2017KO MAIATZAK 22

Lezon, 2017ko maiatzaren 22an, astelehena, goizeko 9:05etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).

Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2017ko maiatzaren 8an egindako bilkurako akta onartzea (2017ID210009).

Aktaren 5. gaian, “BI:…,jardunbide ireki bitartez” dioen lekuan “BI:…., jardunbide ireki eta urgente bidez” esan behar luke. Zuzenketa hau eginda akta onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Udal eraikinen garbiketa kontratuaren esleipen proposamena (2016ID170005).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko azaroaren 29an udal eraikinen garbiketa kontratatzeko espedientea hasi eta gero lehiaketara aurkeztutakoak kontratazio mahaiak aztertu eta baloratu ondoren, eta haren proposamenez Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako lau eskaintzetatik bat ez onartzea, EULEN, S.A.k aurkeztutakoa. Baldintza agirietako 14 klausulak xedaturikoa kontuan izanik lizitazioaren gehieneko lizitazio aurrekontua baino balio altuagoa eskaini duelako.

Lizitazio aurrekontua 431.520€ da (BEZ GABE), hau da urteko 107.880 € eta EULEN SAren proposamenak aipatutako kopurua gainditu egiten du (110.343,06 €).

BI: Onartutako hiru eskaintza teknikoaren eta ekonomikoaren baloraketa kontuan izanik puntuazio orokorra eta haren araberako sailkapena onartzea:

Eskaintza Teknikoa

Eskaintza Ekonomikoa

Puntuak Guztira

LIMPEDUR,SL

25,00

70,00

95 puntu

SAMSIC IBERICA, SLU

20,61

69,27

89,88 puntu

LIMPIEZAS VILLAR

17,86

67,81

85,67 puntu

HIRU: Kontratuaren esleipena gauzatu baino lehen LIMPEDUR, SLk jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita egutegiko 10 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea eta berme osagarria jarri Baldintza Agirietako 20.1 klausulan zehazten den moduan. Berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 20.900 euro.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela frogatzen duen dokumentazioa Baldintza Agirietako 20.2 klausulan zehazten den moduan.

c) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu. Gastu horien zenbatekoa 310 € izango da, gehienez.

d) Urteko 500.000 euroko estaldura duen erantzun zibileko aseguruaren polizaren kopia eta primaren ordainagiria Baldintza Agirietako 26. A-2 klausulan zehazten den moduan.

Eskatutako agiriak arestian aipatutako hamar (10) laneguneko epean aurkezten ez badira, lizitatzaileak eskaintza erretiratu egin duela ulertuko da. Hori gertatzen bada, puntuazioaren arabera antolatutako eskaintzen zerrenda hartu eta haren ondorengo lizitatzaileari eskatuko zaio lehen aipatutako agiri horiek aurkez ditzala.

LAU: Alkatea ahalmentzea, esleipena egiteko eta kontratua sinatzeko.

PERTSONALA

3. Udal langileen 2017.urteko opor egutegia onartzea (2017PE060001).

Udal honetako departamentu arduradunek eta langileek 2017. urterako aurkeztu dituzten opor egutegiak ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2017. urteko opor egutegia onartzea:

· Idazkaritza.

· Gizarte Zerbitzuak.

· Kontuhartzailetza.

· Hirigintza eta Zerbitzuak.

· Euskara eta Kultura.

· Brigada.

· Udaltzaingoa.

· Udaltzainburua.

· Eskoletako Kontserjea.

KULTURA

4. Badihardugu E.E. eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza HITZARMENA (2017-2019) sinatzeko proposamena (2017KU360008).

Lezoko Udalaren eta Badihardugu Euskara Elkartearen arteko, 2017-2019 urte arteko, elkarlan hitzarmenaren espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Badihardugu Euskara Elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatzea eta horretarako alkatea ahaltzea.

BI: Hitzarmenean jasotakoak betetzeko, Badihardugu Euskara Elkartearekin 3.075,00 €.tako (AD-260/2017) dirulaguntza ematea 2017an.

HIRU: Ordainketa modua honakoa izatea: %70a hitzarmenaren sinaduran eta %30 ikasturtearen amaieran justifikazioa aurkeztu eta gero.

LAU: Hitzarmenak 3 urteko iraupena izango duenez, 2018 eta 2019rako kreditua konprometitzea ondoko kopuruekin:

· 2018: 3.142,50 (AD-261/2018).

· 2019: 3.142,50 (AD-262/2019).

KIROLA

5. Allerru K.E.ari diru laguntzaren 2.ordainketa egiteko proposamena (2016KI040001).

2017/05/12an Allerru KEak eta bere izenean Luis Santos Lópezek 1.196 sarrera zenbakia duen eskaera luzatu dio udalari; bertan, denboraldia amaitzeko, diru sarrera ezberdinak kobratzearen zain dagoelarik, klubak sortaraziko zaizkion gastuei aurre egiteko likidorik izango ez duela azaldu du.

Kontuhartzaileak adierazi du dirulaguntzaren %95a bitartean aurrerapena egiterik badagoela legez egoeraren larritasunaren arabera.

Allerru KEak dagokion dirulaguntzaren bigarren ordainketari dagozkion 2.500 € aurreratzearekin aurre egingo liokete hurrengo asteetako gastuei eta hornitzaile eta zerbitzu emaileekin ordainketa epe ezbetetze egoerak ekiditu. Honek dirulaguntza osoaren % 83’74 ordaindu izana ekarriko luke.

Hau honela eta “Ohiko jarduera diru-laguntza 16-17. Allerru K.E. (futbola)” esleipenerako espedientea aztertu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Allerru K.E.ak egindako eskaera aintzat hartzea.

BI: Allerru KEari 2016/11/14 TGBan emandako dirulaguntzaren bigarren ordainketatik 2.500 €ko aurrerapena (D-712-1) ordaintzea.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, maiatzaren 8az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:25ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243510etik 1243513ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna