek eginiko kargu uzteak ordezkatzeko, Jose Luis Agirretxe Mitxelena eta Mikel Mitxelena Iza J.en zinegotzi-nortasuna frogatzen dutenak; hala nola dagokien interes-erregistroan eta bateraezintasun erregistroan deklaratzeari ekin diotela.
Legeak agintzen dituen betebeharrak beterik, Jose Luis Agirretxe Mitxelena J.k eta Mikel Mitxelena Iza J.k. zinegotzi kargua hartu dute.
Alkateak, hautatu berri diren zinegotziei ongi etorria eman ondoren, Batzarraldi honetatik aurrerantzean eta eskubide orotarako zinegotzi berri horiek korporaziokide dira.
1. - 1.993.ko otsailaren 17 eta 23.an ospaturiko batzarraldietako aktak irakurri eta egoki iruditzen bada baiestea.
Gehiengo absolutuz onartu da, bertan dauden zinegotzi guztien aldeko botuez (eta gaurko batzarraldian korporaziokide gisa jabetza hartu duten bi zinegotzi berrien abstentzioaz) joan den otsailaren 17an ospaturiko batzarraldiko akta, ondorengo zuzenketak eginez:
Gai zerrendako 3. puntuan, "Mehemendi batzordea" jartzen duen lekuan, "Behemendi batzordea" jarri behar du.
Laugarren orrialdean, 4. puntuan "eta abstentzio hauek izan dira: Sarasola, Arrillaga, Legorburu, Pontesta eta Dozagarat J./A.k" jartzen duen lekuan, esan behar du, "eta Sarasola, Arrillaga, Legorburu eta Pontesta J/Aen kontrako botuez eta Dozagarat J.aren abstentzioaz".
Gai zerrendako 5. puntuari dagokionez Boto J.ren kexa kostarazten da bere interbentzioa gehiegi laburbildu dela diolarik.
Idazkariak erantzun du bi aukeretatik, hau da hitzez hitzeko transkripziotik edo laburpenetik, bigarrena izan zela berak aukeratutakoa.
Bestalde, gehiengo absolutuz onartu da, bertan dauden zinegotzi guztien aldeko botuez (eta gaurko batzarraldian korporaziokide gisa jabetza hartu duten bi zinegotzi berrien abstentzioaz) joan den otsailaren 23an ospaturiko batzarraldiko akta, ondorengo zuzenketak eginez:
Erdaraz idatzitako aktaren 3. orrialdean, Ugalde J.en interbentzioa aipatu aurretik, ondorengo hau jaso behar da: "el Sr. Sarasola manifiesta que esto no tiene ninguna importancia si se compara con la actitud del equipo de gobierno y que esta situación no se hubiera producido si Alcaldía y el equipo de gobierno hubieran actuado como es debido, llevando una gestión transparente, sin caer en el juego sucio, y si hoy hubiera presentado las credenciales como era su obligación".
Beste aldetik konstarazten dira akta horri buruz egin ziren zenbait adierazpen:
Sarasola Jk, eta Ugalde J.ren interbentzioari buruz, eskatu du hitzez hitz jasotzea, ikusita esandakoak duen garrantzia.
Idazkari honek dio, ohizkoa dela, alde batetik, izaten diren interbentzioak hitzez hitz ez jasotzea eta, bestetik, publikoaren interbentzioak ere ez jasotzea. Esan du ere, kasu honetan jaso baldin bada Alkateak Ugalde J.ri erantzunez adierazitakoa jaso beharra zegoelako izan dela.
Idazkari honek jarraitu du esanez, ez duela inongo arazorik langileen ordezkariaren interbentzioa eranskin moduan jasota uzteko.
Boto J., aipatu interbentzioa eranskinean jasotzearen aurka azaldu da, publikoaren interbentziotzat hartzen duelako.
Sarasola Jk eranskinean jasotzearena justifikatu egin du gaiak duen garrantzia eta horren inguruan dauden ikuspegi ezberdinak (esate baterako barne promozio eta ARCEPAFEri buruz) zehatz mehatz jaso beharra azpimarratuz.
Berriro, Boto Jk, kontrako bere jarrera azaldu du aipatutako interbentzioa eranskin batetan edo aktan hitzez hitz jasotzeari dagokionean, azken batean interbentzio hori zinta batetan grabatuta bait dago.
Bestalde, Alkateak dio ez daukala inongo arazorik adierazpen horiek aktan bertan edo eranskinean jasota uzteko, bainan ez zaiola iruditzen publikoko interbentzioak eta izaten diren gainerakoak hitzez hitz jaso behar direnik, sekulan ez bait da hori egin.
Esan du ere, batzarraldi hartan, itzultzaileari eskatu ziola Ugalde Jk egindako adierazpenen itzulpena, honek erantzun ziolarik ez zuela itzuliko publikoaren interbentziotzat jotzen zirelako eta horrelakoak ez jasotzea onartuta zegoelako; guzti horrengatik, Alkateak dio ez dakiela arazoari zein irtenbide eman, baina ez zaiola egoki iruditzen eranskinak egiten hastea.
Amaitzeko adierazi da, azken finean interbentzioak grabatuta daudela eta, horrela eskatuz gero, edozeinek eskura ditzakeela.
2. - "Palomeras deituriko edo Eskolaurrea izandako eta Ikastola izandako lokalen desafektazioa burutzeko espedientea hasteko, onespen proposamena"
Ikastola eta Eskolaurrea izandako lokalak heziketa ihardueratik desafektatu beharra ikusirik.
Era berean, Idazkaritzak emandako txosten juridikoa ikusirik, Udalbatzak ahobatez hau erabaki du:
Gipuzkoako Hezkuntza Delegazioari eskatzea "Palomeras" deituriko edo Eskolaurrerako erabilitako eraikuntza hala nola Ikastola gisa erabilitako eraikuntza desafektatzeko baimena.
3. - Hiru batzorde berezi osatzeko proposamena.
a) Oarso Aldea S.A. Sozietatea eratzeko batzorde informatibo berezia.
Oarso Aldea S.A. Sozietatea eratzeko batzorde informatibo berezia sortzeko Aholku Batzordeak emandako diktamena azterturik, Udalbatzak gehiengo absolutuz, bertan dauden korporaziokideen aldeko botuez, Dozagarat J.en abstentzioaz ezik, erabaki du hori sortzea.
Batzorde honi memoria bat idaztea dagokio. Bertan, alderdi sozial, juridiko, tekniko eta finantzarioak aztertuz, egiaztatu egin beharko da "ESKUALDE-GARAPENERAKO AGENTZIA" sortzearen bidez iharduera ekonomikoa garatzeko ekimen publikoa sustatzearen egokitasuna. Era berean, kudeaketa erarik egokiena aditzera eman beharko du eta berari dagozkion estatutuak aztertu.
Osaketa hurrengoa izango da:
- Alkate-Lehendakaria: Iñake Urrestarazu A.
- Herri Batasunatik: Sarasola J. eta ordezkoa Legorburu A.
- Hirigintzarako ordezkaria (Martiarena J.).
- Bi teknikari: Idazkaria(Miren Bruño A.).
Kontuhartzailea (Pedro Etxarri J.).
Batzorde hau automatikoki iraungiko da xedetzat duen gaiaz informatu edo diktamena eman ondoren.
b) Haurtxo haurtzaindegiaren egoera aztertzeko batzorde informatibo berezia.
Haurtxo haurtzaindegiaren egoera aztertzeko Batzorde Informatibo Berezi sortzeari buruz Aholku Batzordeak emandako diktamena azterturik, Udalbatzak ahobatez erabaki du hori sortzea.
Berari dagokio haurtzaindegi zerbitzuarekin loturiko proposamen ezberdinak aztertu eta araupetzea eta, era berean, aipatu zerbitzuaren alderdi sozial, juridiko, tekniko eta finantzarioak aztertuko dituen memoria egitea.
Osaketa hurrengoa izango da:
- Alkate-Lehendakaria: Iñake Urrestarazu A.
- Gizarte Ongizaterako ordezkaria: Varela J.
- Kulturako Ordezkaria: Garbizu J.
- Herri Batasunatik: Gemma Arrillaga A. eta ordezkoa Legorburu A.
- Udaletxeko teknikariak:
Idazkaria: Miren Bruño A.
Kontuhartzailea: Etxarri J.
Gizarte Laguntzailea: Jimenez A.
- Haurtzaindegiko ordezkariak:
Hezitzaile bat ( Juana Mª Salaberria A.)
Gurasoen ordezkari bat ( Jesus Mª Iñarra J.)
Batzorde hau automatikoki iraungiko da xedetzat duen gaiaz informatu edo diktamena eman ondoren.
c) Lurralde-Antolakuntzarako Jarraibideen Aurretxostena astertzearren batzorde berezia eratzeko proposamena.
Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldea Antolatzeko Jarraibideen Aurretxostena aztertzeko xedez batzorde berezia eratzeko beharra ikusirik.
Korporazioak gehiengo soilez baietsi du, Sarasola, Pontesta, Legorburu, Arrillaga, Mitxelena eta Agirretxe J/Aen aldeko botuez, Urrestarazu, Boto, Martiarena, Zabaleta eta Varela J/Aen kontrako botuez eta Dozagarat Jaren abstentzioaz, komisio berezi honen eratzea, bertako partaideak honako hauek izango direlarik:
- Alkate-Lehendakaria: Iñake Urrestarazu A.
- H.B.tik: Aitor Sarasola J.
- E.U.E.tik: Pello Garbizu J.
- P.S.E.tik: Boto J.
- E.A.tik: Dozagarat J.
- EAJ/PNVtik: Martiarena J.
- Arkitektoa: Juaristi J.
- Udal Arkitekto Teknikoa: Eizagirre J.
- Udaletxeko Idazkaria: Miren Bruño A.
Berari dagokio Lurralde-Antolakuntzako Jarraibideen Aurretxostena aztertzea hala nola, egoki balitz, alegazioak prestatzea.
Batzorde hori automatikoki iraungiko da bere xedea den gaiari buruz informatu edo diktamena eman ondoren.
4. - 1771/91 espediente kontentziosoan, letratua izendatzeko onespen proposamena.
1771/91 espediente kontentziosoan, letratua izendatzeko 10. zdun Alkatetza Dekretua azterturik, Korporazioak ahobatez erabaki du Marco Antonio Rodrigo Jn. izendatzea, aipatutako espediente kontentziosoan Udalaren defentsa har dezan.
5. - 1.993ko Urtarrilaren 1eko dataz Udal Biztanleen Erroldaren zuzenketak, hastapenez onesteko proposamena.
Idazkaritzak,1.993.ko Urtarrilaren 1.az Biztanleen Erroldan egindako zuzenketen berri eman du, non hautematen bait da eskubidezko biztanlegoaren gehikuntza 185 pertsonaz, 1.992.ko Urtarrilaren 1.ri dagokionez, 5.478 biztanletako populazioa gertatzen delarik ( 2.692 gizonezko eta 2.786 emakumezko).
Hori ikusirik, Korporazioak ahobatez erabaki du hori onartzea.
6. - Delegatu eta Alkatetzaren txostenak.
Alkateak jakinarazi du, joan den urteko ekitaldi ekonomikoaren kitapena egina dagoela eta, horrela eskatuz gero, edozeinek eskura dezakeela.
Argitu du ere, Udaletxe honetako zinegotzi den J.A. Dozagarat Jk ez duela zer ikusirik Eusko Alkartasuna alderdiarekin.
Aktaren amaiera.
Eta beste aztergairik ez dagoenez, Alkate-Lehendakariak hamabi orduak eta berrogeitabost minutuetan bukatutzat eman du batzarraldia, nirekin batera bertan diren zinegotzi guztiek sinatzen duten akta hau jasorik, eta nik, Idazkari gisa, hau guztia ziurtatuz.