2006.eko Apirilaren 5ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2006ko apirilaren 5ean, asteazkena, 8:35etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA taldea), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (PSE taldea), Jesus Maria Martiarena Jaka (EAJ taldea), Aroia Goienetxea Egibar (EAJ taldea), Aitor Mimendia Artuzamonoa (EAJ taldea), Enrique Figueroa Laboa (EAJ taldea), Noemí Arberas Osés (EAJ taldea) eta Maria Luz Anglada González (PP taldea).

Ez da bilkurara etorri Isabel López Aulestia (IU-EB taldea), ezta Ainhoa Villanúa Ayuela ere (PSE taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Patxi Apalategi aritu da itzultzaile lanetan.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko abenduaren 27ko, eta 2006ko otsailaren 1eko eta martxoaren 28ko bilkuretako aktak onartzea.

Aktak aho-batez onartu dira inolako zuzenketarik gabe.

2.- Agenda 21eko ekintza plana onartzeko proposamena.

Alkateak osoko bilkurari aurkeztu dio hemen heldu den proposamena:

?Martxoaren 28ko Plenorako, Tokiko Agenda 21aren Diagnostikoari buruz egin nuen proposamenaren segidan, oraingoan beraren Ekintza Planari buruz egiten dut beste proposamen hau.

Orduan adierazten genuen bezala, dagoeneko bigarren etapa burututa daukagu eta horregatik egiten diot Osoko bilkurari honako erabaki proposamena:

BAT: ?Tokiko Agenda 21? delakoaren behin-betiko ekimen-plana onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Osoko Bilkurara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.?

Proposamenak batzordearen diktamenik ez duenez haren urgentzia onartzea eskatu dio osoko bilkurari, martxoaren 31rako onartua behar zuelako.

Mikel Antxon Arrizabalaga ez dago ados urgentziarekin, bere ustez honelako gai garrantzitsu batek gutxienez batzorde bat merezi baitu. Alkateak gogoratu dio horretarako deitutako bilerara ez zela azaldu.

Urgentzia, aldeko zortzi botorekin (alkatea eta EAJ, EA eta PP taldeetako zinegotzienak) eta abstentzio batekin, PSEko zinegotziarenarekin, onartu da.

Jendartetik Imanol Esnaolak gogoratu ditu aurreko asteko bilkuran, diagnostikoa onartzerakoan, esandakoak: erabilitako metodologian partaidetza oztopatu dela eta edukiak kontraesankorrak direla udalaren praktikarekin (hirigintza plana, N-1, ? ). Bere ustez gai garrantzitsu batean lan polita egiteko aukera galdu omen da.

Alkatearen proposamena onartu egin da aldeko zortzi botorekin (alkatearena eta EAJ, EA eta PP taldeetako zinegotzienak) eta abstentzio batekin ( PSEko zinegotziarena).

3.- Alkatearen 258. dekretuaren kontu ematea, 2005eko ekitaldiaren likidazioaren ingurukoa.

Alkateak 2005eko ekitaldiaren likidazioa onartzen duen 258. dekretuaren berri eman du.

4.- Musika Eskolako Ordenantza Fiskala onartzeko diktamena, 2006/2007 ikasturterako.

Alkateak osoko bilkurari aurkeztu dio Ogasun eta Kontuetako Batzordeak 2006ko martxoaren 31n onartutako diktamena. Iazkoekin alderatuz, prezioak KPIaren heinean igotzea proposatzen omen da (%3,7a) eta Errenta Aitorpena egin behar ez dutenentzako zehaztasunak gehitzen omen dira. Hau da diktamena:

?Ogasun eta Kontuetako Batzordeak, 2006ko martxoaren 31n egindako bilkuran, Aroia Goienetxea (E.A.J.-P.N.V.), Kepa Garbizu (E.A.J.-P.N.V.), Iñake Urrestarazu (E.A) eta Mª Luz Anglada (P.P.) zinegotzien aldeko boto ponderatuekin, behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT.-?Tomas Garbizu? musika eskolako tasen eta hobarien aldaketa onartzea 2006/2007 ikasturterako.

BI.- Aplikatuko diren tarifak hauek izango dira:


HIRU.- Hobariak, ?Tomas Garbizu? Lezoko udal musika eskolako matrikula tasen ordainketan:

Eskatzaileek aldez aurretik bete beharreko baldintzak:

1.- Lezon erroldatuta egotea eskatzen den urteko urtarrilaren 1a baino lehen.

2.- Udal zerga eta prezio publiko guztiak ordaindurik edukitzea.

Matrikula tasen ordainketan hobaria honako hauek izango dute:

1.-Aplikazio arauetan dagoen taulan ageri diren diru sarrerak gainditzen ez dituzten ikasleak. Hobaria: tasa horien %75.

2.- Famili ugariak. Kide bakoitzaren hobari eskubidea: %25.

Aplikazio arauak:

1.- Kideen zenbatekoa erabakitzeko Biztanleen Udal Erroldaren azken eguneratzean jasorik dagoen dokumentazioa hartuko da kontuan.

2.- Tasen hobari eskabideak Musika Eskolako Bulegoan aurkeztuko dira matrikula egiterakoan eta dokumentazio hau bateratuko zaie:

2.a) Bizikidetzaren ziurtagiria.

2.b) ?Sarrera ekonomikoengatik? eskatuz gero, Errentaren azken deklarazioaren kopia aurkeztu beharko dute edota Foru Diputazioaren ziurtagiria esanez ez dutela deklarazioa egiteko obligaziorik.

2.c) Errenta Deklarazioa aurkeztean ?guztira osagarri positiboak? zehazpena begiratuko da.

2.d) Obligaziorik ezaren ziurtagiria aurkeztuz gero, Deklarazio hori ez egiteko Foru Diputazioak gehieneko sarreratzat hartutako baremoak edukiko dira kontuan.

2.e) Famili ugarien kasuan, famili ugariaren liburua, eguneratuta.

3.- Hobari eskubidea duten pertsonei, matrikula ordaintzerakoan aplikatuko zaie hobaria.

4.- Hobariek metatze-izaerarik ez dutenez, onuradunak gehien interesatzen zaiona aukeratu ahal izango du

5.- Hobaria ematea gertatzean, hori eskatu den ekitaldirako bakarrik izango da.

Sarrera ekonomikoengatiko hobariari dagokion taula.


Taulan adierazten diren kopuruak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aldatzen dituen neurrian aldatuko dira.

Erreferentzia:www.euskadi.net/materias/educacion/pagprincipal/Investigacion Becas y ayudas.?

Diktamena aho-batez onartu da.

5.- Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Alkateak egin izan diren bileretako gai zerrenden kopiak banatu ditu. Horren inguruan informazio gehiago eskatuz gero emango dela.

6.- Autonomia pertsonala eta dependentzia-egoeran dauden pertsonen zaintza sustatzeko lege-aurreproiektuari buruz mozioa.

Mari Luz Angladak aurkeztu du mozioa eta dio lege asmoa bizkortzea duela helburu. Mozioak hitzez hitz honako hau dio:

?Ministroen Kontseiluak 2005eko abenduaren 23an onartu zuen Dependentzia-egoeran dauden pertsonen zaintza eta autonomia pertsonala sustatzeko Lege-Aurreproiektuari buruzko Txostena.

Ekimen honen onarpena Toledoko Hitzarmenarekin lotu beharra dago, hartan jaso baitzen Talde Politiko guztien aho-batezko konpromisoa pertsona dependienteen eta haien familien arazoei konponbidea emateko.

Bistakoa da, pertsona dependienteenganako gizarte-babesa jadanik ari dela Komunitate Autonomoen aldetik jarduketa positiboak jasotzen, besteak beste, baita Euskal Autonomi Erkidegoaren aldetik ere horretan eskua duten Erakundeen bidez, eta jarduketa horiek oinarri ona direla herritarren ongizaterako hain nabarmena den esparru horretan aurrera egiteko.

Nazioaren Gobernuak onartutako Lege-Aurreproiektu horrek zehaztapen handiagoa behar du, horrela, dagokion proiektua onartutakoan, pertsona dependienteen aldeko eskubide berriak zehatz-mehatz arauturik gera daitezen; Dependentziaren Zaintzarako Sistema Nazional berriaren kudeaketa-baliabideak defini daitezen: horren funtzionamendua lurralde nazional osoan berdintasunezko erregimenean eta, era berean, epe ertainerako eta luzerako erabateko mantengarritasuna berma daitezen.

Bestalde, pertsona dependienteen zaintzaren egonkortasuneko lankidetzarako, beharrezkoa da legeri berri horrek ahalik eta adostasun politiko eta sozial handiena jasotzea.

Hori dela eta,

BAT: Lezoko Udalak bere sostengua adierazi nahi dio Dependentzia-egoeran dauden pertsonen zaintza eta autonomia pertsonala sustatzeko Lege bat lehenbailehen lantzeari eta onartzeari, eta Dependentziaren Sistema Nazional eraginkor, funtzional eta mantengarri bat ezartzeari.

BI: Dependentzia-egoeran dauden pertsonen zaintza eta autonomia pertsonala sustatzeko Lege hori Estatu Hitzarmen handi batean oinarrituta onar dadila, 2003ko Toledoko Hitzarmeneko konpromisoak betez.

HIRU: Lezoko Udalari positiboa iruditzen zaio, pertsona dependienteen babes sozialari dagokionez, Komunitate Autonomoak aspaldi honetan burutzen ari diren esperientzia, eta, batik bat, Euskal Autonomi Erkidegoarena gai horretan eskudunak diren bere Erakundeen bidez, baina halere beharrezkoa iruditzen zaio hura hedatzea eta hobetzea, dependentzia-egoeran aurkitzen direnen egungo eta etorkizuneko beharrak kalitatezko laguntzaz eta zerbitzuz behar bezala betetzeko.

LAU: Lezoko Udalari iruditzen zaio ezen, Lege Aurreproiektuak, idatzita dagoen bezala, ez duela ziurtatzen dependentzia-egoeran aurkitzen diren pertsonen babeserako funtsezko eskubidea, ezta Zerbitzuen Karta ere, ezta lurralde nazional osorako balorazio-lanabes bakarra eta homogeneoa ere, eta horregatik, funtsezko arazo horietan zehazpen handiagoa behar du:

a) Dependentzia-egoeran dauden pertsonen babeserako oinarrizko eskubidea bermatzea.

b) Lurralde nazional osoan aplikagarri izango diren oinarriko Zerbitzuen Karta bermatzea.

c) Lurralde nazional osoan bakar eta homogeneo izango den balorazio-lanabes bat bermatzea.

d) Lurralde Kontseiluan Komunitate Autonomoen eta Tokiko Entitateen partehartzea bermatzea, Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde-arteko Kontseiluaren antzera.

e) Estatuaren Aurrekontu Orokorren aldetik finantzatzen nahikoa eta mantengarria bermatzea, horrela, pertsona dependienteen babesean zuzentasuna, gizarte-kohesioa eta lurralde-arteko solidaritatea bermatzeko eran.

BOST: Aipaturiko Aurreproiektua Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluaren baloraziora ezartzea eskatzen da, organo horrek txostena egin dezan Gizarte Zerbitzuetarako Euskal Sisteman horrek izan dezakeen eraginari buruz, eta egoki iruditzen zaizkion proposamen guztiak bertan jaso ditzan, Lege hori eta Dependentziaren Zaintzarako Sistema Nazional baten ezarpena onartzearen alde. ?

Mikel Antton Arrizabalagak ez omen dio sentidurik ikusten gai honetan udalek mozioak onartzeari, legebiltzarren kontua delako.

Alkateak dio bere taldeak alde bozkatuko duela nahiz eta testuaren zenbait hitzekin ez egon erabat ados.

Mozioa onartu egin da aldeko zortzi botorekin (alkatearen eta EAJ, EA eta PPko zinegotzienenak) eta ezezko boto batekin (PSEko zinegotziarena).

7.- Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ordezkarien adierazpenaren irakurketa, Pildain eraikinaren eraispena dela eta.

Eskola Kontseiluaren izenean, Lezo Herri Eskolako zuzendaria den Juani Urkizuk hitz egin du eta Pildain eskola ohiaren eraispenarekin beraien desadostasuna eta haserrea azaldu ditu egin den moduan egin izanagatik (kontutan hartu gabe, abisatu gabe, era arriskutsuan, ?). Antzerako egoeretan kontutan hartzeko eskatu du, adibidez Euskal Herria Plazan egin nahi dituzten garajeetako obretan kontutan hartzeko eskolaren emergentziako irteera hortik dela.

Alkateak gogoratu dio gaurko bilkurako gai zerrendan adierazpenaren irakurketa dagoela aurreikusia soilik. Besterik gabe, alkateak adierazpena irakurri du:

?Pildain eraikinaren eraispenaren aurrean Lezo Herri-Eskolako eta Institutuko ordezkaritza organo gorenak egindako adierazpena.

Lezoko Udalak urtarrilaren 27an Pildain eraikina eraitsi egin zuen.

Aurreko ikasturtearen bukaeran eskolatik helarazi genien Udalari zein Hezkuntza Sailari idazki bana, non eskatzen genien Pildainen inguruan erabakiren bat hartu baino lehen gurekin harremanetan jartzeko.

Udalaren erantzuna makinak ikusi genituenean izan genuen.

Gipuzkoako Hezkuntza Delegazioaren aldetik jaso dugun bakarra telefonoz izan da eta Pildaingo eraikuntza bota ondoren, hauxe izan zen: Urtarrilaren 13an Hezkuntza Saila eta Lezoko Udalaren artean lagapen kontratua sinatu zutela 2011. urte arte, horren arabera jabetza Hezkuntzarena izaten jarraitzen zuen eta Udalaren esku gelditzen zen erabilera eta zaintza.

Lezoko Udalak hartutako erabakia salagarria da arrazoi ugarirengatik, baina oraingo honetan gure haserrea ondorengo honetan laburtuko dugu. Pildain eraikina botatzeko erabakia bera onartezina da; legez kanpokoa delako, eskola zaharraren jabetza ez baita Udalarena; ezkutukoa izan delako, Eskolak ez baitu inolako berririk jaso izan; irregulartasuna erabili delako, larrialdi egoeretan ohi den premiazko bideaz eraitsi baita ? erortzeko arriskuan ez zegoen arren-. Hauetaz gain, aurrera begira Pildaingo eskola zaharraren balizko erabilerak ahaztu gabe.

Aurreko guztia gutxi balitz ere, beldurgarria izan da Udalak erabakia hartu ondoren, nola gauzatu zuen eraisketa bera, ez baitzuen inolako babes neurririk hartu botatze lanak hasi aurretik. Edozein eraisketan hartu beharreko segurtasun neurriak legedian zorrotz jasota badira ere, are gehiago eskola inguru batean.

Gure agintariek presa handia omen zeukaten eraisketa burutzeko eta ez zuten astirik izan, edo ez zitzaien axola -negligentzia nabarmenean- han gerta zitekeena. Ezinezkoa da ulertzea, bestela, eraisketa aurrera eramatea eskola baten aurrean eta ez hesirik ez bestelako segurtasun neurririk hartuta. Urtarrilaren 27ko goizean Lezo Herri Eskolako haur txikiak eta bere gurasoak erortzen ari ziren harrien artean sartu ziren eskolan.

Une latz horiek pasa eta gero, herriak galtzen duen ondare publiko bat dugu kezka nagusia. Eraikuntza berrira joan ginenetik (orain dela 3 urte) Udalak Pildaingo eraikuntza hondatzen utzi du. Agian bazuten buruan amaiera triste hau emango ziotela?

Zegoen bezala erabilgarria ez bazen ere, konponketa egoki batzuk eginez erabilera anitzeko eraikina izan zitekeen, are gehiago Lezo bezalako herri batean, non hornikuntza publikoak ez dira sobera dauden altxorrak. Erabilera horien artean ez dugu ukatuko Lezo Herri Eskolak berak erabiltzearena ere egon zitekeela. Zorionez eta azkeneko urteko matrikula igoera ikusita eskola berria txiki gelditzen ari zaigu.

Gertatu denaren ardura osoa Udalarena bada ere, ezin dugu ahaztu Hezkuntza Sailaren arduragabekeria. Lehenengo berria izan omen zuten eskolatik deitu genienean eraisketaren salaketa egiteko. Ezinezkoa zela, ezin zutela egin eta beraien arduradunekin hitz egingo zutela izan dira jaso ditugun erantzun bakarrak. Harritzekoa izan daiteke, baina jakinaren gainean egonda Hezkuntza Sailetik inor ez da gurekin harremanetan jarri, ezta eskolara hurbildu berea (guztiona) den eraikin bat defendatzera.

Dena den, aipaturiko lagapen kontratuak Udalari erabilera eta zaintza uzten dio, baina inolaz ere eraikuntza botatzearena, berea ez baita. Guri ez dagokigu horren azalpena edo erantzukizuna eskatzea, baina bai Lezoko eskola garen neurrian, Lezo Herri Eskolako Hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztiok, guraso zein langileok beste errespetu bat merezi dugulakoan gaude eta eskatzen duguna ez dugu gure mesederako egiten, herriaren onerako baizik.?

8.- Galde-eskeak.

1.- Mikel Antton Arrizabalagak galdetu du ea noiz aurkeztuko diren aurtengo aurrekontuak. Alkateak dio hilabete honetan aurkeztuko direla.

2.- Mikel Antton Arrizabalagak galdetu du noiz esleituko diren plazako obrak. Alkateak dio kontratazio mahaiak txosten teknikoa eskatu duela eta gogoratzeko arkitektoa gaixorik dagoela.

3.- Jendartetik Imanol Esnaolak galdetu du hirigintza planaren onarpen prozesuan, aurreko astean Jaurlaritzak bidalitako txostenaren ondoren, ea zein plan duen udalak . Alkateak dio dokumentua aztertzen ari direla haren ondorioak ezagutzeko.

Imanol Esnaolaren iritziz aurrerapen-dokumentu berri bat egin beharko da jendaurrean egon den dokumentua zalantzan jartzen duelako.

4.- Imanol Esnaolak galdetu du ea zertan den zabor bilketaren zerbitzua, azken hilabeteetan kontraturik gabe, ea zer asmo duen udalak egoera berezi hau zuzentzeko. Alkateak dio kontratua egiteko asmoa dagoela eta horretarako aurrez udal aurrekontuak onartu behar direla.

5.- Imanol Esnaolak galdetu du ea noiz erantzungo den Aroia Goienetxea zinegotziaren gurasoei emandako obra baimenari tartekatutako errekurtsoa. Alkateak dio Aldundiari igorri zitzaiola espedientea eta berak dakienez ez omen dute haien erantzunik jaso.

Imanol Esnaolak dio, bi erakundeen artekoaz gain, beraiek errekurtsoaren erantzuna nahi dutela.

6.- Imanol Esnaolak galdetu du ea zertan den dirulaguntzak emateko araudiaren onarpena. Gaia asko luzatzen ari omen da, gero oinarriak eta prozedura berria izango direla eta ea horrentzat guztiarentzat udalak baduen egutegirik.

Alkateak dio lehen bai lehen egin nahi dela.

7.- Jendartetik ere Iker Salaberriak bat egin du Pildain eraikinaren eraispenari buruz Eskola Kontseilutik esandakoarekin eta galdetu dio alkateari ea zer aukera eman behar dien eraikin hartatik ateratako ehunetik gora lezoar gazteei.

Alkateak dio kale hezitzaileekin-eta ari direla programa bat aurrera eramaten eta, oraindik epe zehatzik gabe baina, Auñamendiko udalaren lokal berrietan eman nahi zaiela tokia.

8.- Jendartetik Juani Urkizuk, Herri Eskolako zuzendariak, esan du eskolak beteak daudela eta eraikin gehiago behar dutela, galdetu du ea korporazioak inongo aurreikuspenik egin duen.

Alkateak dio Hezkuntza sailean aurkeztu beharko dela eskaera hori. Baina Juani Urkizuk gogoratu dio udalak jarri behar izaten duela lurra.

Mikel Antton Arrizabalagak dio orain dela momentua horrelako gaietarako, udala bere hirigintza arauak berraztertzen ari delako.

Alkateak esan du begiratuko dutela gaia.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 9:10etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta .etik .ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna