2017KO MARTXOAK 27

Lezon, 2017ko martxoaren 27an, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).

Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2017ko martxoaren 13an egindako bilkurako akta onartzea (2017ID210005).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Zubitxo 15eko behe oineko 1 zenbakidun lokala etxebizitzan bihurtzeko erabilera aldatzeko eta obra egiteko baimenak emateko proposamena (2017H0340004 eta 2017H0030001).

2016ko abenduaren 21ean, J.A.P.k, M.V.C.ren izenean Zubitxo kaleko behe oinean dagoen 1 zenbakidun lokalaren merkataritza erabileratik etxebizitza erabilerara aldaketa eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 3079). Horretarako E. eta J.A.P. arkitektoek sinatutako dokumentazioa aurkezten du.

2017ko martxoaren 16an, J.A.P.ak, M.V.C.ren izenean Zubitxo kaleko behe oinean dagoen lokal komertziala etxebizitzan bilakatzeko obra baimena eskatzen du (erregistro sarrera zenbakia 685). Horretarako E. eta J.A.P. arkitektoek sinatutako oinarrizko eta gauzatze proiektua aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2017ko martxoaren 7ko oniritzi zigilua daramana, eta aurrekontua 17.712,17 eurotakoa izanik. Proiektuarekin batera lokalaren eskriturak eta Donostiako 3. zenbakidun Jabego Erregistroko ohar soila aurkezten du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako ZinegotziDelegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: M.V.C.ri, Zubitxo kaleko 15eko behe oineko 1 zenbakidun lokal komertziala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara aldatzeko baimena ematea, baina horretarako ezinbestekoa izango da Hirugarren Sektoreko Erabileratik Etxebizitza Erabilerara Aldatzeko Udal Ordenantzaren 7. artikuluan ezartzen diren karga urbanistikoei dagozkien 3.081,38 euroak ordaintzea.

BI: M.V..ri, Zubitxo kaleko 15eko behe oineko lokala aurkeztutako proiektuaren arabera etxebizitza bihurtzeko obra baimena ematea, honako baldintza hauek bete beharko direlarik:

1.- Obra 3 hilabeteko epean hasi beharko da eta 6 hilabeteren buruan amaitu beharko da. Salbuespen moduan eta modu egokian justifikatzen bada hiru hilabetetako luzapena eska liteke.

2.- Baimena lortzen denetik urte betera etxebizitzak amaitua eta eskatzailea bertan bizitzen egon beharko da.

3.- Lanak amaitu ondoren lehen erabilpenerako lizentzia eta Udal Etxebizitza Tasatuaren behin-betiko kalifikazioa eskatu beharko da eta horretarako obren amaierako ziurtagiriak eta fatxaden argazkiekin batera, hondakinen kudeaketa modu egokian egin dela ziurtatzen duen txostena aurkeztu beharko da, ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

4.- Sukaldeko erauzgailuaren keak karbonoko filtro bat edukiko du, airea usain eta gantzez garbitzen duena eta hau sukaldera bertara aterako da ordenantzan ezartzen den moduan. Sukalde eta bainugelako aireztapena proiektuan adierazi bezala egin dela, eta modu egokian funtzionatzen duela adierazten duen instalatzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da baita ere. Esekitokirik ez dagoenez, lehorgailu bat jarri beharko da derrigorrez. Galdarari dagokionez, jarriko den galdara kondentsaziozkoa, estankoa, eta NOx igorpenetan 5 klasekoa dela ziurtatu beharko da.

5.- Ezinbesteko baldintza izango da etxebizitza berriak hiri azpiegiturekin hartune eraginkorrak edukitzea, hala nola: ur hornidura, saneamendua, argi indarra eta balegokio gas hornidura. Ur-kontagailua jarri baino lehen uretako udal zerbitzuarekin adostu beharko da zein kontagailu mota jarri behar den eta beronen kokapena.

6.- Eskatzaileak lokala etxebizitzan bihurtuko ez balu erabilera aldaketarako baimenarekin irabazitako eskubidea galduko luke eta zigor moduan karga urbanistiko moduan ordaindutakoaren %50a baino ez litzaioke itzuliko.

LAU: Obra lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 885,61 euro ordaindu beharko ditu.

BOST: Zubitxo 15eko beheko oineko 1 zenbakidun lokal komertzialean sortuko den etxebizitza berria erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu bezala kalifikatzea behin behinekoz, hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko udal ordenantzak eta udal etxebizitza tasatuenak ezartzen dituen baldintzen arabera. Lehen erabilpeneko baimenarekin batera behin betiko kalifikazioa emango da, bete beharreko baldintzak guztiak bete direla ziurtatzen denean.

SEI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 113,40 x 1,2 = 136,08 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

ZAZPI: Guztira 3.966,99 euro ordaindu beharko ditu (3.081,38 euro erabilera aldaketaren karga urbanistikoengatik + 885,61 euro eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarengatik) hondakinen bermea salbu.

3. H.I.E. 4 Kabitte eremuko A5 lursailean, Auñamendi kaleko 21ean, eraikitako 6 etxebizitza eta garajeei lehen erabilera baimena emateko proposamena (2017HO300001).

USUKOAR PROMOCIONES S.L. enpresak, H.I.E. 4 Kabitte eremuko A5 lursailean eraikitako 6 etxebizitza eta garajeentzako lehen erabilera baimena eskatu zuen 2017ko martxoaren 8an. Horretarako D.C.O. arkitektoak eta I.O.U. aparejadoreak sinatzen duten obra amaierako dokumentazioa aurkeztu du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2017ko otsailaren 28ko eta Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2017ko otsailaren 27 oniritzi zigiluak daramatzana, eta lanen azken kitapena 594.100,00 eurotakoa izanik.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: USUKOAR PROMOCIONES S.L. enpresari, H.I.E. 4 Kabitte eremuko A5 lursailean eraikitako 6 etxebizitza eta garajeentzako lehen erabilera baimena ematea, Auñamendi kaleko 21an.

BI: Obraren azken kitapena eta obra baimena eman zeneko aurrekontuaren arteko diferentziari, 161.203,14€ (594.100,00-432.896,86) dagokion obren gaineko zerga ordaindu beharko du, hau da, 8.060,16 euro.

HIRU: Obrak sortutako hondakinen kudeaketa egokirako jarritako bermea itzuliko da, hots, 1.846,70€, kudeaketa egokia izan dela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu direlako.

LAU: Garajeen jardueraren aurretiazko komunikazioa eskatu beharko da, horretarako aurkeztu behar diren ziurtagiriekin (teknikoak eta jabeak sinatuak) eta dokumentazioarekin. Ezingo da garaje erabilerarik eman harik eta aurretiazko komunikazioa aurkezten den arte.

BOST: Lehen erabilerarako lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik ordaindu beharko ditu 1.485,25 euro.

SEI: Sortu diren etxebizitza berriei dagozkien ur hornidura eta saneamenduaren harrerak egiteko lizentzia eskatu beharko da lehenbailehen.

PERTSONALA

4. P.L.S.S.ren borondatezko erretiroaren eskaria ontzat hartzeko proposamena (2017PE100001).

Gaia mahai gainean geratu da.

GIZARTE ZERBITZUAK

5. Aiton Borda tabernako ustiatzaileak opor egunak aldatzeko egin duen eskaera onartzeko proposamena (2016ID170009).

A.R.k egindako eskaeraren espedientea azterturik, eta txosten teknikoa ikusirik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea A.R.k apirilaren 11tik 16ra oporrak egiteko egin duen eskaera.

Aiton Bordako esleipendunak ordezko bat izendatu beharko du egun horietan elkarteko atezaintza bermatzeko, horretarako elkartea 17:00etatik 20:30etara ireki eta itxi beharko delarik.

6. Lezoko udala eta Aiton Borda elkartearen arteko 2017ko hitzarmen proposamena (2017GZ360001).

Aiton Borda elkarteak aurkeztu zuen diru-laguntza eskaera aztertuta, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena eta Gizarte Zerbitzuetako teknikariak egindako txostena aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Bertan behera uztea Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko martxoaren 13an Aiton Borda elkarteari dagokionez hartutako erabakiak.

BI: Aiton Borda elkarteari 2017. urterako 12.000€ko diru-laguntza ematea (AD-131).

HIRU: Diru-laguntza izendu moduan onartzen da, eta eransten den lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena.

LAU:Ordainketa bi zatitan egingo da. Diru-laguntzaren onarpenaren ondoren %70a ordainduko da, eta beste %30 gastua zuritu ondoren.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

7. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, martxoaren 13az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243385tik 1243389ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna