2002.eko Urtarrilaren 24ekoa

    Lezon, 2002ko urtarrilaren 24an, goizeko 11:15 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA

    1.- Egoki irudituz gero, 2001eko abenduaren 20an egindako bilkurako akta onartzea.

    Akta onartu egin da zuzenketa bat egin ondoren: 5. aztergaian larrialdiko laguntza eskaerak aztertzerakoan 713 espedienteari dagokion 12.000 pezetako dirulaguntza onartu zela jaso behar da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea: 2001eko 210. eta 2002ko 10. eta 16. dekretuak berrestea.

    Gobernu batzordeak berretsi ditu aipatu dekretuak: 210.ean zenbait udaltzain kontratatzea erabaki da eta bake epaitegirako administrari laguntzailea; 10.aren bidez hutsik dagoen kontu-hartzaile lanpostua hornitzeko 2002. urteko deialdi arruntean parte hartzea erabaki da; eta 16.ean adinekoen bizilekuan sartzeagatik defizita ordaintzeko konpromisoa hartu da.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Baimena ematea Alquiler de Colas y Gelatinas, S.L.ri pabilioia irekitzeko Txatxamendi kaleko 37.ean (Ipintza Industrialdea).

    Luis Bru López de Sabandok, Alquiler de Colas y Gelatinas, S.L. enpresaren ordezkari gisa, aurkeztu duen eskabidea azterturik, Txatxamendi kaleko 37.ean (Ipintza-Industrialdea) dagoen pabilioia irekitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan kola industrialen biltegia jarduera jartzeko helburuz, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak honakoa erabaki du:

    Luis Bru López de Sabandori, Alquiler de Colas y Gelatinas, S.L. enpresaren ordezkari gisa, lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 37.ean (Ipintza-Industrialdea) dagoen pabilioia irekitzeko hartan kola industrialen biltegia jarduera jartzeko.

    4.- Obra baimena ematea Kapa Perfiles, S.L.ri pabilioia egokitzeko Txatxamendi kaleko 13.ean (Ipintza Industrialdea).

    Kapa Perfiles, S.L.ren ordezkari Ricardo Ruiz Gonzalezek eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea aztertu ondoren, Txatxamendi kaleko 13.ean (Ipintza-Industrialdea) dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan igeltsu ijeztuzko panel sistemetarako profil metalikoak egiteko jardueran aritzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

    BAT: Kapa Perfiles, S.L.ren ordezkari Ricardo Ruiz Gonzalezi obra lizentzia ematea, Txatxamendi kaleko 13.ean (Ipintza-Industrialdea) dagoen pabilioia egokitzeko, hartan igeltsu ijeztuzko panel sistemetarako profil metalikoak egiteko jardueran aritzeko, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan. Neurri zuzentzaileak jakinarazpenarekin batera bidaliko zaizkio.

    BI: Obrak burutu ondoren, jardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du eta horrekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.

    Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia ere aurkeztu behar du.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.177,23 euro (195.875 pta) ordaindu behar du.

    GIZARTE ONGIZATEA

    Gobernu batzordekideen iritziz gai zerrendako seigarren gaia bosgarrenaren aurretik landu behar da, ondorioz ordena aldatzea erabaki da.

    5.- Gizarte beharrizan larrietarako laguntzen banaketarako urteko irizpideak onartzea.

    Ikusirik gizarte-larrialditarako laguntzak emateko gizarte langileak egin duen txostena eta baita ere kontzeptu bakoitzarengatik legeak ezartzen dituen diru kopuruak (Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren 2000ko martxoaren 23ko agindua), Gobernu Batzordeak honako erabakia hartu du:

    BAT: Gizarte-larrialdietarako laguntzak 6 hilabeterako emango dira.

    BI: 2002 urtean zehar gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko ondorengo lehentasunak ezarri dira:

    1. Lehentasuna laguntza eskaera hauek izango dute: ohizko etxebizitzaren alokairua edo kredituen interesak eta amortizazioa ordaintzeko, ohiko etxeko mantentze gastuetarako eta oinarrizko premietarako. Kontzeptu horiengatik dituen zorrak ere lehentasun bera izango dute.

    2. Onuradun bakoitzak hiru kontzepturengatik eskatu dezake dirulaguntza. Hirugarren kontzeptu horrengatik ez zaio 150,25 euro baino laguntza handiagorik emango.

    HIRU: Udalak kontzeptu bakoitzarengatik ondorengo diru kopuruak emango ditu:

    § Ohiko etxearen alokairua edo kredituen interesak eta amortizazioa: 3.245,47 euro urtean.

    § Ohizko etxeko mantentze gastuak: 576,97 euro urtean.

    § Altzariak eta elektratresnak eta konponketak eta instalazioak: 150,25 euro urtean.

    § Oinarrizko premiak: 1.803,04 euro urtean.

    § Zorrak: 3.245,47 euro urtean.

    LAU: Urte amaieran (abenduan) baldin eta aurrekontuetan dirurik balego, dirulaguntza eskatu eta ukatu zaienen artean banatuko da, beti ere egoerak aztertu ondoren.

    6.- Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza eskaera.

    Ikusirik gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak gin duen txostena, Gobernu Batzordeak honakoa erabaki du:

    BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea sei hilabeterako ondorengo espedienteei: Espediente zenbakiak eta bakoitzari dagokion kopurua:

    294-B....................................... 1.633,50 E

    713......................... .................1.633,50 E

    715......................... ....................563,11 E

    306.......................... ...................659,88 E

    304.......................... ................1.049,79 E

    06............................ ...................245,22 E

    693-A........................... ............1.298,16 E

    483-A........................... ...............121,43 E

    231........................... ...............1.803,03 E

    720........................... ...............1.687,88 E

    51.............................. .................515,90 E

    002-A........................... ............1.911,18 E

    292........................... ..................880,58 E

    519-B............................ ...........1.032,04 E

    262-B............................ ...........1.179,90 E

    GUZTIRA................................. 16.215,10 E

    BI: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

    1. Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

    2. Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

    3. Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

    4. Onuradunak ohizko bizilekua aldatu egiten badu, horren berri ematea.

    5. Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

    6. Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

    KULTURA

    7.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamenak:

    Gobernu Batzordeak Euskara, Kultura eta Hezkuntza gaietako zinegotziak proposaturik ondorengo dirulaguntzak onartu ditu:

    BAT: Hezikuntza Guraso Elkarteari 2001eko Gabonetako Olentzeroa antolatzeagatik 41.825 pezeta.

    BI: Orratx! Antzerki Taldeari, 2001eko abenduaren 29an egindako emanaldiagatik 630,22 euro. (AD 1003)

    HIRU: Hezikuntza Guraso Elkarteari 2002ko urteko jarduera aurrera eraman ahal izateko 1.502,53 euro ematea (AD 35).

    § Udal araudiaren 11. atalean jasotzen den bezala, dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: %60 akordio hau hartu ondoren eta %40 jardueren memoria eta balantzea aurkeztu ondoren.

    § Dokumentu horiek 2003ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira eta gastua justifikatzeko jatorrizko fakturak edo faktura horien fotokopia konpultsatuak ere aurkeztu behar dira.

    § Era berean, eta hasieran aurkeztutako aurrekontuan aurreikusita ez baleude ere, zehatz-mehatz aipatu beharko dira jarduera horretarako beste erakundeetatik jasotako diru laguntzak eta dagozkion agiriak ere aurkeztu behar dira.

    LAU: Pasaia Lezo Lizeoari Txanpa aldizkarian publizitatea jartzeagatik 1.442,43 euro ematea (AD 33).

    § Udal araudiaren 11. atalean jasotzen den bezala, dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: %60 akordio hau hartu ondoren eta %40 jardueren memoria eta balantzea aurkeztu ondoren.

    § Dokumentu horiek 2003ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira eta gastua justifikatzeko jatorrizko fakturak edo faktura horien fotokopia konpultsatuak ere aurkeztu behar dira.

    § Era berean, eta hasieran aurkeztutako aurrekontuan aurreikusita ez baleude ere, zehatz-mehatz aipatu beharko dira jarduera horretarako beste erakundeetatik jasotako diru laguntzak eta dagozkion agiriak ere aurkeztu behar dira.

    BOST: Gazte Herri Elkarteari 2002 urteko jarduera aurrera eraman ahal izateko 300,51 euro ematea (AD 34).

    § Udal araudiaren 11. atalean jasotzen den bezala, dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: %60 akordio hau hartu ondoren eta %40 jardueren memoria eta balantzea aurkeztu ondoren.

    § Dokumentu horiek 2003ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira eta gastua justifikatzeko jatorrizko fakturak edo faktura horien fotokopia konpultsatuak ere aurkeztu behar dira.

    § Era berean, eta hasieran aurkeztutako aurrekontuan aurreikusita ez baleude ere, zehatz-mehatz aipatu beharko dira jarduera horretarako beste erakundeetatik jasotako diru laguntzak eta dagozkion agiriak ere aurkeztu behar dira.

    SEI: Pasaia Lezo Lizeoari 2002 urteko jarduera aurrera eraman ahal izateko 30.050,61 euro ematea (AD 38).

    § Udal araudiaren 11. atalean jasotzen den bezala, dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: %60 akordio hau hartu ondoren eta %40 jardueren memoria eta balantzea aurkeztu ondoren.

    § Dokumentu horiek 2003ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira eta gastua justifikatzeko jatorrizko fakturak edo faktura horien fotokopia konpultsatuak ere aurkeztu behar dira.

    § Era berean, eta hasieran aurkeztutako aurrekontuan aurreikusita ez baleude ere, zehatz-mehatz aipatu beharko dira jarduera horretarako beste erakundeetatik jasotako diru laguntzak eta dagozkion agiriak ere aurkeztu behar dira.

    Alkateak proposatuta ondorengo dirulaguntza hau onartu da:

    ZAZPI: Aranzadi Zientzia Elkarteari Xabier Peñalverrek zuzendutako ?Mairubaratzak Piriniotako Harrespilak? liburuaren argitalpenagatik 300 euroko dirulaguntza 199 partidaren kontura.

    FAKTURAK

    8.- Fakturak onartzea.

    Igerilekuak estaltzeagatik, 5. ziurtapena, Cubiertas Macovur, S.L.

    Altamirako Altzate igerilekuetan estalki teleskopikoaren instalazioaz Macovur-ek aurkeztutako 5. obra-ziurtapena aztertu eta udal teknikariak emandako txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

    BAT: Onartzea Altamirako Altzate igerilekuetan estalki teleskopikoaren instalazioaz Macovur-ek aurkeztu duen 5. obra-ziurtapena: 16.932,67 euro (2.817.360 pta.) (O 1775/2001).

    Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu da honako gai hauek lantzea:

    URGENTZIAZ

    9.- 2002. urteko lan egutegiak: Euskara-Kultura zerbitzu arduradunarena eta kirol teknikariarena.

    Euskara-Kultura zerbitzu arduradunaren eta kirol teknikariaren lan egutegiak aztertu eta onartu dira. Arratsaldez egindako orduak justifikatu egin behar dira eta kirol teknikariak aurkeztutako opor egutegia mahai gainean gelditu da, gainontzeko udal langileen opor egutegiekin lantzeko.

    10.- Aiton Borda Erretiratuen Elkarteari dirulaguntza ematea 2002 urterako plangintza garatzeko.

    Hirugarren adinekoei zuzendutako aktibitateak egiteko Aiton Borda Erretiratuen Elkarteak aurkeztu duen dirulaguntza eskaera azterturik, eta Gizarte Ongizateko delegatuak proposatuta heldu den erabakia hartu du Gobernu Batzordeak:

    BAT: Aiton Borda Erretiratuen Elkarteari 12.393,24 euro dirulaguntza ematea 2002 urterako plangintza garatzeko.

    BI: Dirulaguntza hau bi zatitan ordainduko da: %60 akordio hau hartu ondoren eta %40 dagokion memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztu ondoren.

    HIRU: Dirulaguntza 2002 aurrekontuetako ?Gizarte erakundeei dirulaguntzak? partidatik ordaintzea.

    GALDE ESKEAK.

    Ez dira izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 12,25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.563.etik 309.569.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna