- EUSKO LEGEBILTZARRERAKO URRIAREN 25AN EGINGO DIREN HAUTESKUNDEETARAKO MAHAIKIDEAK AUKERATZEKO ZOZKETA
Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren hogeita bederatzia, 12:00 orduetan bildu da, Udaletxeko biltzar areto nagusian UDALBATZA OSOA bere EZOHIKO BILKURA egiteko, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Joana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jesus Mª Martiarena Jaka
Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris, Jose Luis Ruiz Navarro, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Mirari Rekalde Gonzalez eta Pello Garbizu Azkue ez dira bilkurara etorri.
Xabier Loiola Aristi aritu da idazkari gisa.
1.- EUSKO LEGEBILTZARRERAKO URRIAREN 25AN EGINGO DIREN HAUTESKUNDEETARAKO MAHAIKIDEAK AUKERATZEKO ZOZKETA.
Hautes-Legeak xedatutakoaren ildotik, Euskal Legebiltzarrerako urriaren 25eko hauteskundeetarako hautes-mahaietako partaideak izendatzeko zozketa egin da.
Zozketaren emaitza, espedientean jasorik dagoena, Eskualdeko Hauteskunde Juntari igorriko zaio, behar den eran bidera dezaten.
Bestalde, Idazkariak, bertan diren guztiak gonbidatu ditu bihar, asteazkena, egingo den zozketara, alderdiek hauteskundeetako propaganda jar dezaten prestatu diren espazio publikoak banatzeko.
AKTAREN AMAIERA.
Eta beste aztergairik ez dagoenez, 12:55 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen dut, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.