2016ko abenduak 13

Lezon, 2016ko abenduaren 13an, asteartea, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko azaroaren 29an egindako bilkurako akta onartzea (2016ID210021).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

PERTSONALA.

  1. M.S.I.k seme-alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena ontzat hartzeko proposamena(2014PE100001).

M.S.I.k, 2016ko abenduaren 1ean aurkeztutako idatzian, seme-alaben zaintzagatik egun disfrutatzen duen lan murrizketa urte betez luzatzea eskatu du.

Eskatutako lan murrizketaren arabera, M.S.I.k egunean 4 ordu eta 30 minutu lana egingo luke, eta sarrera eta irteera orduak ere finkatzen ditu: 9:00etatik 13:30etara.

Eskaria azterturik, ikusirik Idazkaritzako Teknikariak egindako txostena, eta kontuan izanik eskariak Gizarte Zerbitzutako oniritzia duela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.S.I.k bere seme-alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena, hurrengo kondizioetan:

  • Egunean 4 ordu eta 30 minutu lan egingo du.

  • Sarrera eta irteera orduak: 9:00etatik 13:30etara.

  • Luzapena, 2017ko urtarrilaren 1an sartuko da indarrean eta 2017ko abenduaren 31a bitarte iraungo du.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

GIZARTE ZERBITZUAK

  1. Aiton Borda tabernaren ustiaketa kontratazioaren esleipen proposamena (2016ID170009).

Tokiko Gobernu Batzar honek 2016ko azaroaren 14ean onartutako Aiton Borda tabernaren zerbitzu ustiaketa esleitzeko lehiaketara aurkeztutako eskaintzak aztertu ondoren baldintza agiriaren 21.5. atalak xedatutakoari jarraiki kontratazio mahaiak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek, ondorengoa ERABAKI DU:

BAT:. Eskaintzen hurrengo sailkapen-proposamena onartzea:

Postua

Empresa

Eskaintza

Teknikoa

Eskaintza Ekonomikoa

Puntuak

1

Aintzane del Rio Gonzalez

0

51,00

51,00

BI: Aintzane del Rio Gonzalezi eskatzea, baldintza administratiboen agiriaren 21.6. klausulak adierazitako dokumentazioa aurkeztu dezan 5 eguneko epean eta era berean Udal Diruzaintzan behin betiko bermea jar dezala.

HIRU: Alkatea ahalmentzea, behin eskatutako dokumentazio egoki aurkeztu ondoren, esleipena egiteko eta kontratua sinatzeko.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

  1. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, azaroaren 29az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30etan eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243330 eta 1243331 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna