2006.eko Maiatzaren 10ekoa

Lezon, 2006ko maiatzaren 10ean, asteazkena, goizeko 9:15etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2006ko apirilaren 24ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2006ko apirilaren 24az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

3.- Alkatearen D06/00331 dekretua berrestea, eraikinak eta erantzukizun zibila aseguratzeko polizak kontratatzeari buruzkoa (2006AL030078).

Alkateak eskatuta gobernu batzarkideek D06/00331 dekretua berretsi dute. Dekretu horren bidez honako hau erabaki da:

BAT: Caser Seguros etxeari esleitzea udal eraikinen aseguru poliza 2006/05/05etik urtebeteko epez aseguru poliza, 12.581,88 ?tan (AD 239).

BI: Caser Seguros etxeari esleitzea erantzukizun zibilaren aseguru poliza 2006/05/05etik urtebetez, 24.295,39 ?tan (AD 240).

HIRU: Erabaki honen berri Tokiko Gobernu Batzarrari ematea, berretsi dezan.

LAU: Esleipendunari eta bitartekariari erabaki hau jakinaraztea.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

4.- SG-6 Sistema Orokorreko ?Atzekoate? guneko hiritartze proiektuaren behin betiko onarpena.

Lezoko Udalak 2005ko azaroaren 3ko 494 Alkatetza Dekretuaren bitartez SG-6 sistema orokorraren barruan dagoen ?Atzekoate? gunearen hiritartze proiektuari haserako onarpena eman zion.

Akordio honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2005ko azaroaren 9ko 212. alean. Prentsa idatzian ere argitaratu zen iragarkia.

Jendaurrean 15 egunez egon ondoren ez da alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu

1976ko Lurzoru Legearen Testu Bateratuaren 15., artikulua, Hirigintza Planeamenduko Araudi Orokorraren 141., artikulua eta 17/94 Legearen 7., artikuluak xedatzen dutena kontuan izanda, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: SG-6 sistema orokorraren barruan dagoen ?Atzekoate? gunearen Hiritartze Proiektuari behin betiko onarpena ematea.

BI: Erabaki honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta prentsa idatzian argitaratzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Lezoko 6 Sistema Orokorraren zati baten Hiritartze obren kontratua arautuko duten baldintza agiria onartzeko proposamena (2006H0110001).

Lezoko Udalak 2005ko azaroaren 3ko 494 Alkatetza Dekretuaren bitartez 6 Sistema Orokorraren zati baten Hiritartze Proiektuari haserako onarpena eman zion.

Akordio horren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2005ko azaroaren 9ko 212. alean, eta 15 egunez jendaurrean egon ondoren ez da alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

Horrela 6 Sistema Orokorraren zati baten Hiritartze obren kontratazio espedientea hastea posible da Hiritartze Proiektu honi behin betiko onarpena eman ondoren.

Obra hauek 2005ko urriaren 6an Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bisaturiko eta Maria Teresa Carmona Barrio eta Ana Perez del Gallego Arkitektuak idatziriko Hiritartze Proiektuaren arabera egingo dira.

Proposamena ikusirik alkateak ohartu du gasturako kontsignaziorik ez dagoela harik eta aurreko urteko kredituak inkorporatu arte eta, URBANek finantzatzen duen proiektua izanik, haren aipamen zehatzak jaso behar direla baldintza agirietan. Agiri horiei buruz dio euskarazko bertsioa osatu beharra dagoela erdarazkoan gorriz daudenak euskarakoan falta direlako. Bestalde, ez du beharrezkoa ikusten presazko jardunbidea egitea.

Idazkariak ohartu du ez dagoela txosten ekonomikorik eta bere egunean emandako AD-883/2005 aurtengo aurrekontuetan jaso gabe dagoela.

Horren guztiaren jakinean Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren proposamenarekin eta alkateak egindako zuzenketekin ados, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko 6 Sistema Orokorraren zati baten Hiritartze obren kontratazio espedientea hastea, lehiaketa ireki jardunbidearen bitartez.

BI: Lezoko 6 Sistema Orokorraren zati baten Hiritartze obren kontratua arautuko duten Baldintza pleguak onartzea.

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea.

6.- Olamarta baserrira daraman herri-bidearen proiektu teknikoa onartzeko proposamena.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatutakoaren inguruan alkateak dio bidea bere osotasunean hartuko duen proiektu teknikoa beharrezkoa dela eta ez, orain aurkeztu den bezala, zati bati buruzkoa.

Hori egin arte batzarkide guztien adostasunarekin, gaia mahai gainean uztea erabaki da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna